Diesel motorrek %20 gehiago kutsatu ahalko dute


2015eko urriaren 27an - 11:38
Volkswagenen eskandaluak bultzatu du Europako Batzordea isurketen inguruko araudi berri bat idaztera.

Europar Batzordeak 2019an jarri nahi du indarrean araudi berria. Diesel motorrek gaur egun baino %20 gehiago kutsatu ahalko dute, eta frogak errepidean egingo dira, ez laborategian. Gaur egun muga kilometroko 80 miligramo karbono dioxido da. Araudi berriarekin 96 miligramora igoko da. Batzordearen esanetan, frogak errepidean eginez gero, gaur egungo isurketa mugak ezin dira bete eta horregatik igo egin behar dira.

Dieselgatek datuak trukatzeko softwarearen erabilera argitara atera zuen. Hori dela eta, Batzordearen dokumentuan berebiziko garrantzia du aparailu horien debekua betetzen dela ziurtatzeko arauak. Araudi berriak ordea, ez ditu asebete talde ekologistak. Greg Archer Transport & Enviroment talde ekologistako kideak adierazi du ez dagoela inongo arrazoirik ibilgailuek %20 gehiago kutsatzeko: “Volkswagenen aferaren ostean isurketa handiagoak ahalbidetzeak ezinezko egingo du sektorearengan konfiantza berreskuratzea”.

Diesel merkatu handienak aurka

Arautegi berrira moldatzeko, denbora tartea emango die auto enpresei Europar Batzordeak. Denbora tarte horien inguruan sortu da eztabaida Europar Batzordearen eta diesel merkatu handienak dituzten herrialdeen artean. Alemania, Espainia, Frantzia eta Italia dira mota honetako motor gehien ekoitzi eta erabiltzen dituztenak. Herrialde hauek araudi arinagoa eskatu diote Europar Batzordeari.

Zehazki, Espainia izan da diesel motorren Europar Batzordeari oposizio gogorrena egin dion herrialdea, Volkswagenen eskandaluak Alemaniaren jarrera kolokan jarri ostean. Bere helburua isurketen muga gaur egungoa baino %60 handiago izatea da. Araudi berria oraindik berresteko dago, eta bihar azken eztabaida egingo dute estatu kideek horren inguruan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Volkswagen afera
Dieselgate: Volkswagenek erabiltzaileei ordaindu beharko die, baina beren autoa bueltatzekotan

2015ean Volkswagen auto ekoizle alemaniarra epaitegietara eraman zuten, diesel motorrak trukatzeagatik, motorren isurketa kontrolak pasa ahal izateko. Bost urte geroago, epaitegiek erabiltzaile bati arrazoia eman diote, eta enpresak kalte ordainak ordaindu beharko dizkio,... [+]


2020-01-13 | ARGIA
Diesel berrienek ere kutsadura arriskutsua isurtzen dutela erakutsi dute

Dieselgate eskandualen ostean, diesel teknologiazko kotxe berrietan kutsadura arazoak konponduta zeudela uste zuena oker zegoen. Transport & Environment agentziak –Europako hainbat ekologista eta ingurumenaren aldeko elkarte biltzen dituen federazioak– egunotan... [+]


2018-02-14 | ARGIA
Garraio publikoa doan eskainiz, kutsadura murrizten saiatuko da Alemania

Garraio publikoa doan eskainiz gutxitu nahi du aireko kutsadura Alemaniak. Asmo hori jakinarazi diote herrialdeko hiru ministrok, tartean Ingurumenekoak, Europar Batasunari.


2018-01-30 | Andoni Mikelarena
Gizaki eta tximinoekin esperimentuak egin dituzte VW, Daimler, BMW eta Bosch auto ekoizleek

Diesel motorrek igortzen dituzten gasak ez direla osasunarentzat “uste bezain kaltegarriak” frogatu nahi zuten autogintzako hainbat enpresak. Horretarako hainbat herritar gela batean sartu zituzten diesel motorraren gasak arnasten zituzten bitartean telebista... [+]


Ibilgailuen gas kutsatzaileek 107.000 heriotza goiztiar eragiten dituzte urtean

Diesel autoen erdiak eta autobus eta kamioien heren batek gasen isurketen muga legalak gainditzen dituzte. Gehiegizko emisioek 28.000 heriotza goiztiar eragin zituen 2015ean, ingurugiro agentzia estatubatuarrek egindako ikerketa baten arabera.


Eguneraketa berriak daude