Euskalgintzan jakin badakigu euskara normaltzeko gizarte baldintzak ez direla egokienak. Sobera ezaguna zaigu ere euskalgintzaz kanpoko beste horiek –alderdi, instituzio, gizarte eragile edo herritar xumeak izan– asmo horri begira hartzen duten konpromisoa ez dela guk nahiko genukeen bezain sendoa. Horrela jarrai genezake beste hainbat kexu aletzen euskararen normalkuntzaz, baina fokua ez dut “beste horiengan” jarri nahi oraingoan, euskaltzaleengan baizik.
Xede horrekin, Garikoitz Goikoetxearen Euskara irabazteko bidean liburutik hartu dut hainbat testigantza, eta interesa piztu didaten gaien artetik bi ekarri ditut lerro hauetara, horrela, liburu horretan elkarrizketatu izan diren batzuen kezkak islatuz.
Lehen ideia: bi euskalgintzek –sozialak eta instituzionalak– gainditu behar dute orain arte horiengan nagusitu den elkarrenganako mesfidantza, eta, beste aldeari dagozkion lekua zein garrantzia, elkarri aitortu behar dizkiote. Euskalgintzaren kapitala aktibatu behar da, nolabait, eta, Robert Putnam-en arabera, “gizarte kapitala”-k bi zutabe ditu: “harreman-sare sendoa” eta, hori ehuntzeko, “konfiantza maila altua”. Horien eskutik letozke hurrengo urratsak: alde bakoitzari dagozkion rolak argi definitzea eta, etorkizunerako estrategia orokorra elkarrekin diseinatu eta hori garatzeko, dinamika egonkorra sortzea.
Komunikazio egokia garatzeko, lehen-lehenik, ezagutarazi nahi denaren barne egoerak sendoa izan behar du. Ezin da besteen aurrean itxuroso eta erakargarri agertu, izatezko osasunik ezean
Bigarren ideia: euskalgintzaren ikusgarritasuna, batez ere erdal giroetan, ia hutsaren hurrengoa dela aitortzea. Euskara eta euskalgintza ez daude gizarte muinean txertatuta; praktikan, ez dira gure herrian zutabe. Eta gizartean ikusezina dena, ez da aintzat hartua izaten; bere predikuek ez dute eraginik.
Komunikazioak badu zeresana gabezia horretan. Egia da hedabide nagusi gehienek ez diotela euskararen unibertsoari arreta egokirik eskaintzen. Baina, ez gaitezen beti “beste horiei” begira jarri. Aitor dezagun euskalgintza era egokian berrantolatzea eta komunikazio eraginkorra bultzatzea “gure esku” dagoela, neurri handian.
Hala ere, komunikazio egokia garatzeko, lehen-lehenik, ezagutarazi nahi denaren barne egoerak sendoa izan behar du. Ezin da besteen aurrean itxuroso eta erakargarri agertu, izatezko osasunik ezean. Epe luzeko komunikazioan ezin da ziria sartu.
Beraz, lehenengo ideiara bueltatuz, ekin diezaiogun bi hankako –herritar eta instituzional– euskalgintza koordinatu eta sendoa eraikitzeari. Soilik horrela izango da posible komunikazio eraginkorra lortzea. Horrela baino ez dugu agerian jarriko “gizartean bagarela”. Hortaz, egin dezagun jauzi lubaki-borrokatik kontraste eta elkarlaneko mahaira.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]