Elikadura burujabetza modan dago, milioika nekazari ikusezinak ez

  • Nahasketa berezia osatzen zuten apirilaren 24tik 26ra Elikadura 21 biltzarrerako Gasteizko Europa zentrora mundu osotik etorritako baserritar, unibertsitario eta mugimendu sozialetako kideek. Aztergai zeuzkaten Elikaduraren etorkizuna eta nekazaritzaren erronkak XXI. menderako. Eztabaiden muinean, elikadura burujabetza: nekazari txikien Via Campesinak 1996an sorturik, XXI. mendeko krisitzarraren ostean eskuinak ere bereganatu nahiko lukeen kontzeptua.

Etxalderen ‘Elikadura 21’ webgunetik hartutako argazkian, apirilaren 25eko saio nagusietako bat. Urrunenetik hasita, Harriet Friedman (Torontoko unibertsitatea), Mikel Hiribarren (ELB), Susan George (Transnational Institute), Valter Israel da Silva (Brasi
Etxalderen ‘Elikadura 21’ webgunetik hartutako argazkian, apirilaren 25eko saio nagusietako bat. Urrunenetik hasita, Harriet Friedman (Torontoko unibertsitatea), Mikel Hiribarren (ELB), Susan George (Transnational Institute), Valter Israel da Silva (Brasilgo Nekazari Txikiak), Raj Patel (Texasko unibertsitatea, hizketan), Raul Delgado Wise (Zacatecaseko unibertsitatea) eta Yan Hairong (Hong Kongeko unibertsitatea). Da Silva bera da salatzen duen ikusezintasunaren adibidea: nekazaritzatik bizi den arren, Brasilgo estatistiketan ez da agertzen... bere etxaldea estandar ofizialetarako txikiegia delako.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gasteizko Elikadura 21en antolatzaileei begiratzen badiegu, alde batetik dago Etxalde mugimendua, loturik dagoena EHNE Bizkaiari eta honen bidez Via Campesina mundu mailakoari; eta bestetik Hagako ISS Institute for Social Studies institutua, zeinak sustatzen baitu ICAS Nekazaritzako Ikerketa Kritikoen Institutua.

Laguntzaileen artean agertzen diren hainbat erakunde publiko, fundazio eta Gobernuz Kanpoko Erakundeen artean bat nabarmentzekotan, Transnational Institute, buru ezagunen artean daukana Susan George, globalizazio neoliberalari buruzko ikerketa eta borroketan txit ezaguna den emakumea: Baionako armagabetze herritarraren ospakizunean ingelesezko agiria irakurri zuenak ireki zuen Gasteizko biltzarra ere.

Elikaduraren etorkizuna eta nekazaritzaren erronkak XXI menderako tituluaren pean, egitarauak sei multzo mamitsu zeuzkan. Kapitalismoa, klasea, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza. Klima aldaketa eta konbergentziak. Garapen‐ereduak kapitalen, ondasunen eta jendearen fluxuen testuinguruan. Ekoizpen bideetarako irisgarritasuna eta haien kontrola. Kontsumoa, osasuna, nutrizioa eta elikadura eskubidea. Eta elikadura burujabetzarako mugimenduak.

Biltzarraren lehenbiziko jardunalditik kide askok nabarmendu du “elikadura burujabetza” neoliberalen eskuetatik libre edukitzeko beharra. Manitobako (Kanada) Unibertsitatetik etorritako Anette Desmarais irakasle eta militante beteranoak kontatu du nola sortu eta zabaldu zuen 1996an kontzeptua Via Campesina mugimendu orduan gazteak. Geroztik, elikadura burujabetza txertatu da mugimendu sozial guztietan, aipatu eta barneratu dute beren erresistentzia ereduetan, eta mundu akademikoak bibliografia zabala eskaini dio ikerlan ugarirekin.

Hari beretik tiraka zabaldu ziren gero ‘Energia Burujabetasuna’, ‘Hazien Burujabetza’ eta beste, tematika berriak sortuz eta zaharretan txertatuz. “Azkenean paradigma oso bat bihurtu da elikadura burujabetasuna”, esan du Desmaraisek. “Nekazariek sortutako ideia horrek, gainera, protagonismoa hartu du klimaren aldaketaren ondorioak denen begien aurrean azaldu direnean”.

Orain, aldiz, arrakasta arrisku bilakatu zaio ideia berrizaleari. Raj Patel asiar jatorriko irakasle ingelesarentzat, gaur Indian agintzen duen edozein agintari nazionalistak lotzen du elikadura burujabetza India –edo Le Penen kasuan Frantzia, berdin Trumpen Amerika– “berriro herrialde handi” bihurtzeko asmoarekin. Krisi ekonomikoarekin azaleratu direnenean globalizazioak jendeetan eragindako zauriak, berriro indarrean datoz nazionalismoak eta protekzionismoa. Elikadura burujabetzarekin ere, neoliberalak kapaz dira beren logikaren kontra sortutako kontzeptua hartu eta erabiltzeko, manipulatzeko, merkatu kapitalistetan gertatzen dena hobeto ezkutatzeko herritarren begietatik.

Paul Nicholson euskaldunak, Via Campesinako lider erreferentzialetakoa ere badenak, garden utzi nahi izan du elikadura burujabetza aldarrikatzean herrien eskubidea dela aipatzen, ez herri bateko merkatuen kontrola bertako elite boteretsuei ematea. Eta, bigarrenik, herri guztientzako dela eskubidea, alegia, ez elikadura burujabetzaren izenean lekuko merkatua inportazioetatik babestu eta aldi berean auzoko herrialdeetako baserritar txikiak itotzeko agro-esportazioak sustatzeko.

Hain ugariak, hain ikusezinak

Biltzarra irekitzeko saioan egotekoa zen Mixel Berhokoirigoin, euskal nekazarien artean ezagunena. Ez zuen, ordea, Gasteizeraino hurbiltzerik izan, ETAren desarmatzeko mugimendu herritarrean egindako lanaren ordainetan Parisko epaile batek Frantziatik irtetea eragotzi diolako.

Berhokok bideoz emandako hitzaldian bere estilo didaktiko ezagunean laburbildu zuen elikadura burujabetzaren funtsa, entzuleen irudimena lanean jarriz. “Munduko mapa bat egin dezakegu azalduz non diren jende gosetuak eta non jende ondo aseak. Gero eginen dugu beste mapa bat gure planetaren lurrak klasifikatuz beren emankortasunaren arabera, hobeak eta txarragoak. Pentsa liteke bi mapek berdintsuak beharko luketela, gaizkien elikatua den jendea bizi beharko lukeela lur txarrenak diren eremuetan. Baina ez da horrela gehienetan, lurrik onenak diren lekuetan askotan jendea goseak bizi da”.

Gaurko elikadura sistemaren disfuntzio hori eta beste batzuk –zergatik dauka Europak esnea soberan eta ardi haragia faltan?...– erabaki eta plangintza politikoekin daukate zerikusi zuzena, eta horiek aldatzen saiatzen dira Via Campesinak biltzen dituen nekazariak.

Agroekologian eta lekuko nekazaritzan borrokatzen direnei galdera sorta ere laga zien Berhokoirigoinek. Munduan jendea gero eta gehiago hiri handi eta megapolietan bizi denez, nola elikatu jende horiek? Agroekologiaz gain nola antolatu megapoliak asetzeko  agro-industria eta agro-distribuzioa? Produktuen prezioetan, nola uztartu laborarientzako duinak eta aldi berean hiritar ez aberatsentzako eskuragarriak izatea? Eta nola antolatu teknika eta teknologia berriekiko harremanak?

Baina arazo larri bat dute munduko nekazariek: milaka milioi izanagatik eta gainerako mundutarren gosea asetzeko lan egin arren, ikusezinak dira. Ikusezin bihurtu dituzte. Biltzarrean entzun dira inbisibilitate horren aspaldiko eta gaurko ezaugarri asko. Valter Israel da Silva baserritar txiki brasildarrak grafikoki erakutsi zuen nola administrazioek estatistikak ere antolatuta dauzkaten laborarien jardueraren zati handiena inon ager ez zedin, agro-industriari lotuak ez izan arren mundua elikatzeko lanik gehien egiten dutenena, alegia.

