Zifra iraingarriak

Urtero, Stockholmeko Bakearen Ikerkuntzarako Institutuak munduko gastu militarrari buruzko datuak eguneratzen ditu. Munduan dagoen gosearen zifrekin konparatuz gero, eskandalagarria izatetik iraingarri izatera igarotzen da armetan gastatutako dirua, batez ere gosea jasaten duen gizateriaren zati horrentzat. Ikus dezagun.

2014an munduko gastu militarra 1,8 bilioi dolarrekoa izan zen. Munduak armamentuan 249 dolar gastatu zituen planeta honetako biztanle bakoitzeko. AEBek 581.000 milioi dolar bideratu zituzten, Txinak 129.000 eta Errusiak 70.000 milioi dolar. Horiek dira rankingaren podiumean daudenak. Espainiako Estatuaren gastu militarra ere ez da nolanahikoa izan iaz: 15.000 milioi dolar. Azkeneko honetan biztanleko 368 euro erabili dira, gastu farmazeutikoa aldiz 260 eurora ez da iritsi.

Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen (FAO) arabera, munduan 805 milioi pertsona daude goseak. 2008an FAOren goi-bilera batean esan zen sei urtez 30.000 milioi dolar inbertituz gero –orotara 180.000 milioi dolar– munduko gosearen larriena konponduko litzatekeela. Orduan, norbaitek gogorarazi zuen AEBetako argaltze-tratamendurako merkatuak soilik 33.000 milioi dolar mugitzen dituela. Estatubatuarrek urtero 30.000 milioi dolar gastatzen dituzte euren maskotei (zakurrak, katuak…) jatena emateko. Goi-bilera hartan, herrialde aberatsek hitz eman zuten 12.000 milioi dolar bideratuko zituztela laguntzetan, eskatutakoaren herena. Baina 1.000 milioi baino ez zituzten egiaz entregatu. Urte bereko azaroan herrialde horietako burtsak eta bankuak hondoratu ziren, eta euren gobernuak goseak daudenez ahaztu ziren betiko. Hilabete gutxiren buruan, aldiz, bankuak salbatzeko 3 bilioi dolar erabili zituzten.

2001ean 3.000 pertsona hil ziren New Yorken atentatu baten ondorioz. Egun berean, mundu osoan 25.000 pertsona hil ziren gosez, eta hurrengoan beste hainbeste, eta horrela egunero. Atentatua munduaren erdigunean izan zenez, jendartea mobilizatu zen eta erantzuleak pertsegitu ziren. Goseak, hildako askoz gehiago eragiten duen arren, ez du mobilizaziorik sorrarazten, eta jakina, ez dira pertsegitzen haren erantzuleak, izango ez balitu bezala. Desberdintasunaren gizartean bizi gara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude