Gizaki eta tximinoekin esperimentuak egin dituzte VW, Daimler, BMW eta Bosch auto ekoizleek

  • Diesel motorrek igortzen dituzten gasak ez direla osasunarentzat “uste bezain kaltegarriak” frogatu nahi zuten autogintzako hainbat enpresak. Horretarako hainbat herritar gela batean sartu zituzten diesel motorraren gasak arnasten zituzten bitartean telebista ikustera, The Guardianen irakur daitekeenez.

Alemaniako kantziler Angela Merkelek esan du VW-ren esperimentuak gizaki eta tximuetan ez direla "etikoki justifikagarriak".

2018ko urtarrilaren 30ean - 12:24
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aurrez aipaturiko multinazionalek finantzatutako Europako Garraiorako Osasun eta Ingurumen ikertetarako elkarteak gizakiak eta tximinoak erabili ditu diesel motorraren isuriek eragiten duten kutsadura frogatzeko.

Froga hori egiteko gizakiak eta animaliak gela batean sartu zituzten eta barruan zeudela, Volkswagen Beetle auto baten gas isuriak igorri zituzten gela barrura. Horrela bizidunek gas horiekiko zuten erantzuna frogatu zuten.

Haserre agertu da Alemaniako Gobernua froga horien berri jakin ostean, “esperimentu horiek ez dute inolako justifikazio etiko eta zientifikorik”, adierazi du Gobernuko bozeramaileak. Garraio Ministroa ere haserre agertu da eta esperimentu horiek “gaitzetsi” ditu.

Frogak 2015. urtean egin zituzten eta Volkswagen multinazionaleko buruetako bat izan zen prestaketan aritu zenetako bat hedabideek jaso dutenez.


Volkswagen afera kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...