Nola ikusten gaituzte estralurtarrek?

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Virginia Woolfek bere buruari galdetu zion behin, nola ikusiko gintuzkete gure egunkariak irakurriko lituzketen estralurtar batzuek. Batez ere gizonak existitzen direla pentsatuko lukete eta politikaz, ekonomiaz eta antzekoez hitz egiten dugula etengabean.

Begira batzordeak (Emakunderen baitako komunikazio behatoki lanak egiten dituen taldea da hau) egindako gomendio sorta sinatu zuten hainbat komunikabidek orain hilabete batzuk, baina sinaduratik harago, askorik ez da aldatu haien egunerokotasunean. Rioko Olinpiar Jokoetan emakume kirolarien aipamen sexista ugari irakurri behar izan ditugu (gomendioak sinatutako komunikabideetan ere bai), hauteskundeen inguruan emakume politikariei eta gizonezkoei eman zaien tratua ez da beti berdina izan (Twitterreko @ikusgaitasuna behatoki digitalak adibide mordoa bildu ditu ere kanpainan zehar). Adibideak, tamalez, soberan ditugu.

Badago ordea, bidea egiten ari denik, eta horri ere aitortza zor diogu. Gure esku dago, kontsumitzaile garen heinean, prentsa horren kontsumotik (edo kontsumo ezetik) bidea urratzen dutenei eskua eman eta besteei aldatzen hasteko eskatzea. Hurrengoan, estralurtarrak etorriko direnean, argazki osatuago batekin topo egin dezaten behintzat.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Iritzia Generoa Gizartea
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.