Euskal afrobeat festa

Kalè kalè. Makulu Ken. Autoekoizpena, 2016
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Afrobeat erritmoak eta doinuak jotzen ditu Makulu Ken taldeak, grina, gogo eta bizitasun handiarekin. Kantu alaiak dira, dantzagarriak, gorputza mugitzeko aproposak; melodiak politak eta erritmoak beroak.

Kantuak ondo jantziak daude, eta horretarako musika tresna ugari erabili dituzte: perkusioak, haize musika tresnak, ahotsak, teklatuak, gitarrak... Jende ugarik parte hartu baitu grabazio saioetan, eta baita diskoa osatzeko gainerako zereginetan ere. Aurkezpena eta diseinua ere ederki landuak daude, eta emaitza dotorea da, koloretsua, kantuak bezala.

Kantuen bidez mezu gordinak transmititzen dituzte: “Hilotzez gainezka dago Mare Nostrum-a (edo), horratx pribilegio segun eta non jaio” (Ihesi kantua); “Planetak lerro batean ta ni pantailari begira, azken trena gure zai ta gu pantailari begira” (So!); “Bihotzgabeen esku psikopaten erresuman, dena ero batzun kontrolpean” (1. Atala, Bilatzen Papur Eroriak); “Goxo-goxo bizi gera, txepelak, epel-epel koldarrak” (2. Atala, Babesturik Paltsukeri Epelean).

Dena den, alaitasuna eta bizipoza transmititzen ahalegintzen dira, azken batean, bizitzako une bakoitzaz gozatzea osasungarria baita: “Mamia ateraiozu bizitzari, geratzen zaizun segundo bakoitzari atera zuku” (Itxaron gabe).

Horretarako, Makulu Ken taldearen izenak berak adierazten duen filosofia aldarrikatzen dute: makulurik gabe hitz egitea, komunikatzea, maitatzea, bizitzea: “Behar ditugu maitatzeko makuluk, makuluak mintzatzeko, makuluk, norbera izateko ere, kotxe-makulu, telefono-makulu, diru-makulu, moda-makulu” (Makuluk).

Aurreko diskoa 2012an kaleratu zuten. Disko hori aurkezteko dozenaka emanaldi egin ondoren atseden hartu zuten, abesti berriak sortzeko eta atontzeko, eta berriz ere jendaurreko emanaldiak egiteko prest daude, Kalè kalè diskoarekin: “Eta kalez kale goaz gure musiken erritmoak astintzen, kontzientzien zalantzak mugitzen eta bazterrak nahasten!”.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Iritzia Diskoak Kultura Musika
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...