Etxe Zuria beltzez margotu zuten ia

1941eko abenduaren 24an Etxe Zurian gertatutakoaren marrazkia. Pearl Harborreko erasoa eta hamazazpi egun geroago, zuhaitza piztea erabaki zuten. Eta eraikina beltzez ez margotzea.
1941eko abenduaren 24an Etxe Zurian gertatutakoaren marrazkia. Pearl Harborreko erasoa eta hamazazpi egun geroago, zuhaitza piztea erabaki zuten. Eta eraikina beltzez ez margotzea.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

1941eko abenduaren 7an hegazkin japoniarrek Pearl Harborri eraso zioten eta estatubatuarrak etsaiak alde guztietan ikusten hasi ziren –ohi baino gehiago–. Luftwaffek Londres bonbardatu izanak paranoia areagotu besterik ez zuen egin. Hartara, Eguberrien atarian, AEBetako goi kargu militar batek erasoez babesteko protokolo sorta diseinatu zuen.

Bonbardaketak gauez izan ohi ziren, eta horregatik Gabonetako argiak murriztu zituzten,eraikin publiko nabarmenetan batik bat. Etxebizitza partikularretan zuhaitza etxe barruan jartzeko gomendatu zuten. Gainera, eraikin nagusietako kupulak, teilatuak eta terrazak beltzez margotzen hasi ziren, gaueko iluntasunean kamuflatzeko. Etxe Zurian gortina beltzak eta leiho blindatuak jarri zituzten eta fatxada beltzez margotzeko asmoa ere bazuten, Franklin D. Roosevelt presidenteak ezezko borobila eman zuen arte. Baina Laffayette plazako ohiko zuhaitza ez jartzea onartu zuen eta horren ordez aurrerantzean ere Zuria izango zen Etxearen hegoaldeko lorategian ipini zuten.


Irakurri gehiago: II. Mundu Gerra Historia
II. Mundu Gerra kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...