Esperimentatzeko gogoa

Hatsa. Begiz Begi. Baga Biga, 2016

Baionako Begiz Begi taldeak bere ibilbidean beste urrats bat aurrera egin du Hatsa diskoarekin. Beren hirugarren lana da –Joan ihes egin baino lehen (2015, Miraila produkzioak) eta Nora joan? (2013, Miraila produkzioak) dira aurreko biak–, atsegin duten enborretik adar berriak bilatzeko beste saio bat, ohikoak ez diren doinuak eta ukituak probatzeko.

Azkue fundazioak antolatutako Banden Lehia irabazi izanaren ondorioa da Hatsa diskoa. Sari gisa, sei piezako lana grabatu dute Kaki Arkarazok lagunduta, Andoaingo Garate estudioan, modu analogikoan eta ia zuzenean.

Hari batez josi dituzte kantuak, euskal mitologiari lotuta. Beren kezkak azaltzen dituzte paralelismo bat egiten euskal mitologiarekin. Odei Barroso bertsolariak idatzi ditu hitzak, eta Maiana Agorrodoi marrazkilariak egin du azala, euskal etxea irudikatuz egungo jendartearen bihotz gisa.

Kantuetan, post-rock aireak, doinu progresiboak, giroak eta ohiko rock egiturak hausteko ahaleginak suma daitezke. Gitarretan oinarritutako doinuak dira, baina biolinak bere ukitua ematen dio. Pasarte lasaiak, malenkoniatsuak eta pisu handiko une indartsuak daude kantuetan, intentsitate handikoak, eta euskal doinu tradizionalen zantzuak ere antzeman daitezke. Kantuak behin baino gehiagotan entzun behar dira xehetasun guztiez jabetzeko.

Taldeak bilakaera nabarmena izan du 2007an sortu zenetik. Patxi Amulet eta Xabi Etxeberri bikote gisa hasi ziren, folk eta pop kutsuko kantuak egiten. 2010ean Sebastien Luc, Nicolas Armendariz eta Peio Lambert haiekin elkartu ziren, taldea osatu, eta rock progresiboa eta psikodelikoa lantzen hasi ziren. Esperimentatzeko gogoarekin, eta azken urteotan egin dituzten kantuak eta hiru diskoak dira nahi horren ispilu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude