Tasunkeriak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Argentinan egindako film bat ematen ari dira Espainiako telebista batean. Publiko guztiek ikusteko moduko pelikula da, eta mundu hispanoan zein Hegoaldeko bazterrik euskaldunenean –barka, ARGIAko irakurle hori– ezaguna dugun Ratoncito Pérez pertsonaia da protagonista.  

Filma ikusten hasi zarete egongelan, etxeko bizilagun haur-helduak. Berehala ohartu zara, ongi bezatua baituzu belarri parea hizkuntza kontuekin eta hizkuntza kontuetara,  istorioko pertsonaiek ahotan darabilten espainola ez dela ozeanoaz bestaldeko Argentinakoa, Espainiako gaztelania estandarra baizik. “Ez zaizue arraroa iruditzen?”, galdetu diezu sofakideei.

Intuizio handiko jokaldi bat egin nahian, telebistako urrutiko agintea hartu eta, aparatuak ematen dituen abantaila teknologikoak baliatuta, jatorrizko bertsioan paratu duzu filma. Argentineraz hasi dira pertsonaiak. Une horretan, baina, espero ez zenuen matxinada txiki bat etorri zaizu: bertsio normala (sic) nahiago omen dute zure ondoan jarrita daudenek. Jatorrizko bertsioaren pedagogia egiten saiatu zara orduan. Alferrik.

Fikziozko soinura itzuli zarete. Normaltasunaren eta (aipatu ez diren) beste tasunkeria batzuen izenean.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!