Dieselgate: Volkswagenek erabiltzaileei ordaindu beharko die, baina beren autoa bueltatzekotan

  • 2015ean Volkswagen auto ekoizle alemaniarra epaitegietara eraman zuten, diesel motorrak trukatzeagatik, motorren isurketa kontrolak pasa ahal izateko. Bost urte geroago, epaitegiek erabiltzaile bati arrazoia eman diote, eta enpresak kalte ordainak ordaindu beharko dizkio, egindako kilometroak kendu eta autoa fabrikara bueltatzen baditu.


2020ko maiatzaren 27an - 11:30
Volkswagen enpresako fabrika bat. Argazkia: Milex Trade.

2014ean hasi zuen bere ibilera epaitegietan Alemaniako dieselgate-ak. 31.500 euroko kalte-ordaina eskatzen zien Herbert Gilbert erabiltzaileak, autoagatik ordaindutako guztia, "berariazko kalte morala" argudiatuta. Bost urtean hainbat epaitegitan ibili eta gero, Alemaniako Auzitegi Gorena izan da epaia eman duena, eta 25.600 euroko kalte-ordainak ordaintzera derrigortu du enpresa; egindako kilometro kopurua kendu du kalte-ordainetatik, eta autoa bueltatzera derrigortu du erabiltzailea.

Alemaniako 235.000 bezerorekin akordioak lortu ditu jada enpresak, guztira 750 milioi euro emango dizkie kalte-ordainetan. Hala ere, AEBetan are handiagoak izan dira ordaindu dituen kalte-ordainak; dieselgate-a epaitegietara eraman zuen lehen herrialdean 30.000 milioi euro ordaindu ditu.

60.000 salaketa ditu oraindik Alemanian Volkswagenek, eta horiekin guztiekin akordio bat lortzen ahaleginduko dela adierazi du, epaitegietatik pasatu gabe. Izan ere, enpresak azaldu duen bezala, epaitegietatik pasatuz gero, erabiltzaileek beren autoa bueltatu beharko dute, eta “askok autoa mantendu nahi dute, ondo funtzionatzen duelako”.

Alemaniako Auzitegi Gorenaren epaiak kalte ordainak partzialki ordaintzea badakar ere, erabiltzaileen eskubideen onarpena pauso garrantzitsu bezala definitu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Volkswagen afera
2020-01-13 | ARGIA
Diesel berrienek ere kutsadura arriskutsua isurtzen dutela erakutsi dute

Dieselgate eskandualen ostean, diesel teknologiazko kotxe berrietan kutsadura arazoak konponduta zeudela uste zuena oker zegoen. Transport & Environment agentziak –Europako hainbat ekologista eta ingurumenaren aldeko elkarte biltzen dituen federazioak– egunotan... [+]


2018-02-14 | ARGIA
Garraio publikoa doan eskainiz, kutsadura murrizten saiatuko da Alemania

Garraio publikoa doan eskainiz gutxitu nahi du aireko kutsadura Alemaniak. Asmo hori jakinarazi diote herrialdeko hiru ministrok, tartean Ingurumenekoak, Europar Batasunari.


2018-01-30 | Andoni Mikelarena
Gizaki eta tximinoekin esperimentuak egin dituzte VW, Daimler, BMW eta Bosch auto ekoizleek

Diesel motorrek igortzen dituzten gasak ez direla osasunarentzat “uste bezain kaltegarriak” frogatu nahi zuten autogintzako hainbat enpresak. Horretarako hainbat herritar gela batean sartu zituzten diesel motorraren gasak arnasten zituzten bitartean telebista... [+]


Ibilgailuen gas kutsatzaileek 107.000 heriotza goiztiar eragiten dituzte urtean

Diesel autoen erdiak eta autobus eta kamioien heren batek gasen isurketen muga legalak gainditzen dituzte. Gehiegizko emisioek 28.000 heriotza goiztiar eragin zituen 2015ean, ingurugiro agentzia estatubatuarrek egindako ikerketa baten arabera.


"Dieselgate" kasuagatik dimititu zuen Volkswageneko presidenteak egunean 3.100 euroko pentsioa jasoko du

Volkswageneko presidente ohi Martin Winterkornek urtean 1,2 milioi euroko pentsioa jasoko du. Winterkornek duela urtebete dimititu behar izan zuen konpainiako diesel autoen isurketen eskandaluagatik, “dieselgate” gisa ezaguna.


Eguneraketa berriak daude