ARGIAtik Araba eta Arabatik ARGIA

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean antolatutako ARGIAren ‘Trantsizioak’ erakusketa eta haren inguruan prestatutako ekitaldiak oraintxe bukatuta, kontatu didate tarte bat hartu dutela hiriburuko harpidedunekin solasaldi txiki bat izateko. Nola bizi dute Araban ARGIA? Nola ikusten da Araba ARGIAtik? Komunitate baten parte sentitzen al dira?
    Irudikatzen dut talde txiki bat Gasteiz dagoeneko hotzeko kaleetan. Betiko euskaltzaleak. Aspaldi samarreko harpidedunak. Pozez jaso dute ARGIAtik bidalitako proposamena, eta iritziak partekatzeko gogoz gerturatu dira zitara. “Mundua euskaratik ezagutzeko tresna” moduan definitu dute ARGIA, eta ARGIA bezala euskarazko prentsa. Eta hari horri tiraka zehazten joan dira komunitate bat. Komunitate horren parte direla sentitzen dute, ulertzen baitute sare horrek mundua euskaratik eta euskaraz ikusten duela, eta zenbait gai ezagutu eta aztertzeko ikuspegi beretik elikatzen dela.
    Arabaren potentziala kontutan hartzeko ere eskatu dute. Eta ez da lehen aldia lurraldetasunaren kontuarekin gai hau ateratzen dena. Gipuzkoarzentristoi tokea. Ondo egina. Ez dut uste hitz hauekin esango zutenik, baina nik horrelako zerbait imajinatu dut: “gipuzkoarrek beren zilborretik altxa behar dute pixka bat burua, eta ingurura begiratuta jabetuko dira beste lekuetan ere lanean ari garela”. Arrazoi guztia duzue, lagunok, eta eskerrik asko tarteka belarritik tiratzeagatik.
    Araban komunitatearen kontuarekin izan den lehen harremana da Gasteizkoa, eta aurrera begira lanketa honekin jarraitzea da asmoa. Estreinako saiakera harpidedunekin egin bada ere –eta esan beharra dago gerturatu nahi zuten guztiek ezin izan bazuten ere, zenbaitek emailez ere bidali dituela bere proposamen eta iritziak–, hemendik aurrerakoetan ARGIAzaleekin hitz egiten hastea da intentzioa. Geroz eta sare sendoagoa josi, geroz eta ARGIA indartsuagoa izango baitugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Jendea
2023-10-25 | ARGIA
Pello Zubiriaren ‘Planeta Prekarioan’ liburua argitaratu du ARGIAk, XXI. mendeko krisi eta erresistentzien kronikak

Gaur egungo eta etorkizuneko mundua ulertzeko gakoak eskaintzen dituen ezinbesteko liburua kaleratu du ARGIAk, Pello Zubiria Kamino kazetariaren eskutik. Aldizkariaren Net Hurbil sailean hogei urtez egindako artikulu mamitsuetatik abiatuta, munduko bazter askotako krisi eta... [+]


2022-12-06 | Garazi Zabaleta
Garbiñe Larrea "Sendabelar baratzea" argitalpen berriaz
“Hasiberriek ere erraz egiteko moduko sendabelar baratzea proposatu dugu”

Garbiñe Larrearen Sendabelarrek dakitena liburuak iaz izandako arrakastaren ondoren, proposamen berri batekin datorkigu aurtengoan: Sendabelar baratzea. Aurreko lanean sakonean landutako 12 sendabelar aukeratu eta horiekin baratzea sortzea proposatu digu, horretarako... [+]


2022-11-25 | Estitxu Eizagirre
Azaroak 26an 11:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan
"Sendabelar baratzea": Garbiñe Larreak argitalpen berria aurkeztuko du Hernanin

Garbiñe Larreak Sendabelar baratzea argitalpena aurkeztuko du Hernanin, azaroaren 26 goizean. Egileari galdetu diogu bai loreontzietan eta bai baratzean norberak lantzeko moduko hamabi sendabelar proposatzen dituen liburuxka biribil honetaz. Maitane Gartziandiaren... [+]


2022-11-04 | Garazi Zabaleta
Antton Olariaga, “Ilargia eta landareak” AGENDAZ
“Testuaren esklabu izan gabe, agendari nire ekarpena egiten saiatu naiz”

Ilargia eta Landareak agendan Jakoba Errekondoren aspaldiko konplizea da Antton Olariaga marrazkilaria. 2023ko aleari ere berak jarri dizkio irudiak, eta sortze prozesuaren inguruan gehiago jakiteko, elkarrizketa egin diogu komikigile usurbildarrari. Baratzerik ez omen du, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude