São Paulotik gutuna

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Brasildik jaso dut posta bat. Estebe Ormazabal Insausti beasaindarraren hitzak dira jaso ditugunak; ARGIAko harpideduna bera. Ez da txoko honetara ekarri dugun atzerrian bizi den lehen laguna. Pixkanaka ari gara biltzen Euskal Herritik kanpora dugun komunitatearen iritziak, hausnarketak, kritikak eta laudorioak.
    Lan kontuak tarteko, 1996an gurutzatu zuen itsasoa Ormazabalek Brasila ailegatzeko. Lehendik Ingalaterran, Suitzan, Alemanian, Italian eta Irlandan ibilia zen. São Paulon bertan ere ez du curriculum makala: nahiz eta gaur egun hezkuntza munduan murgilduta dabilen, besteak beste, São Pauloko Eusko Alkartasuna euskal etxeko lehendakaria izan zen denbora batez, unibertsitatean euskara irakasle lanetan aritua da, eta euskal migrazioari buruzko liburu bat ere idatzia du.
    Baina, noiztik jarraitzen du ARGIA? Oraindik zerurik galdu gabea zela ezagutu omen zuen astekaria, eta garai hartan tarteka irakurria omen; baina gerora pista galduta, 2000. urte inguruan egin zen harpidedun, Rio de Janeiroko lagun euskaldun baten etxean ARGIA berriz ere eskuartean izan ondoren. Eta aitortu dit gustuko duela kazetariek gaiei ematen dieten ikuspegi anitza bezala kritikoa. ARGIAko harpidedun izateak “euskaraz irakurri eta bizitzen laguntzen” diola esan digu, “mundua euskaraz ezagutzeko aukera” ematen diola, eta “plazera dela kalitatezko kazetaritza euskaraz irakurtzea”.
    Ez dakit ezer txarrik esanez gero astekaria bidaltzeari utziko diogunaren beldurrez-edo bota dizkion ARGIAri horrelako loreak, baina gustua ematen du horrelako erantzunak jasotzeak. Mila esker, Ormazabal.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Jendea
2023ko martxoaren 20
Indarkeria matxista eta hedabideak

2022ko abenduaren 6
Garbiñe Larrea "Sendabelar baratzea" argitalpen berriaz
“Hasiberriek ere erraz egiteko moduko sendabelar baratzea proposatu dugu”

2022ko azaroaren 25
Azaroak 26an 11:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan
"Sendabelar baratzea": Garbiñe Larreak argitalpen berria aurkeztuko du Hernanin

2022ko azaroaren 4
Antton Olariaga, “Ilargia eta landareak” AGENDAZ
“Testuaren esklabu izan gabe, agendari nire ekarpena egiten saiatu naiz”

2022ko urriaren 27
Jakoba Errekondo, Ilargia eta Landareak agendaz
“Animalien beharra dugu baratze osasuntsu eta bioanitza izateko”

2022ko urriaren 10
"Ilargia eta Landareak" 2023ko agenda
Aurkezpen berezia Alegian, bi hankako piztientzat

Eguneraketa berriak daude