Ipar Euskal Herrian joan den martxoko udal hauteskundeetan ikusi zen abertzaleen botoa jadanik ez zela bazterrekoa. Hauteskunde mota desberdina bada ere, departamenduko hauteskundeetan joera berretsi eta abertzaletasunaren esparrua finkatzen ari dela ikusi da.
Sakabanatuta agertzeko joera izan dute abertzaleek, baina oraingoan gehiengo handia EH Bairen inguruan egituratu da eta emaitzak oso onak izan dira: hamabi kantonamenduetatik bostetan bigarren itzulira iragan ziren eta horietako batean, Errobi-Aturrin, botoen ia %38ra iritsiz. Hori marka itzela da abertzaletasunarentzat. Urte luzetan PS eta eskuinaren arteko bisagra gisa jardun badu ere, oraingoan ikusten da bigarren posizioa har dezakeela eta horrek alternatiba izaera ematen dio. Marka da baita ere Fronte Nazionala botoen %14ra hurbiltzea, Frantzian baino askoz apalago, baina hemen inoiz baino gehiago.
Ikusgarria izan da Errobi-Aturrin bigarren itzulian EH Baik Fronte Nazionalaren aurrean lortutako nagusitasuna –%74,3/ %25–, kantonamendu guztietako handiena. Horrek garbi erakusten du Fronte Nazionalarekiko dagoen arbuioa, baina EH Baiko hautagaitza era ikusgarrian agertzea ere ahalbideratu du. Fabienne Ayensa eta Alain Iriart izango dira abertzaleen ordezkariak Paueko Kontseilu Nagusian.
Parte hartzearena da beste datu esanguratsuetako bat: boto emaileen erdia etxean geratu da Ipar Euskal Herrian. Hauteskundeen balioaz hitz egitera behartu beharko lukete ezinbestean datu horiek, baina ez da hausnarketa zabalduko, ez da gehiegi interesatzen. Europako Batasuneko iazko hauteskundeetan boto eskubidea zutenen %43,09k bozkatu zuen, eta analista ofizialak pozik agertu ziren, 2009ko hauteskundeetan %43koa izan zelako eta, beraz, zerbait hobetu zelako.
Gainerakoan, zentro-eskuina nagusitu da Frantzian, baita Ipar Euskal Herrian ere. François Hollanderen orain arteko politika gogor zigortu nahi izan dute lehendakaritzara aupatu zuten sektore guztiek eta Alderdi Sozialistak danbateko handia hartu du oro har. EBko austeritate haizeek eraman zuten Hollande Eliseora, baina bere politikek etsipena ekarri dute zentro-ezkerreko boto emaileen zati handi batera. Nicolas Sarkozy UMPko buruak ulertu du ateak irekiak dituela 2017ko lehendakaritzarako eta data urrun bada ere, bera badoa.
Arnaldo Otegi askatu eta gainerako euskal presoak etxeratzeko oso izen garrantzitsuak bildu ditu nazioarteko kanpainak ,besteak beste, José Pepe Mújica, Fernando Lugo. José Manuel Zelaya, Lucía Topolansky, Desmond Tutu, Mairead Maguire, Adolfo Perez Esquivel, Ahmed Kathrada, Angela Davis, Cuauhtémoc Cárdenas eta Gerry Adams.
Izen oso esanguratsuak dira. Horietako askok ezagutzen dituzte espetxeak barrutik eta logikoa iruditzen zaie euskal presoek ere etxerako bidea har dezaten hemengo gatazkak konponbidearen bidea hartu duenean.
Arnaldo Otegiren izenak ematen du aukera euskal presoen auzia nazioarteratzeko. Munduan logikoa ikusten da gatazketako mina bakerako erabiltzea horretarako baldintzak direnean; ondorio latzak orbanak sendatu eta etorkizuna eraikitzeko baliatzea. Otegi izan zen ETAkoa eta espetxean izan zen horretatik. Gaur egun, aldiz, euskal gizarte osoak onartzen du ETAk bere jardun armatua amaitzeko giltzarri izan zela bere lana. Espainiako justiziak, aldiz, espetxeratu egin zuen horregatik eta berarekin Bateragune auzian epaitutakoak. Bestelakorik erabakitzen ez bada, datorren 2016ko udaberrira arte egon beharko dute espetxean, sei urte eta erdiko kartzela zigorra osorik bete arte.
Munduko gatazkei begira, ez da hain harrigarria gobernu eta estatuak gisako jarrerak izatea haien aurka jardun direnekin; harrigarriena da bakea eta bizikidetza sendotzeko aukerak daudenean hauek ez baliatzea. PPk presoen sostengu mundua aldiroko atxiloketekin ito nahi izatea ez da harrigarria, alderantziz, jadanik ez da besterik espero. Harrigarriena da Otegiren askatasuna eskatzeko alderdi eta insituzio garrantzitsu gehienen aldetik dagoen mugimendu urria. Adierazgarria ere bada, baina lasai, espetxetik ateratzerakoan, gehienek esango dute zein ozen salatu eta zein gogor eskatu zuten bere askatasuna.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]