Habil, eraikan bizirik!

  • Atharratzen, eskuinera bihurtzean Alozetik hara, beste mundu batean urtzen gara. Mende urrunetako eresien lurraldean hain zuzen. Bosmendieta eta Ahüzki mendi tontorren maldan hedatzen da Bereterretxen Kantorea izeneko abestiko tragedia zilarraren itzala… Euskal artista entzutetsuenek airarazi dizkigute kopla hauek, Kalakan taldearen bertsio kasik raperoa dugula belarrian azken aldion.

Axpi
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ozazeko Jean de Jaurgain (1842-1920) ikerlaria lehen aldiz mintzatu zen Zuberoako Legenda Zenbait liburuan belaunaldiz belaunaldi ahoz eta memoriaz transmititu kanta handiosaz. Bidenabar, historian eta heraldikan berezitu gizonak Zazpiak Bat armarria asmatu zuen 1897an. Mauleko Sallaberri (1837-1903) idazleak ere abestia sartu zuen Chants populaires du Pays Basque obraren orrialdeetan 1870an. Bereterretxen Kantorea halatan XIX.  gizaldi bukaeran etzan zen paperean, hitzak eta musika partiturak ekarriz. Bigarren gerratik landako urteetan, Jon Mirande eta Martzelin Hegiaphal sohütarra ibili ziren kantorearen bertso ezezagunak biltzen Zuberoako bazter ezberdinetan. 1989an Villabonan Euskaltzaindiak antolatu aurreneko Herri Literatura jardunaldiak ardatz, Txomin Peillenek Euskera aldizkariaren 35. zenbakian publikatu artikulu interesgarri batean sartu zituen.

Mikel Laboak 1965an grabatu eta denon muinetan txertatu ziren Erdi Aro kutsuko melodia eta perpausak. Hargatik, pixka bat lehenago, Iruriko Etxahun idazleak pastorala ondu zuen Bereterretx izenarekin 1958an, Ligin eta Maulen eman zena. Halaber, Pier Paul Berzaitz muskildiar sortzaileak orea harrapatu eta 2005ean, Ligin bertan, Bereterretx berria eskaini zuen. Ekimen arrakastatsua.  

Egundainokoan erabiltzen dira kanta horretako elementuak poesia eta izkribuetan, gaurko egoeren larritasunak azpimarratzeko, euskaldunok badugulako beti boterera iritsi aitunen seme gezurtiren bat salatzeko. Parisen bizi naiz lanean adibidez Koldo Izagirrek sortu Dramatis Personae poeman agertzen dira Jaun Kondea, Bereterretxe eta Marisantz lasterkaria… aldaera anitzetako obra aberatsa da, jakintsuek 1434 eta 1449 artean kokatzen duten testua:

Jaun Kuntiak berehala,
Traidore batek bezala:
Bereterretxe, haigü bortala:
ützüliren hiz berehala.
    
Basabürüko leku askotan kausitzen diren Buztanobia etxeak Zuberoako ohiko baserriak dira: ezkaratz zabalak, barroteekiko leiho hertsi eta gorakoiak, aberetegiak, arditegiak. Etxebarre eta Ligirako gurutze-unean, oroimenezko harri borobila dagoen tokian preseski, halako bat dago. Hemen azaltzen dena ordea Lakarrikoa da, Marisantzen anaiaren, hau da Bereterretxen osabaren  egoitza. Larraineko Bereterretxen sendia ez zen nolanahikoa, ez omen zuten  zorrik inori, Lukuzeko printzeen agaramontar abarreko Mauleko Gaztelu Zainarekin zeuden harremanetan eta neskato bat zuten zerbitzari.

Ahots sakon ikaratiz abestekoa den kantoreak Atharratze inguruetan gertatu herio bortitz eta iragarria kontatzen digu xeheki, mediterraneoaren ezpondetako vendetta odoltsuen antzeko hilketa ankerra hots, Sizilian edo Albaniako lehorretan bagina bezala. Beaumontarren leinuko buruzagia zen Luis Leringo Kondeak manatu zuen Bereterretxe zaldun agaramontarraren erailketa.

Euskal Herria, bataren ala bestearen alde elkar borrokatzen zuten gerrazale bandatan banatu zen. 1450eko urteetan zehar Leringo jauna, Mauleko Gazteluaren jabe bilakatu zen. Krimena, politikoa zen baina sineste herrikoiaren ildotik, batzuek zioten amodio debekatu baten istorioa zuela kantoreak bihikatzen: Lerinek eta Bereterretxek biek emazte bera, hau da Margarita Ezpeldoi, maite zuten.

