Dieselgate auzia hazten ari da: Volkswagenen beste motor bat jomugan

  • AEBtako Ingurumena Babesteko Agentziak (EPA) salaketa jarri dio marka alemanari bere hiru litroko diesel motorragatik. Aurreko auzian salatutako modeloak bezala, motor honek autoak isurtzen dituen gasen kopurua murrizten du emisio frogetan.


2015eko azaroaren 03an - 09:23
Marka alemanak AEBtako Aire Garbiaren Legearen urratzen duen bigarren aldia da hau.

Volkswagenen bi litroko diesel motorren emisioen auzia gertatu eta hilabete eskasera egin du salaketa EPAk. AEBtako ingurumen agentziaren arabera hiru litroko motorrak frogetan emisioen emaitzak moldatzeko “aparailu elektroniko” berbera du, eta ondorioz adierazi du auto hauek “baldintza normaletan” bederatzi aldiz nitrogeno oxido gehiago isurtzen dutela. Motor mota hau duten modeloak ondorengoak dira: 2014ko Volkswagen Touareg-a, 2015eko Porsche Cayenne-a eta 2016ko Audi A6 Quattro, A7 Quattro, A8, A8L eta Q5a. AEBtan soilik 10.000 ibilgailuri eragingo dio salaketak – 2016an salduko dituztenak gehitu behar dira–, baina Europan ziurrenik gehiago izango dira.

Marka alemanak AEBtako Aire Garbiaren Legea urratzen duen bigarren aldia da hau. EPAk azaldu duenez, urraketa atzemateko gai izan dira aurreko Volkswagen auziaren harira emisio froga zorrotzagoak egiten direlako. Agentziak gaineratu du emisio azterketa berriei esker,  tranpa bera egiten saiatu diren beste markak atzemateko gai izango direla.

Urtarrilean konponduko dituzte trukatutako motorrak

Volkswagenek trukatutako motorrak konpontzeko “soluzio tekniko eraginkor” batean lanean ari direla, eta “soluzioak” urtarrilean ezarriko dituztela adierazi du Matthias Mullerr kontseilari delegatu berriak. Auditoria batek Dieselgate auziaren arduradunak nortzuk izan diren argituko duela ere gaineratu du.

Zenbait adituk 100 mila milioitan ezarri dute auziak marka alemanari ekar liezaiokeen isun eta gastuen kostua. Horrek Volkswagenen produkzioa murriztea edo taldeko auto marka batzuk saltzea ekar lezake, General Motorsek 2009an egin zuen bezala. 2016ko uda parterako aurkeztuko du Volkswagenek Strategy 2025, estrategia korporatibo berria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Volkswagen afera
Dieselgate: Volkswagenek erabiltzaileei ordaindu beharko die, baina beren autoa bueltatzekotan

2015ean Volkswagen auto ekoizle alemaniarra epaitegietara eraman zuten, diesel motorrak trukatzeagatik, motorren isurketa kontrolak pasa ahal izateko. Bost urte geroago, epaitegiek erabiltzaile bati arrazoia eman diote, eta enpresak kalte ordainak ordaindu beharko dizkio,... [+]


2020-01-13 | ARGIA
Diesel berrienek ere kutsadura arriskutsua isurtzen dutela erakutsi dute

Dieselgate eskandualen ostean, diesel teknologiazko kotxe berrietan kutsadura arazoak konponduta zeudela uste zuena oker zegoen. Transport & Environment agentziak –Europako hainbat ekologista eta ingurumenaren aldeko elkarte biltzen dituen federazioak– egunotan... [+]


2018-02-14 | ARGIA
Garraio publikoa doan eskainiz, kutsadura murrizten saiatuko da Alemania

Garraio publikoa doan eskainiz gutxitu nahi du aireko kutsadura Alemaniak. Asmo hori jakinarazi diote herrialdeko hiru ministrok, tartean Ingurumenekoak, Europar Batasunari.


2018-01-30 | Andoni Mikelarena
Gizaki eta tximinoekin esperimentuak egin dituzte VW, Daimler, BMW eta Bosch auto ekoizleek

Diesel motorrek igortzen dituzten gasak ez direla osasunarentzat “uste bezain kaltegarriak” frogatu nahi zuten autogintzako hainbat enpresak. Horretarako hainbat herritar gela batean sartu zituzten diesel motorraren gasak arnasten zituzten bitartean telebista... [+]


Ibilgailuen gas kutsatzaileek 107.000 heriotza goiztiar eragiten dituzte urtean

Diesel autoen erdiak eta autobus eta kamioien heren batek gasen isurketen muga legalak gainditzen dituzte. Gehiegizko emisioek 28.000 heriotza goiztiar eragin zituen 2015ean, ingurugiro agentzia estatubatuarrek egindako ikerketa baten arabera.


Eguneraketa berriak daude