Panamako paperen filtrazioaren inguruko ika-mikak paradisu fiskalen zergen inguruko ezbaia berpiztu du. Zerga-paradisuen kontzeptua okerra da, berez “jurisdikzio sekretuak” diren lurraldeetako ezaugarri bakar bat azpimarratzen baitute. Izan ere, lurralde horietako egoiliarrak ez direnei eskaintzen dizkieten zerga eta babes onurez harago, toki horiek banku sekretuaren zein finantza desarautzearen hobariak eskaintzen dituzte. Hala ere, lurralde bakoitzak ezaugarri bereizgarriak ditu. Esate baterako, Tax Justice Network (TJN) erakundeak 90 jurisdikzioen artean bere sekretismo mailaren araberako sailkapena egin zuen 2015ean eta zerrendako lehen lerroan Suitza, Hong Kong, AEB, Singapur eta Kaiman Uharteak zeuden. Bestalde, zergak ordaintzeke egindako inbertsio erraldoiak jasotzen dituzten finantza gune nagusien artean, Suitza, Holanda edo Luxenburgoz gain Londresko Citya dago. Cityak adar ugari ditu Kariben, Ozeano Barean zein Mantxako Kanalean edo Gibraltarren.
Duela bi hilabete agerian geratu zen Panamak lurraldez kanpoko elkarteak offshore sortu eta onartzeko duen erraztasuna. Elkarte horietako jarduera erregistroa duten jurisdikziotik kanpo egin ohi da eta bertan aberats handien, enpresa transnazionalen, bankuen edo inbertsio fondoen benetako jabeak eta jatorriak ezkutatzen dira. Sortu orduko elkarte mamu horiek edozein zerga babeslekutik dihardute; eta Panamako paperetan agertzen diren elkarteek hogeita hamar jurisdikzio uher baino gehiago baliatu dituzte –gehienak Britaniar Virjin Uharteetan izen emanda daude nolanahi ere–. Haatik, Panama ez da bakarra jarduera honetan: Delawaren –IBEX-35eko enpresen zerga babes nagusia– Nevadan edo AEBetako beste estatu batzuetan ere halako offshore elkarte ugari daude. Panamako paperek argitara eman dute Europan diharduten banku garrantzitsu batzuk Mossack Fonseca bulegoaren bitartekaritzaz fikziozko elkarteak sortzen dituztela, betiere beren kapitalak jurisdikzio uher horietan ezarrita ogasun publikoa saiheste aldera.
Duela bi hilabete agerian geratu zen Panamak lurraldez kanpoko elkarteak offshore sortu eta onartzeko duen erraztasuna. Elkarte horietako jarduera erregistroa duten jurisdikziotik kanpo egin ohi da eta bertan aberats handien, enpresa transnazionalen, bankuen edo inbertsio fondoen benetako jabeak eta jatorriak ezkutatzen dira
Hala berean, 2014an Luxleaks filtrazioa eman zen: ikusi Pello Zubiriaren artikulua, ARGIAko 2516. zenbakian; 2016/07/17. Horren bidez jakin genuen Luxenburgoko Gobernuak urteak zeramatzala enpresa transnazional ugarirekin –Fiat edo Amazon kasu– horien etekinak herrialde horretan aitortzearen ordainean zerga minimoak ezartzeko negoziaziotan. Garai horretan Juncker jauna Luxenburgoko finantza ministroa eta lehen ministroa zen eta Europako Batzordeko buru aukeratu zutenean egoera hori guztiz ezaguna zen. Ondoren, jakin dugu aldez aurreko horrelako zerga praktikak beste herrialde batzuetan ere eman direla, hala nola Irlandan Applekin edo Holandan Starbucksekin. Europako Batzordearen kalkuluen arabera, enpresa handien zerga iruzurra urtero 50 eta 70 mila milioi euro artekoa da. TJN erakundearen azken estimazioek diote, 2014an jurisdikzio ilunetan ezkutatzen zen diru kopurua munduko BPGaren %31 eta %44 artekoa zela eta munduko finantza aktibo guztien %10–%14. Beraz, zerga babeslekuak egungo krisiaren jatorrian dagoen munduko finantzamendua eta desrregulazioaren funtsezko tresnak dira, ultraliberalismoaren ikur.
Zerga paradisuak ez dira finantza globalaren sistematik aparteko guneak, aitzitik, sistemako zulo beltzak izan arren, funtsezkoak dira horren iraupenerako. Finantza sare globaleko zutabeak dira, lotura irmoak ditu finantza erakunde eta botere ekonomiko globalekin. Horregatik ez dago benetako borondate politikorik interes orokorra lehenetsita zerga paradisuak ezabatzeko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.