Baratzearen sekretuak komikietan argituta

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Baratzezaina ereindako lehen ilar-landarearen zain bezala daude Jakobitak liburu berriaren esperoan. Noiz aterako. Bizi Baratzea best seller-a Durangoko Azokan erosi eta hurrengo asteetan osorik irentsi zuten, eskualdean Jakobak berak hitz egin duen aurkezpen guztietara joan dira, eta orain gehiagoren beharrean daude. Bada ekainarekin batera izango da kalean, ARGIAren eskutik, beren gosea aseko duen liburua.

Altza porru! baratzeaz eta horrek inguratzen duen jakintza guztiaz zortzi marrazkilarik ilustratutako komiki-liburua da. Bizi Baratzea-rekin hasitako bideari jarraipena emango dio hizkuntzarekin jolastuz, ironiatik eta umoretik.

Baratzeak kulturaren atalak biltzen dituela esan ohi da. Batzuek ikusten dute artea, besteek arotz edo mekanikoaren eskua, matematika, sukaldaritza... Ortua omen da eremu askotako ataria. Eta itxura denez komikigintzarena ere bai, edo komikigintzatik landu daiteke behintzat; eskuaren artea.

Asisko Urmeneta, Ainara Azpiazu “Axpi”, Antton Olariaga, Zaldieroa, “mattin” martiarena, Josevisky, Unai Iturriaga eta Unai Gaztelumendi dira komikilariak. Jakoba Errekondo aritu da gaia eta oinarria jartzen. Maialen Lujanbioren idatziak ematen dio sarrera eta Idoia Torregarai eta Markel Lizasoainen ukitua estimatzen da.

Liburua mintzo da (testu eta marrazki bidez) ilargiaren gorabeherez, baratzeko elikagai-kateaz, ortuaren inguruko hizkuntzaz eta esaerez... Baina ez diet amaiera zapuztu nahi Jakobitei, eta ez dizkizuet liburuaren sekretu guztiak kontatuko.

Aurkezpen-festarako gonbidapena

Liburuaren aurkezpen-festa ekainaren 16an izango da Karabeleko ekonekazaritza etxalde esperimentalean, Hernanin (Gipuzkoa). Ez da ausaz hautatutako lekua, ARGIAren eta Bizi Baratzearen filosofiari jarraituz, lagun-sareari garrantzia, protagonismoa eta presentzia eman nahi zaio. Lekuak ere produktuaren esentziarekin bat egitea nahi da.

Egile guztiak bertan izango dira, beraz, saltsa ziurtatuta dago.

Jakobita maiteok, esan beharrik ez dago guztiok gonbidatuta zaudetela aurkezpenera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Jendea
2023ko martxoaren 20
Indarkeria matxista eta hedabideak

2022ko abenduaren 6
Garbiñe Larrea "Sendabelar baratzea" argitalpen berriaz
“Hasiberriek ere erraz egiteko moduko sendabelar baratzea proposatu dugu”

2022ko azaroaren 25
Azaroak 26an 11:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan
"Sendabelar baratzea": Garbiñe Larreak argitalpen berria aurkeztuko du Hernanin

2022ko azaroaren 4
Antton Olariaga, “Ilargia eta landareak” AGENDAZ
“Testuaren esklabu izan gabe, agendari nire ekarpena egiten saiatu naiz”

2022ko urriaren 27
Jakoba Errekondo, Ilargia eta Landareak agendaz
“Animalien beharra dugu baratze osasuntsu eta bioanitza izateko”

2022ko urriaren 10
"Ilargia eta Landareak" 2023ko agenda
Aurkezpen berezia Alegian, bi hankako piztientzat

Eguneraketa berriak daude