Japonian badute ARGIAren berri

Sho HAGIO izena du ARGIAko harpidedun japoniarrak. Fukuoka probintzian bizi da, Tokiotik 1.000 kilometrora, eta han jasotzen du aldizkaria. Orain aste gutxi Karel Sterckx flamenkoari egin genion galdera bera bota diot emailez japoniarrari ere: nola eta noiz ikasi duzu euskaraz, eta nolatan zara ARGIAko harpidedun?

Euskal Herrian izana da Sho, lehen aldiz 1984an, unibertsitateko ikasle zela. Egonaldian zehar gazte euskaldun batzuekin egin zuen harremana, eta haien bitartez ezagutu zuen ARGIA. Bere herrira itzulitakoan euskal munduarekiko harremana mantendu nahirik galdegin zien zer izan zitekeen modurik egokiena, eta gazteek proposatu zioten astekaria; orduantxe Zeruko Argia izatetik ARGIA izatera pasa zena. Garai hartarako, noski, ez zitzaion arrotza egiten gure hizkuntza. Hasiera batean “kuriositate intelektualagatik” dio berak, ekin zion euskara ikasteari; eta Euskal Herrian izan ondoren ARGIAren bitartez jarraitu ditu bertako berriak eta mantendu du hizkuntza. Lehen harpidetza 1993an egin zuen, eta ordutik beti harpidedun izan ez bada ere, gaur egun jarraitzen du astekaria jasotzen. Gaineratu digu gustura jaso dituela ARGIA proiektuak azken urtean egindako aldaketak.

Hizkuntzaz baino nahiago du, ordea, kulturaz hitz egin. Edo zuzenago esanda, hizkuntzaz hitz egiterakoan kulturaz hitz egiten du, azken honen barruan sartuz. Antzekotasun handiak ikusten ditu euskal eta japoniar kulturen artean, eta horrek bultza du gehiago ezagutu eta ikastera. Dio, askotan kulturak bizirik mantentzeko sistema izaten dela beste kulturetatik gauza berriak jasotzea, baina aldi berean ez zaigula ezezaguna gustatzen; hortaz ahalegintzen garela kulturen arteko antzekotasunak bilatzen erosoago sentitzeko. Hala egin du Shok gure kulturarekin, eta azpimarratzen dizkigu hizkuntzaren egitura, ohitura zaharren garrantzia, etxearen izenen erabilera edo auzolanaren garrantzia. Balore eta ezaugarri horiek ere inportanteak baitira Japonian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Jendea
2023-10-25 | ARGIA
Pello Zubiriaren ‘Planeta Prekarioan’ liburua argitaratu du ARGIAk, XXI. mendeko krisi eta erresistentzien kronikak

Gaur egungo eta etorkizuneko mundua ulertzeko gakoak eskaintzen dituen ezinbesteko liburua kaleratu du ARGIAk, Pello Zubiria Kamino kazetariaren eskutik. Aldizkariaren Net Hurbil sailean hogei urtez egindako artikulu mamitsuetatik abiatuta, munduko bazter askotako krisi eta... [+]


2022-12-06 | Garazi Zabaleta
Garbiñe Larrea "Sendabelar baratzea" argitalpen berriaz
“Hasiberriek ere erraz egiteko moduko sendabelar baratzea proposatu dugu”

Garbiñe Larrearen Sendabelarrek dakitena liburuak iaz izandako arrakastaren ondoren, proposamen berri batekin datorkigu aurtengoan: Sendabelar baratzea. Aurreko lanean sakonean landutako 12 sendabelar aukeratu eta horiekin baratzea sortzea proposatu digu, horretarako... [+]


2022-11-25 | Estitxu Eizagirre
Azaroak 26an 11:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan
"Sendabelar baratzea": Garbiñe Larreak argitalpen berria aurkeztuko du Hernanin

Garbiñe Larreak Sendabelar baratzea argitalpena aurkeztuko du Hernanin, azaroaren 26 goizean. Egileari galdetu diogu bai loreontzietan eta bai baratzean norberak lantzeko moduko hamabi sendabelar proposatzen dituen liburuxka biribil honetaz. Maitane Gartziandiaren... [+]


2022-11-04 | Garazi Zabaleta
Antton Olariaga, “Ilargia eta landareak” AGENDAZ
“Testuaren esklabu izan gabe, agendari nire ekarpena egiten saiatu naiz”

Ilargia eta Landareak agendan Jakoba Errekondoren aspaldiko konplizea da Antton Olariaga marrazkilaria. 2023ko aleari ere berak jarri dizkio irudiak, eta sortze prozesuaren inguruan gehiago jakiteko, elkarrizketa egin diogu komikigile usurbildarrari. Baratzerik ez omen du, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude