Ez dut esango legearen eta legitimitatearen arteko harremana gure egunerokotasunean kezka berezia denik, ezta zuzenbidearen eta eskubideen arteko lotura ere. Baina, errealitatea ikusita, argi dago gai honek uste baino eragin handiagoa duela. Beraz, oihartzun handiagoa eman beharko litzaioke.
Ez da, inolaz ere, gai berria. Aspalditik kezkatu ditu filosofoak, legelariak eta politikariak. Eta, askotan beharbada ohartu gabe, herritarrok ere. Zeren eta, nork ez du noizbait hausnartu horri buruz? Nork ez du erabaki behar izan legeak zioenaren eta bere kontzientziaren artean? Nork ez ditu arau-hauste batzuk ulertu eta onartu eta biziki errefusatu beste batzuk. Galdera-adibide gehiago bota nitzake, baina nahiko adierazgarriak iruditzen zaizkit horiek.
Zergatik aipatzen dut gai hori? Azken egunotan hainbat gertaera azpimarragarri –politikoki eta sozialki oihartzun handia izan dutenak– pasatu direlako. Beharbada gaiari lotutako gertaera gehiago egongo ziren, baina nik hiru hauek ekarriko ditut orrialde honetara, kronologiaren arabera ekarri ere.
Lehenik, Euskadiko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Sailak eman duen autoa, konstituzio kontrakotasun arazoa planteatuz, Espainiako Konstituzio Auzitegiari terrorismo delituengatik preso egondako pertsonak askatzerakoan langabezia subsidioa jasotzeko betekizunak gogortu dituen legearen aurka. Kasu horretan, legea onartu da, baina zer-nolakoa: Auzitegiaren arabera, oinarrizko eskubide batzuk urratzen dituena, hala nola: babes judizial eraginkorra, segurtasun juridikoa, birgizarteratze helburua eta berdintasuna. Halere, Konstituzio Auzitegiak gaia ebazten ez duen arte, indarrean egongo da eta aplikagarria izango da. Justua izan ala ez?
Bigarrenik, oso esparru interesgarria ere: idatzi gabeko legeak. Denok ezagutzen ditugu horrelakoak: ohiturak. Ohiturak dira gure zuzenbideak onartzen dituen ez idatzitako arauak; gizarteak sortzen ditu eta kasu askotan indar juridiko handia dute. Baina, noski, Mario Fernandez jauna ez zen ohituraz ari; ez zait horrela iruditu niri. Beste lege batez ari zen: batzuek –auskalo nortzuek– onartutako legea. Hori bai segurtasunik eza! Nork daki nork daukan ez idatzitako lege horretan aitortzen diren abantailak eskuratzeko eskubidea; nork daki nolako baldintzak bete behar diren horrelako abantailak jaso ahal izateko; nork daki non, zer leihatilatan eskatu behar diren eskubide horiek... Eta, horren justua baldin bazen Mikel Cabiecesi emandakoa, zergatik ez zen erabaki eta idatzi beste arauak erabakitzen eta onartzen diren prozeduraz? Eta zergatik ez zioten erakunde publikoek eman? Eta beste herritar batzuek horrelako abantailarik jasotzeko eskubidea dutela uste badute, norengana zuzendu behar dute hori eskatzeko?
Azken gertaera, Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari lotuta dator. Bizkaiko Lurralde Auzitegiak 18 hilabeteko gaitasun-gabetzea ezarri dio enpresa baten hartzekodunen konkurtso batean ordainketak egiterakoan lehentasuna eman zielako langileen kredituei Gizarte Segurantzarenen aurretik, enpresa salbatu nahian, nahiz eta epaitegiek behin baino gehiagotan erabaki zuten konkurtso-administrazioa gaizki ari zela. Hori ere kasu berezia, legea urratu baita, bere hitzetan behintzat, baina nolabaiteko justizia egin ere bai. Bestela, entzun ezazue sindikatuek zer dioten. Eta, legea urratzea, oso justua iruditzen bazaigu ere, onargarria al da? Edo legea derrigorrez bete behar da, injustutzat jotzen badugu ere?
Nola uztartu araua eta justizia? Zer egin zuzenbide injustuaren aurrean? Batzuetan, galderak besterik ez dauzkat.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?