Aski malko

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iragan egunean, aldizkari honetan, Antza eta Iparragirre ETA kideekiko elkarrizketa irakurtzean ideia batek inarrosi zidan gogoa: kondenaren ildotik, euskal presoei, kartzelara iristean, zaindariek Dostoievskiren Krimena eta zigorra eleberria oparitu beharko liekete. Atxiloek, herriaren askatasunaren fagoretan kunplitu krimen funtsa eta hauen larritasunaren araberako gaztiguaren onartzea zein premiazkoa den ikasiko lukete hor. Paperean hargatik, bi buruzagiak irrealitate malenkoniatsu betean igeri dabiltzala iruditu zitzaidan, inguruan ezer aldatu ez bailitzan.

Bizkarra emateak, damutzeak, salatzeak eta menturaz aurkarien artean gatazkak kaltetuak –eufemismoaren tapakia– aurkitzen direla ohartzeak lagunduko lituzke borrokaren mundu morbidotik beste mundu humanoago, inperfektuago, errealago batera pasatzen.     Ordez, mila bider harilkatu diskurtsoak botatzen dizkigute: biktimak beraiek dira eta etsaiak oraindik ere Frantzia eta Espainia entzun gogor ziztrinak, non ez diren presoen eta errefuxiatuen gaia ahanztear dauden euskaldun arruntak. Nostalgia negartiaren garaia bukatu da. 

Horrela da Raskolnikov erraldoia... 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude