Nork hil zuen Little, nagusiei eta gerrari aurre egiten zien sindikalista?

  • Duela 99 urte, 1917ko abuztuaren 1ean, sei sikariok farola batean urkaturik utzi zuten AEBetako obreroen lider borrokalarienetako bat, Frank Little. Langilerik txiroena bezain xume bizi eta bidaiatzen zuen sindikalistak, jendea berotzen zuen konpainia handiek ezarritako bizi baldintzen kontra oldartu eta AEBetako gizon gazteak I. Mundu Gerran hiltzea eragotzi zezaten. Galdu egin zuen.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jean Jaurès asko aipatu da I. Mundu Gerraren (1914-1918) mende hurrena ospatzen den garaiotan. Frantziako lehendakari sozialista –geroztik jakin denez– gerra nahi zuten oligarka eta jeneralek urrundik kontrolatutako nazionalista frantses batek tiroka hil zuen 1914ko uztailaren 31n. Jaurès ahalegintzen ari zen nola edo hala saihesten hiru egun lehenago hasitako gerra hura, artean ikusten zituen aukerak.

Europan ezkerreko mugimendu iraultzaileak, politikoak baina batik bat sindikalak, indartsuak ziren XX. mende hasiera hartan eta beren liderrek usaintzen zuten zer nolako triskantza eragin zezakeen industria handiak eta militarrak sustatzen ari ziren gerrak soldadu joatera behartutako langile gazteen artean. Besterik da gerraren zurrunbiloak azkenean nola bereganatu zuen ezkerraren gehiengoa.

Itsasoz beste aldean ere, AEBetan,  kontuotaz oroitu dira batzuk Frank Littleren istorio zirraragarriarekin. Mendebaldeko langileak, laborari handien etxaldeetan ari ziren jornalariak bezala industriako eta meategietakoak, bizi baldintza duinen alde eta gerrara joatearen kontra mobilizatu zituen eskale itxurako lider sindikal ahantzia.

1917ko abuztuaren 1ean, Montanako Butte herrian ihauteriz mozorrotutako bost gizon iritsi ziren goizaldeko hiruretan Nora Byrn anderearen apopilo etxera. 38 urteko gizon gazteari ez zioten janzteko ere aukerarik eman. Kolpeka iratzarririk, seigarren hiltzailea txofer zeukan autoraino eraman zuten, han buru hezurra hautsi arte jipoitzeko. Autoaren ipurdiari sokaz lotuta karrikan behera arrastan eramanda, trenbide ondoko zutoin batean zintzilikatu zuten.

Prentsak ez zuen hil ostean ere erruki handiz tratatu: “Jendeen xaxatzailea etxetik atera eta hil dute mozorrotuek”,   “Soldaduei ‘eskirol uniformedunak’ deitu zien gizona urkatu egin dute”... Hala ere, milaka herritar azaldu zen Littleren hiletetara Butteko kaleetan.

Ia bi hilabete lehenago istripu itzela gertatua zen Butten: 168 meatzari hil ziren Granite Mountaineko zuloko leherketan. Anaconda konpainiak –handienetakoa AEBetako meatzegintzakoen artean– Butten zeuzkan 14.000 obreroak greban hasita, astebeteren buruan heldu zen bertara Little. “Dinamita kutxa hartara –idatzi du Hunter Paulik Montana Standard egunkarian abuztu honetan– iritsi zen Frank Little bere izter hautsiarekin, soinean ez zeramala kapelua, ahoko keinu berezia eta kristalezko begia beste apaingarririk”.

Zerbaitegatik deitzen zioten Butte herriari Gibraltar. Sona handia zuten hango sindikatuen indarrak eta kemenak. 1914an meatzari iraultzaileek dinamitaz lehertu zuten Butteko sindikatu kontserbadorearen egoitza, Anaconda Copper Mining Companyko ugazaben aurrean amore emateagatik.

Hilabete gutxiren buruan hasi zen I. Mundu Gerra. Herrialde gehienetan sindikatuek eta ezkerreko mugimenduek hautatu behar izan zuten, edo agintariek gerran sartzeko hautuan lagundu edo gerrari aurre egin langile mugimenduak hasieran aldarrikatu zuen moduan. Europan laster makurtu ziren gerrazaleen aginduetara, gerraren kontra aritzea traiziotzat zigortzen baitzen.

AEBetatik urrun zen hasieran gerra.  Baina 1917ko apirilean bidali zituzten lehenbiziko soldadu yankiak Frantziako lubakietara, britainiarren eskaria eta Alemaniaren indar handiegia geldi ararazi beharra argudiatuta. Ekainean, gerrara joan behar eta nahi eza batetik, bizi baldintza latzak bestetik, meategiko hondamendia azkenik, ez zen giro Butteko meatzariekin. Haiengana heldu zen lider gogorra ere txantxetan ibiltzeko gizona ez zen.

Gerra, kapitalisten odol festa hori    

Kuakero –komunitate erlijioso protestantea, hierarkiei bezala gerrari uko egiten diona– familia batean sortua, erdi txerokia jatorriz, oso gazterik meatzari hasita sartu zen IWW Industriako Munduko Langileak sindikatuan. Sozialistak, anarkistak eta marxistak elkarrekin zeuden bertan. IWWko buru eta intelektual gehienak Boston inguruetan egon arren, AEBetako ekialdean, Little mendebaldeko herri, hiri eta estatuetan hasi zen langileak errekrutatzen.

