ARGIA.eus

2020ko uztailaren 05a

Ibilgailuen gas kutsatzaileek 107.000 heriotza goiztiar eragiten dituzte urtean

  • Diesel autoen erdiak eta autobus eta kamioien heren batek gasen isurketen muga legalak gainditzen dituzte. Gehiegizko emisioek 28.000 heriotza goiztiar eragin zituen 2015ean, ingurugiro agentzia estatubatuarrek egindako ikerketa baten arabera.

Ane Eslava Serrano @eslavaane
2017ko maiatzaren 16a

Vokswagen-en auto trukatuen eskandalua argitara atera zuen GKEak diesel ibilgailuek osasunean eragiten duten inpaktuaz ohartarazi du. Europar Batasuna, AEB, Txina, India, Australia, Brasil, Kanada, Japonia, Mexiko, Errusia eta Hego Koreako ibilgailuek legez isur dezaketen gas kutsatzaile kopurua eta benetan isurtzen dutenaren arteko aldea neurtu dute.  

Emaitzek diote herrialde horietako autoek 13,2 milioi tona nitrogeno oxido (NOx) isuri zituztela 2015ean, eta 4,6 milioi tona zenbatu gabe zeudela, egoera normalean baino askoz gas gutxiago emititzen dutelako kutsadura neurtzeko proba teknikoetan.

Nitrogeno oxidoak bihotzeko eta arnas aparatuko gaitzak eragiten ditu. Ikerketaren emaitzen arabera diote gas horien eraginez aurreikusitakoak baino 38.000 heriotza goiztiar gehiago egon ziren 2015ean, horien %80 Europar Batasunean, Txinan eta Indian. Orotara, dieselaren NOx gasek 107.600 heriotza goiztiar eragin zituzten ikertutako herrialdeetan.

Neurri zorrotzagoak jarri ezean arazoa areagotuko dela ohartarazi dute ikertzaileek. Joerak berdin jarraitzen badu 2040an 184.000 pertsona hilko dira gas kutsatzaileengatik. Arazoa neurri handi batean konpon liteke emisioen muga zorrotzagoak ipinita eta dagoeneko existitzen diren arauak betetzen direla ziurtatuta.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Airearen kalitatea kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude