Volkswagenen iruzurra kapitalismoak ekarri du

VW automobilen enpresa alemaniar erraldoiak 11 milioi kotxeren gas kutsagarrien isuriekin egindako iruzurrak mundu osoa harri eta zur utzi du. 50.000 milioi euroko kostua izan dezake, baina komeni da iruzur horren funtsera joatea, errotik azaleratu ahal izateko. Azken batean, kapitalismo basatiaren praktikak eraman dute horretara. Modu berean, ondo legoke izango dituen ondorioak ere aztertzea, kapitalismoak sortutako egoera horri, beti bezala, langileak egin beharko baitio aurre.

Hala da. Multinazional alemaniarrak horrela jardun badu, izan da bertako exekutiboek diru-kontuen emaitza ahalik eta gehien loditzeko grina dutelako, beste multinazional gehienetan bezalaxe. Zigorrik ez zutela izango uste zuten, eta Europar Batasunaren ingurumen arau guztiak hautsi dituzte, kontsumitzaileei iseka eginez. Etekinak zenbat eta gehiago izan, akzionistek dibidendu gehiago jasoko dituzte eta exekutibo horiek sarituko dituzte bonu eta fortuna handiekin. Kapitalismoaren gidaliburuko praktikak dira horiek.

Praktika mafioso horien ondorioak produktuak egiten diren tokietako langileek ordaintzen dituzte. VWeko presidenteak jadanik abisua eman du: aurreikusitako inbertsio guztiak berraztertu eta “behar-beharrezkoak” ez direnak bertan behera utzi edo atzeratuko dituzte. Esperantzari zirrikiturik ez uzteko, honakoa ere esan du Alemaniako egoitza nagusian zeuden 20.000 langileen aurrean: “Hau mingarria izango da”. Noski, mingarria langile alemaniarrentzat, baita poloniar, espainiar, katalan eta euskaldunentzat ere, Iruñeko Landabenen lanean aritzen direnentzat alegia. Espainiako Estatuan 4.300 milioi euroko inbertsioa zegoen aurreikusita –horietako 3.500 Seat markako lantegian–; bada ikusi beharko da zertan geratzen diren eta zer ondorio dauden Nafarroan.

Halako ezaugarriak dituen iruzur eta maulak alarma guztiak piztu beharko lituzke Europar Batasunean –zerbait esan beharko du ingurumen ikuskaritzari dagokionez–, Alemaniako Gobernuan eta VW multinazionalean bertan. Kapitalismoa, ordea, boterea da.


ASTEKARIA
2015eko urriaren 18a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Volkswagen afera
Dieselgate: Volkswagenek erabiltzaileei ordaindu beharko die, baina beren autoa bueltatzekotan

2015ean Volkswagen auto ekoizle alemaniarra epaitegietara eraman zuten, diesel motorrak trukatzeagatik, motorren isurketa kontrolak pasa ahal izateko. Bost urte geroago, epaitegiek erabiltzaile bati arrazoia eman diote, eta enpresak kalte ordainak ordaindu beharko dizkio,... [+]


2020-01-13 | ARGIA
Diesel berrienek ere kutsadura arriskutsua isurtzen dutela erakutsi dute

Dieselgate eskandualen ostean, diesel teknologiazko kotxe berrietan kutsadura arazoak konponduta zeudela uste zuena oker zegoen. Transport & Environment agentziak –Europako hainbat ekologista eta ingurumenaren aldeko elkarte biltzen dituen federazioak– egunotan... [+]


2018-02-14 | ARGIA
Garraio publikoa doan eskainiz, kutsadura murrizten saiatuko da Alemania

Garraio publikoa doan eskainiz gutxitu nahi du aireko kutsadura Alemaniak. Asmo hori jakinarazi diote herrialdeko hiru ministrok, tartean Ingurumenekoak, Europar Batasunari.


2018-01-30 | Andoni Mikelarena
Gizaki eta tximinoekin esperimentuak egin dituzte VW, Daimler, BMW eta Bosch auto ekoizleek

Diesel motorrek igortzen dituzten gasak ez direla osasunarentzat “uste bezain kaltegarriak” frogatu nahi zuten autogintzako hainbat enpresak. Horretarako hainbat herritar gela batean sartu zituzten diesel motorraren gasak arnasten zituzten bitartean telebista... [+]


Ibilgailuen gas kutsatzaileek 107.000 heriotza goiztiar eragiten dituzte urtean

Diesel autoen erdiak eta autobus eta kamioien heren batek gasen isurketen muga legalak gainditzen dituzte. Gehiegizko emisioek 28.000 heriotza goiztiar eragin zituen 2015ean, ingurugiro agentzia estatubatuarrek egindako ikerketa baten arabera.


Eguneraketa berriak daude