Europa eta Afrikaren arteko mugan ikusten ari garen gertaerak tamalez duela bederatzi urte gertatzen ziren jadanik. Antza, kondenatuta gaude aldian-aldian irudi berberak ikustera. Eta denak berdin jarraitzen du: muga zeharkatzen saiatzen diren pertsonen heriotzak, poliziaren etorkinen kontrako indarkeria, komunikabideen sentsazionalismoa eta politikari batzuen deklarazio zinikoak. Denak berdin jarraitzen du: Estatuek Tronuen Jokora jokatzen duten bitartean, akordioak eta “bulegoko” itunak eginez, pertsonak hiltzen ari dira.
Kasualitatea ala kausalitatea? Espainiako Estatuko mugan bizi ditugun “Marmoten egun” hilgarri horiek, itunen, akordioen eta hauen ondorioen kausa dira. Gainera, paper horiek bulegoetan egiten dira, baina herritarrek jasaten dituzte. Kasu honetan Afrikakoek.
Duela urte batzuk, garapen-lankidetza alorraren baitan, Espainiako Estatuaren eta Mendebaldeko Afrikako herri batzuen arteko harreman ofizialak indartu ziren. 2006, 2007 eta 2008 urteetan Lehen Afrika Plana martxan jarri zuten eta planaren hirugarren helburuari esker, sei akordio osatu zituzten, Migrazio-lankidetzaren akordio esparruak izenekoak. Politika publiko horiek eta Espainiako Estatuaren eta Mendebaldeko Afrikako herrien arteko akordioak izugarri garrantzitsuak izan dira, garai hori eskualde horietatik zetozen migrazio-lekualdatzearen igoerari egokitzen baitzaio.
Gaur egun jazotzen ari dena aurretik gertatuaren berdina da. 2006an komunikabideek jende-oldeaz hitz egiten jardun zuten, eta orain kontu bera gertatzen ari da. Hori ordea, ez da egia. Komunikabideek emandako irudiaren ondorioz, 2006an “kayuko-en krisia” deritzoguna gertatu zen. Horixe, eta aurreko urtean Espainiaren eta Marokoren arteko mugan gertatutako heriotzak izan ziren Lehen Afrika Planaren bultzatzaileak.
Hala ere, Kanarietara ontziak iristea eta beraien eboluzioa, 1994an hasitakoa eta 2006ko udan finkatutakoa, pobreziaren ondorioa izateaz gain, beste zergati batzuen fruitu ere bada. 2005ean Espainiako Gobernuak Marokoko Gobernuarekin akordio bat egin zuen aberriratzearekin eta mugen kontrolarekin erlazionatuta. Horrek bi eragin izan zituen: alde batetik, Andaluziako kostaldera heldutako pateren kopurua gutxitu zen; eta bestetik, Kanarietara kayuko gehiago iritsi ziren.
Arrazoi hauengatik irteeren jatorria Marokotik Mauritaniara aldatu zen. Horrela, azken herrialde horrekin ere, Espainiako Estatuak beste akordio bat berraktibatu zuen 2005ean. Akordio horretan Mauritaniarako aberriratzeak jorratu ziren. Bi akordio horiek eragin zuten Europarako ibilbideak hegoalderantz zabaltzea eta Senegal eta Cabo Verde migraziorik garrantzitsuenen irteera herri bihurtzea. Hori horrela, Espainiako Estatuak herri horiekin hainbat akordio negoziatu zituen: bata, migrazio-lankidetzari buruzkoa; eta bestea, mugako kontrolei buruzkoa.
Migrazio-lekualdatzeen gehitzeak eta garapen-lankidetzaren funtsen areagotzearen arteko bat etortzeak irakatsi digu mugan gertatutakoak ez direla ausazkoak. Estrategiak, baldintzatzaileak eta erabaki politikoak pertsonen etorkizunarekin erlazionatuta daude. Hau da, garrantzizkoa estrategia da –ez giza eskubideak–, zeinak gertaeren ibilbidea markatzen duen.
Mendebaldeko ibilbidea, Afrikako kayukoena Kanarietarantz, ia-ia itxita dago gaur egun: alde batetik, migrazio-lekualdatzeek beste ibilbide batzuk aukeratzea “eragin” dute, eta ibilbide horiek ahulak dira. Horiek 2006an baino lehen erabiltzen ziren eta orain gauza bera gertatzen ari da. Adibidez, penintsularen beste portu batzuk edo Ceuta eta Melillako hesiak; bestetik, datuen atzean ezkutatu dira bidaian hiltzen diren pertsonak, ibilbidea gero eta zailagoa da eta. Beraz, Mendebaldeko ibilbidea itxi egin da eta Estatuak puntu bat irabazi du. Hori ez da mugaren kontrol sistema efektiboa!
Eta historia errepikatu egiten da eta badirudi hala jarraituko duela, zeren gaia azaletik tratatzen baita, eta ardurak beste estatuen esku uzten baitira. Hortaz, beharrezkoa da giza-eskubideen errespetuan oinarritutako neurriak hartzea eta ez estatuen beharrizanen araberakoak. Eta Europa, non dago?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]