Hein batean ikusgarritasuna berreskuratu die baserritarrei Via Campesinak elikadura burujabetzaren inguruan hamarkadotan lortutako aliantzekin: Gobernuz Kanpoko Erakundeekin, gizarte mugimenduekin, mundu akademikoarekin, sindikatuekin... Baina kapitalismo neoliberalak ere inoiz baino ofentsiba handiagoa darama nekazari txikien kontra, merkatuak, ongarriak eta haziak kontrolatu ostean, orain lurraldea bera kendu nahi zaie herritarrei eta zehazki nekazariei. Peter Rosset irakasleak esan bezala, kapitalaren ofentsiba berrian jokoan dago lurraldea bere osotasunean, lur, jende, ur, haziak eta historia barne.

Gasteizen entzun ziren Txinako adibideak, Indiakoak, Bizkaikoak, bazter guztietakoak; eta denetan lotzen ziren klimaren krisia, elikadura, krisi ekonomikoa, zorpetze publiko eta pribatua, kontsumoa, errepresioa, desjabetzea. Beldurrak eta itxaropenak, Monsanto eta Zero Aurrekontuko Laborantza.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-22 | Estitxu Eizagirre
Frutazaintza ekologikoa ezagutzeko txangoa deitu du Biolurrek

Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-07 | Estitxu Eizagirre
Lurraldeko ogi ekologikoaren balio nutrizionalak aztertu dituzte HoBBea proiektuaren baitan

HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte... [+]


2025-07-07 | Garazi Zabaleta
Larrinbarri
Ahabi ekologikoak Anbotopetik

Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]


Lurramak “Bihar ere laborari” lelopean ospatuko du 20. urteurrena

Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.


2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe
Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin

Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]


2025-06-09 | Jakoba Errekondo
Gaitz terdi eta lotsa oneko nekazariak

Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta etekinak jezteko moduko “natura” dugu gurean.


2025-06-09 | Garazi Zabaleta
Basotxoa
Nafarroako ekoizle eta artisauen azoka berria Iruñeko Basotxoan

Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]


Hontz zuriarekin bakeak egitea komeni zaigu, gure zaindaria da

Mandio eta kanpandorreetan hontz zuriaren ulu mikatza gero eta gutxiagotan entzuten dugu. Zer dela eta? Urbanismo basatiaren eta laborantza intentsiboaren ondorioz, bere habitata suntsitu dugu. Baina gaueko hegazti harrapari bitxia funtsezkoa zaigu, soroak osasuntsu mantentzen... [+]


2025-06-02 | Jakoba Errekondo
Iraultzak pobretzea dakar, motzarelo

Golde” hitza “kultura” hitzetik dator. Etimologialaria ez naizenez, ez naiz, badaezpada, bidezidor horretan barrenduko, edozein sastraka edo lahardiren (Rubus fruticosus) erdian itotzeko ere… Inor edo bestek argituko ote digu gakoa. 


2025-05-21 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuaren Udaberriko Festa
Antolaketa kolektiboa eta erreleboa aztergai

Maiatzaren 10ean Zestoako iraeta auzoan kokatuta dagoen amillubi proiektuan elkartu ziren elikadura burujabetzaren aldeko herritarrak eta laborariak. Udaberriko Festaren bigarren edizio honetan, goizean bi mahai-inguru antolatu zituzten eta entzulez bete zen amilibia baserri... [+]


Mallorca

Kapitalismoaren lekuan lekuko eta garaian garaiko egoerara moldatzeko gaitasuna harrigarria egiten zait batzuetan. Espero ez duzun tokian azaltzen dira antzekotasunak, eta hara non, bat-batean konturatzen zara munstroak Mallorcan hartzen duen itxura ez dagoela etxean bertan bizi... [+]


Marieneko auzipetuen kontrako zigorra 8.742 eurotara emendatu die Dei Auzitegiak

Ostia kolektiboko milintanteek 8.742 euro ordaindu beharko dizkiote Bouygues enpresari, eta beste 2.000 euro abokatuen gastuentzat. 2022ko abenduan buruturiko desobedientzia ekintzan promotore horren maketa bat zikindu izanagatik zigortu dituzte. 


Eguneraketa berriak daude