Zer egin Jon Miranderekin?

  • Aurreko tertuliako galderari erantzuteko beste modu bat izan zitekeen, akaso modu inplizituago batean, bigarren solasaldi honetako izenburua. Figura literarioaz gaindi, pertsonaia zalantzan jartzeko, edo, kontrara, pertsonaiaren testuingurua ulertzeko saiakera bat. Santi Leonék gidatu zuen saioa beste behin, oraingoan, Hizkuntza Eskolako aretoan, eta nabarmen jende gutxiagoren aurrean. Katixa Dolhare-Zaldunbidek, Amaia Elizaldek eta Gorka Bereziartuak izan zuten Mirandez aritzeko parada.

Gorka Bereziartua, Amaia Elizalde eta Katixa Dolhare-Zaldunbide. (Argazkia: Jagoba Manterola / FOKU)
Gorka Bereziartua, Amaia Elizalde eta Katixa Dolhare-Zaldunbide. (Argazkia: Jagoba Manterola / FOKU)

2025eko maiatzaren 07an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Idazlearen eta pertsonaiaren arteko auzia izan zen, ziurrenik, solasaldi honen hari nagusia. Horri ekin aurretik, ordea, gaur egundik erreparatuta Mirande nor zen galdegin zien gidariak gonbidatuei. Hirurek goraipatu zuten haren alderdi literarioa. Dolhare-Zaldunbide idazle, literaturan doktore eta ARGIAko kolaboratzaileak honela esan zuen: “goi mailako idazlea” izan zela, eta era berean, “gauza sakratuen gizartean, polemika sortu zuena”.

Miranderen lana gertutik ezagutzen du Amaia Elizaldek, izan ere, Haur Besoetakoa aztertu zuen haren doktorego-tesian. “Irla” eta “satelite” hitzak erabili zituen paristarra definitzeko: “Bide urratzaile garrantzitsua izan zen, eta, kontzienteki, etorkizuneko publiko batentzat idatzi zuen”.

Bere aldetik, orriotako ezagun Gorka Bereziartuak “ardi beltzaren figura” ekarri zuen. Haren ustez, garaikideak izan ziren idazleek euskal literaturari bideak eta korronteak sortu bazizkioten ere, Mirandek ez zuen halako jarraipenik izan, “ez dakit hainbeste obra literarioagatik beragatik, edo gehiago bere jarrera politiko batzuengatik”.

Korronte eta jarraitzailerik ezaren kontuarekin zalantza adierazi zuen Elizaldek. Adibidera eman zituen Pott banda edo Ustela-ren gisako aldizkari autonomoak, zeinak, Elizalderen arabera, Mirandek eta Peillenek sortu zuten Igela-ren eragin nabarmena baitzuten. Haur Besoetakoa-k izan zuen eragina ere azpimarratu zuen, izan ere, 1987an bi argitaletxek eman zuten argitara.

Elizaldek uste du ez dagoela zertan irakurri Mirande, literatura ez delako obligazio bat, “literaturak eta arteak hori du ona”, eta nahi denean, albo utz daiteke. Aitzitik,  argi adierazi zuen euskal literaturaren ibilbidea aztertzeko “pieza garrantzitsua” dela. Dolhare-Zaldunbidek ere antzeratsu adierazi zuen, “garai zentsuratzaile eta moralizatzailean gaude”, eta bide horretatik aldarrikatu 100 urte geroago idazlearekiko zentsurarekin amaitu behar dela.

Artista eta artelana
Bolo-bolo dabil literaturaren –zuzenagoak izatera, arte adierazpenen– egileekiko autonomiaren gaia. Solasaldian ez zitzaion gehiegi kostatu kuku egitea. Bereziartuak, hain zuzen ere, bere hitzartzeetako batean esan zuen Miranderen testuinguru jakin horretan hasi zela gurean horretaz eztabaidatzen. Kritika zorrotzak izan ditu Haur Besoetakoa-k, bistan da, hemen segitzen baitugu gaiarekin bueltaka, 50 urte geroago. Obra eta egilea bereizi daitezkeen bainoago, kasu honetan, egilea eta narratzailearen arteko mugetara ekarri zuen Leonék eztabaida. Bestela esanda, ea zein den problema Miranderen eleberriaren irakurketa posibleez.

Euskarazko artistekin dugun zorroztasuna aipatu zuen Elizaldek. Arazoa non, hortxe egon daitekeela uste du. Izan ere, gure komunitatean, hiztun eta irakurle kopurua kontuan izanik, esan zuen oso azkar eta zorrotz egiten ditugula epaiak, eta idazleak eta ahotsak berehala lotzeko joera dagoela. Galdera eta susmoa luzatu zituen: “Berdin gerturatzen gatzaizkio euskarazko idazleei eta kanpokoei? Susmoa dut ezetz”.

Narratzailea eta egilearen artean, ezinbestean, autofikzioaren aukera mahaigaineratu zuen Dolhare-Zaldunbidek. Idazleak ezkutatzen dira modu batera edo bestera haien pertsonaien atzean: “Diote badela modu bat autozentsura saihesteko, baita modu erraza ere, komunitatearen aitzinean beldurrak ezkutatzeko”. Bada, Dolhare-Zaldunbidek erantsi zuen, gaur egungo idazleei aitortzen bazaie autofikzioa, zergatik ez Jon Miranderi?

Hor datza Bereziartuarentzat ere arazoaren muina: Mirande balitz bezala irakurtzea protagonista, eta erantsi zuen beretzat Haur Besoetakoa ez dela hori. Kontrara, “irakurketa alegorikoa” da Bereziartuari interesatzen zaiona, hots, pertsonaiak eta elementuak zeren sinbolo diren, eta horietatik abiatuta egin daitezkeen irakurketa literarioagoak. Elizaldek aipatutakoaren bidetik, Bereziartuak esan zuen arriskua zegoela testuingurutik at aztertuta, eta, hariari eutsita, konparazioak egitearen beharraz mintzatu zen. Jon Andoni Irazustaren Joanixio eleberria ekarri zuen gogora, bertan ere badira indarkeria pasarteak, baina, garai bertsuetakoa izan bazen ere, ez zen hainbeste epaitu Bereziartuaren aburuz, mekanismo batzuk izan zirelako haren atzean: “Eliza hor zegoen, eta estamentu sozial oso bat, hori guztia baimentzen zuena”. Epaiketak egiten hasita, beraz, gonbidapena egin zuen berrirakurketa kritiko sakonak euskarazko literatura osoari egiteko.

Miranderen gutunak
Gaiak eman zuen gehiagorako, jakina. Baina izan ziren bestelako puntu batzuk ere. Euskarazko literaturara egindako ekarpenaz, esan zituzten, besteak beste: izugarrikeriei forma eman zizkiela eta itzuli zituen artisten oihartzuna ekarri zituela, narratiba beste plano batera eraman zuela, beste egiteko modu bat planteatu zuela.

Lehen solasaldia gertatu moduan, bigarren honetan ere, haren ideia politikoei ezin bazter egin. Nazia izan zela ezin uka, hala adierazi zuen bere gutunetako batzuetan, baita agur nazia zen Seig heil erabili ere. Bereziartuak hori bera ekarri zuen hizpidera, esanez gutunen literatur-generoa ez dagoela argitaratzeko pentsatuta. Hau da, jatorrian idazki pribatuak ziren. Adierazi izan zuen publikoki ere bai haren jarrera antisemita, baina, Bereziartuaren hitzetan, “antisemitismo selektiboa” egin zuen, barrura edo kanpora begira, hitzak gehiago edo gutxiago neurtzen zituelakoan: “Antisemitismo selektiboa, antisemitismoa da hala ere”. Dolhare-Zaldunbidek gogora ekarri du Arestik berak hitzaurrean adierazi zuela Mirande “nazizalea” izan arren “ekintzetan ez zela obratu”, eta, are, ziur aski naziek ere ez zutela Mirande onartuko. Zer egin, bada, Miranderekin? Idazlea ala nazia aukeratu? Aukeratzen ahal da bat ala bestea?

Galderari erantzunez, Bereziartuak argi du ezin bereizi daitekeela: “Mirande biak izan zen, eta bi horiekin irakurri behar dugu”. Elizalderi zailagoa egin zitzaion erantzun bat ematea, “labainkorra” izan baitaiteke galdera bera: “Ez dit arazorik suposatzen bere pentsamenduak zituenik jakiteak”. Literaturaren ikuspegia da Elizalderentzat interesantea, eta alderdi horretatik erreparatuta, esan zuen haren pentsamenduek ez dutela “ez kentzen, ez gehitzen”. Azkenik, Dolhare-Zaldunbidek adierazi zuen ideologia hori zuritu gabe, zer punturaino izan ote zen nazia, eta haren obra argitzeko ere ez zitzaiola hain interesgarri.

Ñabardurak ñabardura, orokorrean ikuspegi partekatua izan zuten mahaikideek. Idazleaz, hirurek loreak. Pertsonaiaz, berriz, zalantza gehiago edo gutxiagorekin, baina, oro har, idazletik bereizteko gai. Zer egin, bada? Hori ez da erraza izango azkar ebaztea. Iritziek bide bertsutik jo zuten bi hitzaldietan. Eta irudipena dut badela zerbaiten adierazlea, idazlea jaio eta ehun urte geroago, ospakizunetan bainoago, zorretan ote garen edo merezi duen aitortza egingo ote diogun adosten aritzea. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
Debako liburutegian haurrek jasaten duten diskriminazioa ezabatuko dute

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]


Joxe Austin Arrieta. Irabazlearen errelatoaren aurka
“Memoria-ariketa da ‘Palinpsestoa’, ahal izan dudan zorrotzena eta zintzoena”

Belaunaldi oso baten liburua da Palinpsestoa. Idazten dakien modura idatzi du Arrieta Ugartetxeak, eta horixe dateke alde gaitza. Gainerakoan, hortxe gure iragan hurbila, gerra ondoa, apaiz giroa, euskara, militantzia… eta ez hain hurbila ere, senide nagusien gerra... [+]


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


2025-06-04 | Lander Arretxea
“Galdera da lan batek noiz balio digun, ez geuk distira egiteko, baizik eta kolektibo gisa”

Diziplina askotan ibilia da Amaiur Epher (Izpura, 1994). Aktore lanak egiten ezagutu nuen orain urte batzuk. Diabolo Kiwi edo Frigo taldeekin erritmo dantzagarriak joz ikusi eta entzun du, ziur, batek baino gehiagok. Eta idazlea ere bada. Bigarren liburua argitaratu berri du:... [+]


Trapu gorria, Arestiren omenez

Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]


Bunkerretik ihes egiteko manifestua

Heriotzak Eduardo du izena

  • Egilea: Formol konpainia (eta Ander Lipusen manifestua)
  • Non: Modelo Aretoan, Zarautzen, Literaturia jaialdia
  • Noiz: Maiatzaren 23an.

-------------------------------------------------------------

Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]


Haur irakurzaleek ere beren topaketa eguna izango dute

Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]


Miren Amurizaren ‘Pleibak’, 111 Akademiako irabazle

Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima liburua izan da lehiako bigarren finalista.


2025-05-13 | ARGIA
Aurelia Arkotxa omenduko du aurtengoan Ziburuko Azokak

Ekainaren 7an izango da Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarrekin antolatzen duten Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Seigarren edizio honetan Aurelia Arkotxa izango da omendua eta egitarau oparoa ezagutzera eman dute prentsaurrekoan. Ziburuko Azokaren uhina inguruko... [+]


2025-05-07 | Iñigo Satrustegi
Jon Miranderekin dantzan I
Nor zen Jon Mirande?

Miresmen adina gaitzespen sortzen duen pertsonaia da, oraindik ere, Jon Mirande, hura hil eta 50 urte pasatxora. Karrikiri elkarteak eta Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak (IHEO) Jon Miranderekin dantzan izeneko jardunaldiak antolatu dituzte idazlearen jaiotzaren 100... [+]


Arnaut Oihernart
‘O.ten gaztaroa neurtitzetan’: nehor ere hura bezi

Orain denak aita santua baino frantziskotarrago bihurtu zaizkigunez, komeni da gogoratzea gure klasiko ez-sotanadunez. XVII. mendean izan zen bat, haren grazia zen Arnaut Oihenart. Eta ezin gaitezkeenez murgildu haren lan guztietan, gaur goretsiko dugu O.ten gaztaroa... [+]


2025-04-28 | ARGIA
Uxue Alberdiren “Hetero” liburuaren aurkezpenak emango dio hasiera Azokaroari

Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]


Sarako Idazleen Biltzarraren 42. edizioak euskal idazle eta irakurle andana bildu ditu

Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]


Amaia Alvarez Uria
“Euskal literaturaren sisteman eztabaida piztu nahi du ‘Zuzi iraxegia’-k”

Izenburua aski argia da: Zuzi iraxegia. Euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa (TZ, 2025). Eta 300 orrialdeko liburu mardulean, XIV. mendeaz gero gurean izan diren emakume idazleen gainean jardun du, irakasleari dagozkion azalpenak emanez bezainbat, testu klasikorik... [+]


Eguneraketa berriak daude