Bereterretxek bazekikeen Jaun Kondea ikusten zuen ber, bereak egina zuela. Atxilotua izan zenean amari atorra baten jostea otoiztu zion, menturaz sekulakoa olerkiak ederki dion eran. Atorraren gaia idazkia bukatzean berriz jorratzen du narratzaileak erakusteko agaramontar zainarta ez zela edonor:

Ama, indazüt atorra
Mentüraz sekulakoa!
Bizi denak oroit ükenen dü
Bazko gai-erdi ondua…

Bereterretxe gatibu hartu zuten Leringo Kondearen soldaduek eta eskuak estekan eraman gauez, arbola baten oinetan belaunikaraziz, Etxebarre eskualdean, ezpataz ehotzeko. Poetaren trebeziari esker, labur eta on ari zela, Bazko gauerdi ondoan agitutako guztiak irudikatzen ahal ditugu, hitzek itxurak gorpuzten dizkiguten neurrian: Bereterretxe ohean, neskatoarekin solasean, hiru dozena gizon armatu hurbiltzen sumatzen ditugula, izua igotzen nabaritzen dugu, etxearen setioa, Jaun Kuntiaren indar erakusketa ehun behi eta zezenaren metaforaz baliatuz…

Ilargirik gabeko ilunpe dorpe hartan Zuberoan jende anitzek laster egin zuen. Distantziak handiak izan arren Bereterretxen amak lehenik: kezkaz eta antsiaz itorik, Marisantz, Andozeko ibarrean behera, Bosmendietan gora, Larrainetik Lakarrira, Buztanobian finkatu bere anaia gazteari laguntza eskatzeko, debaldetan, hortik berehala, Maulera, gazteluko nagusiari semeaz galdezka ernatzeko. Irri karkara trufariaz ihardetsi zion:

Hik bahiena semerik
Bereterretxez besterik?
Ezpeldoi altian dün hilik;
habil, eraikan bizirik...

Laster egin zuketen berdinki jaun Kondeak eta haren milizietako soldadu basati ugariek: Larrainetik Ligiraino bideratu ziren, ibilera zalapartatsuan, Bereterretxe zaramatela. Presoak buneta zuen buruan eta beso-muturrak trinko, une batean txapela erori zitzaionean ezin zuela eskurik behera aitortzen duelako. Basabürüa orduan izuaz hormatua imajina dezakegu, soldaduen burdin hotsak, garrasiak, oihuak, zakur zaunkak…
Heltü nintzan Ligira,
Buneta erori lürrera,
Buneta erori lürrera eta eskurik ezin behera.
Heltü nintzan Ezpeldoira,
Han haritx bati esteki,
Han haritx bati esteki eta bizia zeitan idoki.

Lasterrez higatu zen hondarrik Margarita Ezpeldoi gaizoa. Mendekua oroimenean ahalik eraginkorrena suertatzeko, Leringo Kondeak Bereterretxe erail zuen bere andregaiaren etxe saihetsean. Alta” hauek hila hain hüillan üken eta” deus ere ez zekiten. Eresiaren buruko bi kopletan Margarita datza, zorigaitzak leherturik, errautsirik, Bereterretxen odola ahürzka biltzen, erotzen, maitasun seinalez Ezpeldoian zituzten Larraineko jaunaren hiru dozena atorrez bükhata egiten.
 
Ezpeldoiko jenteak,
Ala sendimentü gabeak!
Hila hain hüllan üken-eta
deüsere ez zakienak!
Ezpeldoiko alaba
Margarita deitzen da:
Bereterretxen odoletik
ahürka biltzen ari da.

Ezpeldoiko bukata,
Ala bukata ederra!
Bereterretxen atorretarik
hirur dozena ümen da.

Bereterretxen hilketak garai hartako zuberotarren garunak inarrosi zituen, aditzen dugunean ukitzen gaituen bezalaxe. Bertsolaria, trebea noski, istorio latzeko hiru pertsonaia nagusien ikuspuntutik ari zaigu, bakoitzaren sentimenduak eta bizipenak zehazki eskainiz. Ohargarria da toka-noka moduaren erabilpen distiratsua, tragedia epikoarekiko gure hurbiltasuna baimenduz. Gertakaria molde eliptikoan oparitzen digu, poetikotasun goreneko baliabideekin, memorian betirako finkatzeko gisa eta emaitza lortu zuen. Hitzez haragoko lekukotasuna dago ikusgai Ligin Bosmendietarako norabidean: Bereterretxe ehortzi zuten lur pezan miretsi daiteke harri borobil hura, sekula ez dezagun ahantz.

Marisantzen lasterrak etenik ez du.

Haltzak ez dü bihotzik?

Haiku japoniar baten maneran hasten da Bereterretxen Kantorea, haltzaren –natura– eta gaztanberaren –kultura, jendeek esnetik ateratzen dutena– metafora azkarra eta edonongo botereak –aitonen semeena- zalantzan jartzen dituen ebazpen praktikoa uztartuz:

Haltzak ez dü bihotzik,
Ez gaztanberak hezürrik.
Ez nüan uste erraiten ziela
aitunen semek gezurrik.

Martzelin Hegiaphalen irudiz, pastoral egile eta errejent zena, haltzaren bihotza aipatzea ez zen egokia, haltzak edozein zuhaitzen pare, bihotza bazeukalako eta naturari zein errimari zegokionez logikoagoa zen ezkürra hitza sartzea, honela kantatzeko:

Haltzak eztü ezkürrik
Ez gaztanberak hezürrik;
E’nüan uste erraiten züela
aitunen semek gezürrik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
Agustin Kardaberaz
‘Euskararen berri onak’: dagoenean dale, ez dagoenean bale

Parranda dezente egindakoa naiz Kardaberazen –Hernanin izen hori zeukan kalean, alegia–, baina ez nuen asko espero festa egin ahalko nuenik inoiz Kardaberazekin: a ze dibertimendua 1761ean argitaratu zuen Euskararen berri onak. Idatzi zituen beste lan gehienak ez... [+]


Joxe Azurmendi idazle eta pentsalaria hil da

Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]


Debako liburutegian haurrek jasaten duten diskriminazioa ezabatuko dute

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]


Joxe Austin Arrieta. Irabazlearen errelatoaren aurka
“Memoria-ariketa da ‘Palinpsestoa’, ahal izan dudan zorrotzena eta zintzoena”

Belaunaldi oso baten liburua da Palinpsestoa. Idazten dakien modura idatzi du Arrieta Ugartetxeak, eta horixe dateke alde gaitza. Gainerakoan, hortxe gure iragan hurbila, gerra ondoa, apaiz giroa, euskara, militantzia… eta ez hain hurbila ere, senide nagusien gerra... [+]


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


2025-06-04 | Lander Arretxea
“Galdera da lan batek noiz balio digun, ez geuk distira egiteko, baizik eta kolektibo gisa”

Diziplina askotan ibilia da Amaiur Epher (Izpura, 1994). Aktore lanak egiten ezagutu nuen orain urte batzuk. Diabolo Kiwi edo Frigo taldeekin erritmo dantzagarriak joz ikusi eta entzun du, ziur, batek baino gehiagok. Eta idazlea ere bada. Bigarren liburua argitaratu berri du:... [+]


Trapu gorria, Arestiren omenez

Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]


Bunkerretik ihes egiteko manifestua

Heriotzak Eduardo du izena

  • Egilea: Formol konpainia (eta Ander Lipusen manifestua)
  • Non: Modelo Aretoan, Zarautzen, Literaturia jaialdia
  • Noiz: Maiatzaren 23an.

-------------------------------------------------------------

Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]


Haur irakurzaleek ere beren topaketa eguna izango dute

Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]


Miren Amurizaren ‘Pleibak’, 111 Akademiako irabazle

Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima liburua izan da lehiako bigarren finalista.


2025-05-13 | ARGIA
Aurelia Arkotxa omenduko du aurtengoan Ziburuko Azokak

Ekainaren 7an izango da Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarrekin antolatzen duten Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Seigarren edizio honetan Aurelia Arkotxa izango da omendua eta egitarau oparoa ezagutzera eman dute prentsaurrekoan. Ziburuko Azokaren uhina inguruko... [+]


Arnaut Oihernart
‘O.ten gaztaroa neurtitzetan’: nehor ere hura bezi

Orain denak aita santua baino frantziskotarrago bihurtu zaizkigunez, komeni da gogoratzea gure klasiko ez-sotanadunez. XVII. mendean izan zen bat, haren grazia zen Arnaut Oihenart. Eta ezin gaitezkeenez murgildu haren lan guztietan, gaur goretsiko dugu O.ten gaztaroa... [+]


2025-05-07 | Iñigo Satrustegi
Jon Miranderekin dantzan II
Zer egin Jon Miranderekin?

Aurreko tertuliako galderari erantzuteko beste modu bat izan zitekeen, akaso modu inplizituago batean, bigarren solasaldi honetako izenburua. Figura literarioaz gaindi, pertsonaia zalantzan jartzeko, edo, kontrara, pertsonaiaren testuingurua ulertzeko saiakera bat. Santi... [+]


Eguneraketa berriak daude