Mundua betetzen zenuten Tere Irastortza Poesia. Pamiela, 2015 |
Poesia idazteko modu jakin bati leial zaio, Gabeziak (1980) eta ondoren etorri diren beste hamar liburuetan ageri denez. Tere Irastortza idazle atipikoa da, poesia klasikoa ateratzen zaio dolutik, ez daki idazten modu lauan. Edo agian laua dirudi bere lirikak, baina prosa ere ez da. Horregatik, ipuinetan legez, liburu honetan ere aurrera eta aurrera animatzen zaitu beti, jakin arren ez zarela iritsiko hasierako puntura baino. Bidaiak, ordea, lagundu egingo dizu ideiak ordenatzen eta oinaze bat unibertsala konpartitzen: joan direnena guri hemen utzita, denbora guzti honekin aurretik.
Gustatu zait Mundua betetzen zenuten (Pamiela, 2015), poesia mota hau gustatzen zaidalako, eta inbidia diedalako kapaz direnei ezinezko maitasunetatik ateratzeko maitasun posibleak: “Sekula irudikatu gabeko zenbat gauza/ egin dugun elkar gozatuz,/ (…) elkarrekin oheratu gintezkeela/ gauero eta esnatu goizean,/ elkarrekin tolesta genezakeela lixatutako arropa,// eta irudikatutako zenbat segundo bizi izan dugun,// orain irudikatuta ere atrapa ezin izango direnak/ sekula”. Liburua gozamena da erritmo aldetik, festina lente doa, eta ezusteko esapideak ditu, jolas egiten du hizkuntzaren mikaztasunarekin. Zehatza du mintzoa baina loreak daude nonahi: “eta geroa irakinaraziz lurrintzen den sukaldeetan/ arnasarik eza aditzen da pasa-ezinka”.
Anekdotaren aldean nahiago du Tere Irastortzak hitz egin sakontasunez. Eta azalekoaren aldean Mundua betetzen zenuten gai lodien inguruko saiakera poetiko arin bihurtu du: amodioa, denbora, heriotza dakartza. Denak datoz bitalismo eskergarri batean bildurik.
Eta nahasten zaizkio hainbeste penaren artean izan zena, ezin izan zena izan, eta eternitatea bera. Lurretik zerura eta atzera ere lurrera datorren guztia iruditzen zaio ulertezin baina era berean bizigarri. Dena bukatuko da, noski. Bitartean eginikoari kantatzen dio, ostera, orrialderik orrialde. Izan gizakiaz ari denean, izan Karmele Igartuaren (1959-2010) gaixotasunaz, etengabe harritzen nau nola hitz egiten duen idazleak mugarik ez balitz bezala, denborarik ez balitz bezala, bakoitzak bere patua asmatu ahalko balu legez: “Izan ezinean egon nahi izan dut,/ eta nago”. Liburu honek frogatzen du, funtsean, edertasuna antzaldatu egiten duela usteltzeak, eta amaiera izan daitekeela berriro haste bat, edo depresioa ikasbide latzena. Buelta ematen die Irastortzak konbentzioei, eta poemen eitea bada ere ia beti bat eta ia beti ortodoxoa, azpitik dakarren esanahia da bizitzaren mugimenduarena, dantzatu behar den mambo horrena: “geu ginela (…)/ eskua emanda salto egiten asmatu zuten/ bi neskatxak”. n
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]