Gogoeta eguneroko bidaide behar dugu, gaur atzo baino gehiago, iraganak ez baitu bidea mugatu behar. Hortaz, nora-bideaz eta nola-bideaz, bietan jarrai, gogoeta. Sarri gertatzen da tarteko helmugan lortutakoa abiapuntuan uste zena ez izatea. Hortixe ezustekoak! Hauek gutxitzeko onena ikusmoldea zabaltzea da, oinak orainean eta burua orain-geroan, aurreikuspenak eta atze-ikuspenak eraginkor uztartuz. Eraginkorra ez denak ez baititu aldaketarako baldintzak sortzen. Berez dinamikoa eta biodibertsoa den munduan halaxe behar du hemengo ezkerreko subiraniston jardunak, une oro ondo kokatuta egotea beharrezkoa baita aldaketek behar duten gehiengo soziala aktibatzeko.
Azken hauteskundeak lau urteko markoa utzi du hainbat instituziotan. Orduko hainbat ezusteko hurrengoan aldeko usteko bihurtzeko bada zer birpentsatu. Nire pentsaeraz, iraganetik dakartzagun ardatz batzuk desmitifikatu behar dira behingoz. Ezker-eskuin eta abertzale-ez abertzale, kasurako. Iraganean proiektuen konfrontaziorako bidea eman zuten horiek ez dute orainean funtzio hori betetzen, lehengo sinpleak ez baitu oraingo konplexuan funtsezko lekurik. Gure proiektua ere ezin orduko bera izan. Krisi sistemikoa krisi.
Hortaz, ohiko abertzaletasuneko lurraldeetan izan ditugu ezusteko grisak, gainerako euskal lurraldeetakoak emankorragoak izan ditugula. Hor eta han egindako ibilbideetan pedagogia desberdina izanagatik, seguruenik. Ikasgai hartzekoa. Burujabetza kontzeptu integratzaileagoa behar dugu, gehiengo sozial batek integratzeko modukoa, mundu globalizatuan euskal herritarrok barne eta kanpoko ardurak geure lurraldetik kudeatzekoa. Norabide honetan Fronte Zabalak aukera baliagarria izan beharko luke metamorfosirako, egiteko eta eragiteko moduetan asmatuz gero. Frontean aditu gehiago behar ditugu soziologian zuzenbidean baino, guztion beharra egonda ere.
Izan ere, proiektuen konfrontaziorako gaurko ardatza kultura sozio-politikoa ulertu eta gauzatzeko moduan datza. Hortaz, sortu diren formazio politiko berriak elkarlanerako kide hartzeaz gain, bada guk erantzun beharreko galdera: zergatik ezkerreko subiraniston gaurko proiektua ez den lagun horientzat erakargarri? Zergatik? Beharbada, paradigma berrien sasoi historiko honetan iraganaren eta hiztegiaren inertzia harlauza astunegia dugulako, are gehiago ohiko pedagogiaz zabaltzeko. Tira, zenbatuak izango garen hurrengoan emaitzek ez gaitzatela ezustean harrapatu!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.