Digitalik gabeko garairik egon zen

Argazkia: Dani Blanco
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aste honetan entzun dut erredakzioan laguna: “Gu orain batzuetan presaka, ezin iritsita ibiltzen bagara guztia digitalizatuta dugula, lehen nola egiten ote zuten mundu digitalik gabe?”.
    Hortik hasi da elkarrizketa (eta tartean ARGIAko dinosaurorik ez geneukanez, ez dugu erantzun zehatzik atera). Produkzio guztia da aldatu dena, kate osoa; argazkitik hasi eta inprentaraino antza. Antza. Nola aldatu ote da?
    1988an sortu zen Antza inprenta Egia auzoko Ametzagaiña txokoan, ARGIAren altzoan. Bi urteren buruan lekualdatu ziren guztiak gaur egun gauden Lasarte-Oriako pabilioietara. Ez du zerikusirik orduko lan egiteko moduak eta gaurkoak, eta era digitalaren atarian hazi den gazte honi duela ia 30 urteko Antza haren funtzionamendua azaltzeko eskatu diet langileei.
    Paperean inprimatutako argazkia gela ilun batean plastiko berezi batera pasatzen zen, eta bitartean testua ordenagailuan idatzi, irudiarentzat hutsunea utzi eta hori beste plastiko batean inprimatzen zen. Hor hasten da eskulanaren artea. Honek orriak prestatu, eta kateko ondorengoak orri bakoitzarekin plantxak egiteko muntaia osoa egiten zuen. Plantxak egin eta makinara.
    Gaur egun oinarrizko lau koloreak batera emateko makina badute Antzan, baina 1990eko hamarkadan makina bakarra zuten, sartu-irten bakoitzean kolore bat emateko sistema zuena. Beraz, plantxak eta papera lau aldiz pasa behar izaten zituzten kolore guztiak hartzeko.
    Autoedizioa izan zen lehen aurrerapen teknologikoa. Argazkia eta testua eskuz muntatzetik eskaner bidez argazkia ordenagailura pasa eta bertan editatzen hasi ziren. Geroago etorri zen digitala. Honek eskanerrak erredakziotik desagerrarazi ditu, eta zuzenean plantxak sortzeko manipulazio guztia ordenagailuan egiten da.
    Lau lerrotan azaldu ditudan aurrerapen horiek horrela irakurrita tontakeria badirudite ere, produkzioan izugarrizko pausoak izan dira. Gazte ezjakinak galdetu die bidalketak egiteko astearterako denak prest egon behar badu eta orain astelehen goizean inprimatzen bada aldizkaria, ea garai hartan noiz hasten ote ziren. “Ostegun goizerako inprentan”, erantzun didate. Ideia bat egin dezaket zer zekarren eskulan horrek guztiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Jendea
2023ko martxoaren 20
Indarkeria matxista eta hedabideak

2022ko abenduaren 6
Garbiñe Larrea "Sendabelar baratzea" argitalpen berriaz
“Hasiberriek ere erraz egiteko moduko sendabelar baratzea proposatu dugu”

2022ko azaroaren 25
Azaroak 26an 11:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan
"Sendabelar baratzea": Garbiñe Larreak argitalpen berria aurkeztuko du Hernanin

2022ko azaroaren 4
Antton Olariaga, “Ilargia eta landareak” AGENDAZ
“Testuaren esklabu izan gabe, agendari nire ekarpena egiten saiatu naiz”

2022ko urriaren 27
Jakoba Errekondo, Ilargia eta Landareak agendaz
“Animalien beharra dugu baratze osasuntsu eta bioanitza izateko”

2022ko urriaren 10
"Ilargia eta Landareak" 2023ko agenda
Aurkezpen berezia Alegian, bi hankako piztientzat

Eguneraketa berriak daude