Bilbo, 1951. Medikuntzan lizentziatua, osasun-zerbitzuen ikuskatzaile darama 35 urte inguru. Gutxi gorabehera denbora bera egin du osasun-eskubidearen aldeko Osalde elkartean; haren sortzaileetakoa da, izan ere. Lan-osasunaz eta ingurumenaz arduratzen da Mario Fernandez, eta bigarrena izan dugu hizpide nagusia. Noraino gaixotzen gaitu inguruak?
Gero eta gaixoago gaude?
Ez nuke argi eta garbi hala esango, baina badira alarmak. Agerikoa da gero eta kutsadura gehiago dagoela: plastikoak; hondakinen errausketa –irtenbidetzat aurkezten digutena, guztiz kontrakoa denean–; naturan existitzen ez ziren eta gizakiak sintetizatu dituen produktu kimiko asko, euretako asko kaltegarriak eta beste asko ondorio ezezagunekoak… “Ingurua kutsatzen ari gara eta horrek gaixotu egingo gaitu” esaten baduzu, norbaitek erantzuten du, iritzi publikoa lasaitzearren, inoiz baino hobeto gaudela. Eta egia da. EAEn Europako batez besteko bizi-itxaropenik handienetakoa dago, eta osasun sistema ona daukagu, baina hiltzeko eta gaixotzeko moduak aldatuz doaz. Ikerketa epidemiologikoek diote minbizia dela bizitza-urte potentzial gehien kentzen digun faktorea. Esaten da minbiziaren gorakada urte gehiago bizitzaren ondorioa dela, baina datuak aztertuta ikusten da gaitzak eragin handia duela tarteko adinetan ere.
Zibilizazioaren gaixotasuna da minbizia?
Seguruenik beti egon da minbizia. Tumore bat ez da zelulen hazkunde desordenatua baizik. Haatik, gure sistema immunitarioak atzeman ditzake kaltegarri bihurtzen hasten diren zelulak, eta haien aurka borrokatu. Arazoa da inguruaren kutsadurak immunitate-sistemari eragiten diola, uste dut horixe dela sortzen ari garen jendarte kontsumozale eta kutsatu honen ezaugarri bat.
Esan duzu norbaitek lasaitzen gaituela, inoiz baino hobeto gaudela esanez. Nor da “norbait” hori?
Osasun agintari guztiak, alderdi batekoak zein bestekoak. Osasun zerbitzu publikoak kudeatzen dituztenek beti dute herritarrak lasaitzeko helburua. “Ez da ezer gertatzen”, “ez da ezer frogatu”… Garai batean ere frogatu gabe zegoen tabakoak minbizia eragiten duenik.
Tabako egileek bazekiten, publikoak baino askoz lehenago...
Jakina. Baina ezkutatzen saiatu ziren negozioarekin jarraitzeko. Batzuetan ezezagutzagatik, beste batzuetan borondate txarragatik, “dena ongi dabil” esaten da. Eta jendeak jakiteko eskubidea du.
Herritar askok zientziari begiratzen dioten erantzun bila. Baina zientzialariak ez datoz beti bat, batzuek gauza bat diote eta beste batzuek aurkakoa.
Ez dut inorri buruz gaizki hitz egin nahi, baina interes ekonomiko handiak daude berrikuntza zientifikoen, sendagaien, produktu kimikoen eta abarren inguruan. Zer esanik ez transgenikoen eta pestiziden inguruan. Eta interes horiek esaten nabilen hau ezkutarazten dute, behar beste ez ikertzea eragiten dute.
Orain deitu behar dizut magufo eta konspiranoiko? Eta medikua izanda gainera!
(Barre) Bai, hori guztia. Mediku batek esan ditzake gauza hauek eta beste mediku batzuek kontrakoa esango dute. Nik eztabaidatu egin dut transgenikoez, produktu kimiko sintetikoez, Zabalgarbiko erraustegiaz eta abarrez. Baina zoritxarrez gutxi eztabaidatzen da.
Transgenikoak aipatu dituzu. Osasunari kalte egiten diotela uste duzu?
Gaiaz ikertzen ari da oraindik, eta beti ikertu beharko da, haien efektu guztiak dagoeneko ezagutzen ditugula esango bagenu nagusikeriaz jokatzen ariko ginateke; tira, batzuek hala jokatzen dute jada. Gutxi ikertu ahal izan da gaiaz, transgenikoekin lan egiten duten konpainiek eurek beren produktuekin azterketak egitea eragotzi dutelako.
Bada, nik nonahi irakurtzen dut “demostratuta dago transgenikoak kaltegabeak direla” esaldia.
Ez dago demostratuta, inondik inora. Esaten da “urte mordoa da herrialde batzuetan landatu eta saldu egiten direla eta ez da frogatu inongo ondorio kaltegarririk dutenik, ez ezazue alferrik izutu jendea”. Ez da frogatu ez delako ikertu nahi izan, eta hala ere kalte batzuk ezagunak dira honezkero: landare super-erresistenteen agerpena, erleei kaltea… Oraindik urte gutxi daramagu honekin, eboluzioa ikusteko denbora behar da. Baina suarekin jolasten hasi gara. Horregatik kontra gaudenok zuhurtzia printzipioa aplikatzeko eskatzen dugu. Gainera, transgenikoek ez dute ekarpenik egiten multinazional batzuk aberastea ez bada. Munduan gosea arintzeko ez da elikagai transgenikorik behar; badago janari nahikoa, banaketa da arazoa.
Zer pentsatzen dute mediku gehienek esaten ari zaren gauza hauez?
Tamalez, medikuntza eta erizaintza fakultateetan ez dira irakasten, ez ingurumen gaiak, ez lan-osasuna. Ikasketa-planak oso aspaldikoak dira, eta ezezagutza dago bai nire belaunaldiko medikuengan bai gazteengan. Ingurumena bazterrean geratzen da.
Nik leku askotan irakurri dudanaren arabera ingurumena ez da arazoa ordea. Gaitz batzuk goraka doaz, luzeago bizi garelako ez ezik, ez dugulako geure burua behar bezala zaintzen.
Hori esatea iraingarria da, biktimari errua botatzea. Hark du gertatzen zaionaren erantzukizuna erre egiten duelako, ez duelako ariketa fisiko egiten, koipe gehiegi jaten duelako… Ingurumena ez da faktoretzat hartzen. Hala ere, dena esatera, antolakuntza sozialak eragiten du pertsona askok beren burua ez zaintzea. Argi dago jende pobreenak ez duela aukerarik bizimodu osasungarriago bat antolatzeko, askotan egunero bizirautea beste kezkarik ez du.
Orduan, krisia da osasunean eragina duen beste faktore bat?
Zalantzarik gabe. Uneotan erabakigarria da. Adibide gordin bat ipiniko dizut: Sobietar Batasuna desagertu zenean krisi sozioekonomiko larria izan zen, pobrezia eta desberdintasun sozialak areagotu egin ziren, eta haiekin batera alkoholismoa, suizidio kopurua eta beste. Bizi-itxaropena asko jaitsi zen denbora laburrean. Finlandian, aldiz, krisi ekonomikoa egon zen halaber, Sobietar Batasunari egindako esportazioak hango ekonomiaren zati garrantzitsua zirelako. Baina krisi hura leundu egin zen Finlandiako Gobernuak herritarrengan ohitura osasungarriak sustatu eta osasun sistema indartu zuelako. Osasungintza publikoak eta zerbitzu sozialek oso zeregin garrantzitsua dute krisi garaian. Gizartea hondatzen ari denean babes hori kentzen badugu gainera… Pentsa zer litzatekeen hau AEBetako osasun sistemarekin.
“1981ean Kubara joan ginen zenbait kide, OMEren eskutik master bat egitera, eta hango osasungintzaz asko ikasi genuen. Osasun sistema eraldatzeko premia sumatu genuen, ordura arte bi orduan 60 gaixo ozta-ozta ikusi eta errezetak ematen zituzten medikuak baitziren sistemaren ardatza. Kuban ikasitakotik planteatu zen gaixoaren historia eduki beharra, osasun-zentroetan langile guztiak koordinatuta aritzeko beharra... Zorionez eredu hori da orain Espainiako Estatuan indarrean duguna”.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]
GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.
Bihotzak eztanda egin arte biziko da Aloña Erauskin (Berrobi, 1999), beste guztiok bezala. Besteon aldean, ordea, presente dauka aukera hori.
Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]
Demagun zure laneko giroa kaxkarra dela. Lan gehiegi dago, baina ez da kontratazio berririk egiten edo, egiten bada, eskasa. Lankideen arteko harremanak ez dira batere osasuntsuak, eta mobbing horizontala eta bertikala edozein momentuan hedatu daiteke. Oso estres maila handia... [+]
Osakidetza lanean ari da Asisa aseguru-etxe pribatuaren filial baten Quantus Skin sistema osasun-zentroetan ezartzeko, 1,6 milioi euroko inbertsioa eginda. Adituek kritikatu egin dute adimen artifizialeko sistema hori, emaitza "eskasak" eta "arriskutsuak"... [+]
Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]
Langileak amiantoak eragiten duen minbizi mota bat dauka eta 376.305 euroko kalte ordaina eman beharko diote, EAEko Auzitegi Gorenak zigorra berretsi baitu.
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]
Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.
Azkenaldian osasun publikoaren egoera kaxkarra justifikatzeko erakunde publikoek gero eta sarriago aipatzen dute mediku eta espezialisten premia dagoela. Ez omen dago eskaria asetzeko nahikoa langilerik. Eusko Jaurlaritzak ardura osoa Espainiako Osasun Ministerioari egozten dio,... [+]
Suizidioagatiko dolua humanizatzen lagun dezaketen elementuak aztertu eta prebentziorako neurriak azaldu dituzte Suizidioaren humanizazioa ikastaroan, Biziraun elkarteak antolatuta. Osasun arloko profesionalek, suizidioak eragindako heriotza baten bizirauleek eta suizidio... [+]
Adituen irizpideei jarraituko dien pantailekiko deseskalatzea premiazkoa da eskolan eta etxean. Osasunaren bueltako Espainiako Estatuko erakunde garrantzitsuenek sortu berri duten plataformak hala dio. Internet eta sare sozialekiko “hiperkonexioa da pandemia berria”... [+]
Eskualdeko ospitaleko zerbitzua ixtearen ondoren, ez dira Donostiako Ospitalean ere artatzen. Haurren larrialdietako arreta gabezia ere dirau. Lehen mailako arretako pediatria kolapsatuta dago eta ez dago haur-psikiatrarik.