Estricalla taldeak seigarren lana du honakoa. El Corazón del Sapo eta gerora Kuraia eta Matxura taldeetan aritutako Fer Apoak Kantabriako Kloakao taldeko kideekin egindako apustuak irmo jarraitzen du, ezbairik gabe; eta ez dago etenik, ezin da egon etsaiak dirauen bitartean.
Euskal Herriko eta, oro har, Espainiako Estatuko hardcore-punkari izaera eta izatea eman dio taldeak, amorru biziz eta iraultza pedagogiaz, iraganeko jakinduria eta gauzak egiteko modua berreskuratuz eta berrasmatuz.
Lorpen handiak egin dituzte orain arte, muturreko estilo hauen zaleei –zorionekoak gu!– aire freskoa eskainiz, ondo sinetsita eta ahaleginduta zuk zeuk egizu ekimen xumeen bitartez ahotsik gabekoen jakinduria luzatuz, kontzientziak iratzartuz eta, ze karajo, barruan duguna ateraraziz.
Disko honek, beste guztiek bezala, diseinu, zita, bibliografia eta detaile oso zainduen gordeleku eta adierazle, ertz ugari ditu. Bat-batekotasunari eta oihu egiteko urgentziari arnasa eman eta gehiago hausnartu dute. Ñabardura gehiago eskaini dizkiete kantuei eta tenpoak ere tarteka aldatu dira. Baina ez dute, ez, indarra eta amorrazioa galdu.
Aterkills gitarra rockeroak dituen zapatilazko hardcore-punka da, taldearen eguneko gosaria. Krossrock-k gehiago du urgentziazko rocka metalarekin, doinu pisutsuekin eta ia espiralekoekin batzetik. Eta Nik-pizar-nik piezak Life But How To Live it, RKL eta rock borrokalariena ezkontzeko gai da. Hortik aurrera, doinuak eta estrukturak biderkatu egiten dira: MTZTT-438-k bere baitan hartzen ditu psikodeliaren uzta, rock gogorra, Anestesiaren tamainako pisua eta Kuraia edo Eskandinabiako laka ia orkestrala den entsalada lortuz; eta Bullet Lavolta (AEB) talde errebindikatuaren abeslari Yukkie Gipek parte hartzen duen X-izpian hardcore-punk azeleratua beldurrezko pisuzko psikodelia ipuina bihurtzen da ezinbestez. Metala ere presente dago lanean, eta izenari men eginda Karniborous tb iragarlean thrash-metal astuna eta abiadura handiko melodia batzea lortu dute. Bestalde, ohikoak baino kantu luzeagoak idatzi dituzten honetan, diskoaren soinuaren erantzule garrantzitsua den Mikel Kazalisek (Fidelenea estudioa) 40 segundo pasatxotan zapatilla gabe utzi gaituen XXXprinter hautsa erditu du taldearentzat. Estricallaren marka diren osagaietara itzulita, Lurrunkkor-en abiadura eta amorrazioak arnasa moztu ditu; eta azkenik Abio handiari teklatuekin hegan egiten utzi diote Sokamothor malenkoniatsu eta erritmikoan, zein Zaldiko maldi-k.o epilogoan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]