Bijî!

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Erdogan Turkiako presidenteak 370 elkarte feministatik gora itxi ditu. Kurdu herriaren alde ari diren HDP alderdi politikoko kideak espetxeratu ditu azken hiletan. Ilegalizazioak, espetxeratzeak, zentsura… Ez da giro ez Turkian, ez Kurdistanen. Albiste gogorrak heltzen zaizkigu, heltzen zaizkigunean. Nahi baino gutxiago dakigu eta nahi baino gutxiagotan azaltzen diogu Turkiako gobernu faxistari gure aurkakotasuna.

Kezkagarria da, azken urtean hainbeste miretsi dugun herri kurdua jasaten ari den zapalketaren aurrean daukagun mobilizatzeko kapazitate eza. Armak hartuta, borrokan zeuden PKK-ko kideak sareetan etengabean goraipatu ondoren, ez gara egungo egoeran sufritzen eta erreprimitzen ari direnen ondoan egoteko kapazak.

Kezkagarria da ere, errefuxiatuak Greziatik erauzi eta Turkiara eramateko akordioak sinatu dituzten gobernu horiek guztiek duten epeltasuna. Oinarrizko eskubideak etengabean zapaltzen dituen gobernu batek, nolako harrera egingo die antzeko egoeratik ihes egin duten pertsona horiei guztiei? Ba al dakigu nolakoak diren kontzentrazio-esparruetan bildu dituzten errefuxiatu horiek guztiak? Ardura gurea ere bada, zurea eta nirea. Prest al gaude zerbait egiteko?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude