Betiko familiaren aldeko manifestazioek Frantziako Estatuan irudikatu dute halako 68ko Maiatz kontserbadore bat. Uhinak sustraiak eduki ditzake globalizazioak herritar askorengan eragin duen panikoan eta azken urteotan kristau katolikoen artean indartu diren talde karismatikoetan. Ezkerrari ostu dizkiote hizkera eta kalearen monopolioa.
68ko maiatz kontserbadorea historiako liburuek irudiztatuko dute La Manif Pour Tous (Denendako manifa) mugimenduaren argazkiren batekin: 2012-2014, aspaldiko partez, milaka herritar karriketan mobilizaturik balio tradizionalen alde. Frantziako Estatuan kontrairaultza kontserbadorea aldarrikatzen duten indarrak elkartu eta kalea mobilizatzeko behar zuten porlana bikote homosexualen ezkontzaren legearen kontrako erreakzioetan aurkitu dute.
Berrikitan bi liburuk aztertu dute fenomenoa. Gaël Brustier zientzia politikoetan doktoreak Le mai 68 conservateur. Que restera-t-il de la Manif pour tous? plazaratu du. Danielle Tartakowsky historialariak Les droites et la rue. Histoire d’une ambivalence, de 1880 à nos jours. Louise Déjeansek laburbildu ditu La Vie des Idées gunean.
La Manif Pour Tous izan da Brustierren hitzetan “kulturazko hegemonia lortzeko borroka”. Azkenean, homosexualen ezkontzaren kontrako oposizioak arrazoibide askoz zabalago bati koherentzia ideologikoa eman dio.
Jendearen erreakzioaren sustraian dago soziologo anglo-saxoiek aipatzen duten paniko morala: gizartearen balioetan eta bizimoduetan gertatu diren aldaketa sakonen ondorioz zabaldu den ezinegon orokortua. Frantziako Estatuari dagokionez, mundializazioak eta Europa politikoaren eraikuntzak, nazio-estatua ahulduz, herritar kontserbadoreen egunerokotasuna eta sinbologia desestabilizatu dituzte.
Mobilizazioetako parte-hartzaileen artean proportzioan asko dira katolikoak, ikasketadunak, hiritarrak, klase ertainekoak edo aberatsak. Mugitzeko beharra sentitu dute gizartearen baitan indarra galtzen ari direlakoan. Ezinegona irakiten hasi da Nicolas Sarkozy hondoratuta gobernuan sozialistak sartzean.
Baina mugimenduok ezin dira ulertu eliza katolikoan 1960tik egosten aritu diren mugimendu kontserbadore berriak kontutan eduki gabe. Gizartearen sekularizazioaren kontra ugaritu dira korronte espiritualista karismatikoak. Joan Paulo II.ak (Karol Wojtyla) joko handia eman zien karismatikoei, ordura arte kristau aurrerazaleen eta tradizionalisten arteko liskarrak gainditzeko balio zutelakoan.
Homosexualen ezkontzarekin kaleak berotu baino askoz lehenago ari ziren karismatikoak lanean bioetika eta sexualitateari buruzko eztabaidetan. Eskuineko beste mugimendu tradizionalekin elkarlanean, betiko ideia kontserbadoreak hizkera eta tonu modernoagoz aurkeztea lortu zuten, mobilizazioetara militante eta aldeko gazte berriak erakarriz.
Benito XVI.aren (Joseph Ratzinger) aginte garaian ordura arte bazterturik egondako katoliko tradizionalistak hurbildu ziren mugimen- dura. Baita 2000.etik nortasun frantsesa ozen aldarrikatzen duen Bloc Identitaire talde ultraeskuindarrekoak ere.
Ecologie humaine zigilupean, diote bi ikerlariok, ideia kontrairaultzaile eta antiliberalak defenditzen dituzten jendeak aurkitu daitezke ingurumenaren aldeko mobilizazioetan, ekologia lotuz eutanasiaren eta abortuaren kontra egotearekin.
Ekologistengana hurbildu diren kristau tradizionalistez erreportaje adierazgarria egina du Martin Bresisek Basta! magazinean: “L’’«écologie humaine», nouvel avatar de la droite conservatrice et catholique pour promouvoir ses valeurs morales”. Moral kontserbadorea eta bioaniztasuna nola uztartzen dituzten ulertzeko balio du.
Ekologia humanoaren nozioak eman omen dio koherentzia La Manif Pour Tous mobilizazioari. Eta horretan garrantzia handia izan du generoaren teoriaren inguruko eztabaidak, ezkontzaren inguruko polemika erlijioaren arlo estutik atera eta kultur identitatera eta gizarte eredu osora zabalduz.
Genero nortasunaren inguruko solasak gune oso berezituetara mugatzen diren arren oraindik leku gehienetan, Frantziako estatuan 2012tik eztabaida publikoan sartzera iritsi dira. Konparazio bat egiteko, Donostian etxebizitza hutsen gaineko zergaren kontrako egonezinak eragin badu urteotan Kontxako hondartzan egunero grabaturik azaltzea “Ez IBI150 No” leloa, 2014eko udan Bretainiako Brest inguruan autopistan baziren pankartak “Non au genre” esaldiarekin. Generoaren teoriari ez.
Tartakowskyk historian kokatu ditu Frantziak hiru urteotan ezagutu dituen mobilizazioak. Kalea ez baitute berdin erabili eskuinak eta ezkerrak.
1930eko hamarkadatik 1970ekora manifestazioak nagusiki ezkerraren kontua izan dira, eskuina kalea mobilizatzeko uzkurrago zen. Ezkerrak bazuen halako estilo bat karrikak astintzeko. Ezkerraren manifestazioak kokatzen ziren memoria kolektibo eta aurrerazale batean, aurreko mobilizazioen oroimenarekin lotuz. Aldiz, Tartakowskyrentzako, eskuin antolatuak historian txertatu gabeak ziren, aldi bakoitzean une hartako beharrari erantzuteko.
Baina 1980tik aurrera ezkerreko eta eskuineko mobilizazioek elkarren gero eta antza handiagoa hartu zuten. Eta La Manif Pour Tousen antolatzaileek espreski ezkerreko ikonografia berenganatu zuten, banderolak direla, girotzeko musika, eszenografia... Mugimendu sozial aldarrikatzaile eta moderno baten tonua eman zioten, kaleko liskar erradikal eta kontrolik gabekoen itxura ezkorretatik ondo urruntzea lortuz.
Dio Tartakowskyk gaur egun manifestazioak oro, izan eskuineko edo ezkerreko, defentsiboak direla eta ez dutela historia kolektiboa gogoratzen. Mugimenduen historiarekiko urruntzea ulertzeko kontutan hartu behar da indibidualizazioa gaur fenomeno globala dela.
Ezkerraren kasuan, 1995etik hona antolatu dituen mobilizazio ia guztiak sindikalak izan dira eta helburu nagusitzat zeukaten eraisten ari diren ongizate estatua defenditzea. Katolikoek ere beti izan dute kalea okupatzeko joera, erlijiozko erritoengatik dudarik gabe (prozesio, erromesaldi...) baina baita hezkuntza sistemaren inguruan ere.
Azken urteotan, ordea, mugimendua antolatu dute gizartea osorik ukitzen duten gaien inguruan: generoa, giza gorputza, gizakia. “Katolikoak –dio Tartakowskyk– modu berrietan antolaturik asmatu dute ezkerraren manifestazio jendetsuen kodeen jabe egiten, eta hori bururaino eraman dute mobilizazioarentzako ‘manif’ hitza berenganatuta. C’était une splendide OPA”.
OPA euskaraz da EEP: Erosteko Eskaintza Publikoa, burtsako operazio bat, non sozietate batek beste baten kontrola hartu nahi duen. Eskuinaren EEPa ezkerrari.
Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari.
40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]
Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]
153 orrialdeko txosten bat kaleratu du parlamentuak. AEBak ez ditu apenas zuzenean aipatu, baina horretarako "ikuspegi atlantista" terminoa erabili du: "Europak darabilen ikuspegi horrek gerra-komertziala ekarri du Europaren eta Txinaren artean, ageriko kalte eta... [+]
Konfiantzaren erronka izenburua jarri diote Kanakyko indar independentisten eta unionisten arteko akordioari. Ozeano Bareko uhartediak herrialde europarraren parte izaten jarraituko luke, baina estatu izaera lor dezake kaledoniarrek hala bozkatzen badute. Datorren urte hasieran... [+]
Dozenaka lagunek agerraldia egin dute astelehen arratsaldean Baionan, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren egoitzaren aurrean. Frantziak EEPn 100.000 euro gehiago inbertituko dituela iragarrita, euskararen etorkizuna bermatzeko hizkuntza politikak "ausardia eta... [+]
17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.
"Egungo baldintzetan" EEP Euskararen Erakunde Publikoak berritzeko hitzarmena sinatuko ez duela mehatxu eginda, Euskal Hirigunearen Elkargoak sei hilabete eman die erakunde publikoa osatzen duten partaideei Parisekin negoziatzen jarraitzeko. Astelehenean agerraldia egin... [+]
Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) lehendakariak inbertsio handitze guztiak berri onak direla adierazi zuen iaz. Hala ere, erakunde bakoitzak gutxienez 300.000 euro gehiago ipintzea "beharrezkoa" dela nabarmendu zuen, helburua 2050ean hiztun kopurua... [+]
Maiatzaren 27an Frantziako Estatuko Legebiltzarrak onartu zuen heriotzarako laguntza baimentzen duen legea. Askok aurrerapen humanistatzat jo arren, lege berri honek kezkak piztu ditu pertsona ezinduen eskubideen aldeko mugimenduetan. Gaur egungo gizarteak ez badizkie pertsona... [+]
Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]
Debekua uztailak 1ean sartuko da indarrean hainbat espazio publikoetan, hondartzak edo parkeak kasu. Araua errespetatzen ez duten herritarrei 135 euroko isuna jarriko diete.
Eutanasia edo suizidio lagundua gisako hitzak nahita saihestuta, “hiltzeko laguntza aktiboa” baimentzen duen legea onartu du Frantziako Asanblea Nazionalak. Senatuaren oniritzia jasoz gero, 2027an sartuko litzateke indarrean legea, kasurik azkarrenean.
Saint-Cloud (Frantzia), 1810eko apirilaren 1a. Napoleon enperadorea Maria Luisa Austriakoarekin ezkondu zen, eta eztei-tarta ikusgarria Marie-Antoine Carême (1784-1833) sukaldari ospetsuak egin zuen.
Baina Carême gorteko luxuetatik urrun jaio zen, Pariseko... [+]