Fabrika handietatik urrun, Littlek mitinak ematen zizkien fruituak biltzen zituzten jornalariei, baso-mutilei, meatzariei, petrolio putzuetako zulatzaileei...

Ugazabek bidalitako matoi, guarda eta detektibeei aurre egiteko, Adierazpen Askatasunaren Mugimendua –Free Speech Movement– abiatu zuten sindikatuek. Langileen lan eta bizi baldintza mixeriazkoak salatu eta haiei borrokarako deia egiteko hitzaldiak antolatu zituzten edozein kale, plaza eta ataritan.

Little eta bere lagunek langileen arteko prekarioenak antolatu zituzten, batetik bestera enplegu finkorik gabe oinez eta trenetan zebiltzan hobo jendeak. Milioi erdi baino gehiago ziren urte haietan bizkarrean zorroa hartuta zebiltzanak, ez inondik ere eskaleak, behargin izorratuak baino. Alkohola debekatu, kanpalekuak komun eta gutxieneko zerbitzuz osatu... “Eta inportanteena zena: gizarteak baztertutako gizonak adierazpen askatasunezko ekintzetara bideratu zituen Littlek”, idatzi du haren biografia idatzi duen Arnold Steadek.

Are famatuago egin zuten grebek. IWWko beste buruzagi batzuek masa sindikalgintza hobesten bazuten, Littlek gakoa greban ikusten zuen: “IWW beti greban dago“, maite zuen esatea. Sindikatuko beste buruzagi batzuekiko talka gogortu zen gerra hasi zenean.

AEBak gerran sartzearen kontra ere grebak zabalduz borrokatu nahi zuen. “Nahiago dut fusilatze pelotoi baten aurrean jartzea”, erantzun omen zien gerraren kontrako kanpainan amore ematea proposatu ziotenei. Gobernuak gizartea odolusterako mobilizatzean nazionalismoa baliatuz, giroa gaiztotzen ari baitzen IWW sindikatuaren eta oro har sozialista yankien kontra.

Ekaineko istripuaren ostean Buttera heldurik, Littlek langileei eskatu zien borroka ugazaben kontra egiteko, ez alemanen kontra. Lekuko hedabideek traidore hura jipoitzeko eskatzen zieten agintariei. Eta abuztuaren 1eko goizaldean iritsi zen krimena. “Besteok ere ikasi, lehen eta azken abisua” idatzirik zintzilikatu zioten Littleren hilotzari.

Jane Little Botkin ari da liburu bat bukatzen bere birraitonaren anaiaz. Familian ez du Franken oroitzapenik aurkitu, halako beldurra sartu zieten agintariek traidore eta espiatzat hartutako disidenteen familietakoei. Liderraren argazki guztiak erre zituzten, haren izena tabu zen familian bertan. AEBetan ezkerreko nork entzun du Frank Little?

Janerentzako, Anacondak agindu zuen Frank hiltzea kapitalistentzat arriskutsua zelako, eta hiltzeko enkargua hartu zuten sikarioek gorrotatzen zuten gerraren kontrako giroa sortzeagatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sindikalgintza
Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren “animalien tratu txarren” iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Sergio Ayucar: “BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea”

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


Langile bat hil da Gasteizen, altueratik erori eta gero

Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.


Tubos Reunidoseko enplegu espedientea “azken urteetako produkzio egoerarik onenean” inposatu nahi dutela salatu du ESK sindikatuak

ESK-k azpimarratu du zuzendaritzak soldatak igo dituela, langileen prestazioak murrizten ari diren bitartean. Berez, 2020tik abiatzen duten seigarren espedientea da honakoa.


2025-07-15 | ARGIA
Sanferminak amaituta, Iruñerriko autobusek greba utzi dute, irailera arte

Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.


Etxeko langileen hitzarmenaren auzia Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eraman du LABek

Etxeko langileek jasaten duten "prekaritateari" aurre egiteko, "neurri zehatzak" biltzen dituen dekalogo bat aurkeztu du sindikatuak, Bilbon. Auzia lehenbizi Espainiako Auzitegi Gorenera eraman zuela jakinarazi du LABek, baina auzitegi horrek ez diola... [+]


2025-07-09 | ARGIA
Etxebizitza erosteko Jaurlaritzaren abala azken buruan “diru publikoa banketxeei” ematea dela kritikatu dute LABek eta EH Bilduk

18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]


Euskararen oldarraldiaren kontrako hainbat mobilizazio eta ekimen egingo ditu LABek urrian

Administrazioa euskalduntzeko legeria aldatu beharra dagoela azpirramatzen du LAB sindikatuak eta hori lortzeko "herritarren aktibazioa" ezinbestekotzat hartu du. Hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituzte udazkenean.


EAJren hizkuntza eskakizunetarako proposamena “atzerapausoa” dela salatu dute ELAk eta LABek

Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
“Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote”

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belar eta sasiek hartuta ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean “zerbitzu... [+]


Eguneraketa berriak daude