Bruselak hamar egun eman dizkio Volkswageni CO2 isuriak argitzeko

  • Arazoak pilatzen ari zaizkio Volkswageni. Duela astebete marka alemaniarraren 800.000 autok uste baino karbono dioxido gehiago isurtzen dutela argitaratu zen –horiei nitrogeno oxidoaren isurien eskandaluak zipriztindutako 11 milioi auto batu behar zaizkie–. Horren aurrean, Europako Batzordeko komisario Miguel Arias Cañetek CO2 isurien inguruko “irregulartasunak” argitu ditzan eskatu dio. Bruselak ez du baztertzen behin datuak ezagututa arau-hausteagatiko prozedura bat irekitzea.  


2015eko azaroaren 11n - 12:00
Bruselak jakin nahi du CO2 isurien kasuak zein auto modelori eragiten dion, azken hiru urteetan zenbat auto kaltetu diren, eta isuriak zenbatekoak diren.

El Paísen arabera, Bruselak jakin nahi du CO2 isurien kasuak zein auto modelori eragiten dion, azken hiru urteetan zenbat auto kaltetu diren, eta isuriak zenbatekoak diren. Informazio hori guztia helarazteko hamar eguneko epea eman dio Volkswageni. Batzordeko iturriek esan dutenez, zigor prozedura bat hastea ez dute aurreikusten, “ez eta baztertzen ere”. Erabakia behin onartutako isurketa maila zenbatean gainditu den jakinda hartuko dute.

Marka alemaniarrak hainbat auziri egin beharko die aurre hurrengo hilabeteetan. Izan ere, El Paísek jaso bezala, ustezko efizientzia energetikoaren truk diru laguntzak emanikoek beren inbertsioak berreskuratzea eskatuko dute. Enpresa eskandaluaren ondorioak pairatzen hasia da, burtsan batik bat. BNP Paribas-en arabera, isurien auziak 30.000 milioi euroko galerak ekar liezazkioke; 50.000 milioi eurokoak, beste iturri batzuen esanetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Volkswagen afera
Dieselgate: Volkswagenek erabiltzaileei ordaindu beharko die, baina beren autoa bueltatzekotan

2015ean Volkswagen auto ekoizle alemaniarra epaitegietara eraman zuten, diesel motorrak trukatzeagatik, motorren isurketa kontrolak pasa ahal izateko. Bost urte geroago, epaitegiek erabiltzaile bati arrazoia eman diote, eta enpresak kalte ordainak ordaindu beharko dizkio,... [+]


2020-01-13 | ARGIA
Diesel berrienek ere kutsadura arriskutsua isurtzen dutela erakutsi dute

Dieselgate eskandualen ostean, diesel teknologiazko kotxe berrietan kutsadura arazoak konponduta zeudela uste zuena oker zegoen. Transport & Environment agentziak –Europako hainbat ekologista eta ingurumenaren aldeko elkarte biltzen dituen federazioak– egunotan... [+]


2018-02-14 | ARGIA
Garraio publikoa doan eskainiz, kutsadura murrizten saiatuko da Alemania

Garraio publikoa doan eskainiz gutxitu nahi du aireko kutsadura Alemaniak. Asmo hori jakinarazi diote herrialdeko hiru ministrok, tartean Ingurumenekoak, Europar Batasunari.


2018-01-30 | Andoni Mikelarena
Gizaki eta tximinoekin esperimentuak egin dituzte VW, Daimler, BMW eta Bosch auto ekoizleek

Diesel motorrek igortzen dituzten gasak ez direla osasunarentzat “uste bezain kaltegarriak” frogatu nahi zuten autogintzako hainbat enpresak. Horretarako hainbat herritar gela batean sartu zituzten diesel motorraren gasak arnasten zituzten bitartean telebista... [+]


Ibilgailuen gas kutsatzaileek 107.000 heriotza goiztiar eragiten dituzte urtean

Diesel autoen erdiak eta autobus eta kamioien heren batek gasen isurketen muga legalak gainditzen dituzte. Gehiegizko emisioek 28.000 heriotza goiztiar eragin zituen 2015ean, ingurugiro agentzia estatubatuarrek egindako ikerketa baten arabera.


Eguneraketa berriak daude