Espainiako hedabideen zalapartaren gainetik, Kataluniako hauteskundeen emaitza argia da: independentismoak hauteskundeak irabazi ditu. 135 diputatuetatik 72 dira independentistak (62 JxS eta 10 CUP), gehiengo independentista eztabaidaezina, areago kontuan izanda independentismoak aurreko legealdian lortu zituela emaitzarik onenak 24 diputaturekin (21 ERC eta 3 CUP). Orain arte Convergencia inoiz ez da aurkeztu programa independentista zehatz batekin, hori ere gogoratu behar da.
Kanpainan gaiari buruz izan den ika-mika guztia kontuan hartuta, beste egi bat ere komeni azpimarratzea: plebiszituaren irakurketa nagusitu da eta, berriz ere, alderdi eta hedabide espainiarren aldetik desitxuratu egin da analisia.
Botoen %47,8 lortu duen independentismoak besteen aurrean ez duela irabazi azpimarratzen dute, baina ez dute aipatzen “ezetzaren” alderdiek (C’s, PSC-PSOE eta PP) %39 lortu dutela. Ezta ere %11,5ek ez duela botoa eman plebiszitu logika erabiliz, adibidez Catalunya Sí que es Pot-ek (Podemos eta Iniciativa-Ezker Batuaren arteko koalizioa) eta desagertua den Duran Lleidaren UDCk. Ezta ere botoen %1,1 legebiltzarretik kanpo diren beste indar batzuek eraman dituztela.
Azpimarratzekoa da plebiszituaren dialektikatik ihes egin nahi izan duten aukerak ezer gutxitan geratu direla, Unió adibidez; edo beren aurreikuspenak oso txiki geratu zaizkiela, adibidez Iniciativa eta Podemosen koalizioari.
Plebiszitu logikak eman dio garaipena C’s-i eta nagusitasuna espainiar nazionalismoan. 25 diputatuekin emaitza hirukoiztu du ia eta jota utzi du PP, hauteskunde orokorren atean oraingo galtzaile handia. PSC-PSOEk ere diputatuak galdu ditu, baina ez du inkestek iragartzen zioten tamainako zartakorik hartu.
Partehartze errekorra egon da eta “ezetzaren” bloke politiko eta mediatikoak kanpaina apokaliptikoa egin du; horrexegatik, emaitza hauekin independentismoak bere proposamenari legitimitatea ematen dion agindu argia jaso du. Hori bai, jasotako emaitzek argi uzten dute prozesu katalanak ezkerrera egiten duela eta bere proposamen sozialak onartu beharko ditu.
Itxaron beharko da atzerriko botoa heldu arte, baina emaitza hauekin Mas lehendakari izendatzea korapilatu egiten da, JxSren 62 diputatuez gain CUParen bat ere beharko baitu horretarako. Eta orain arte CUPek beti bota du atzera aukera hori. Orain bi indar hauen arteko negoziazioak hasiko dira, une honetan gobernu berria osatzeko dagoen arazorik handiena gainditzeko helburuarekin.
Bi irtenbide besterik ez dira, edo lidergo aldaketa dago edo CUPek orain arteko irizpidea aldatzen du. Independentisten artean hor da eztabaida hori eta, hala ere, agindua argia da eta prozesuak aurrera jarraitzen du. Espainiako prentsak badu pixka baterako.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]