Arau berriak EBko autoen emisioetarako

Steevven1

Irailaren 1ean Euro 6 araua sartu zen indarrean Europar Batasunean. 2009an Euro 5 ezarri zuen Europako Batzordeak: gasolinazko ibilgailuei oso muga zorrotzak ezarri zitzaizkien karbono monoxido, hidrokarburo eta nitrogeno monoxido emisioei dagokienez.

Oraingoan diesel motorrei eragingo die araudiak. Batez ere, mugak jarriko zaizkie nitrogeno monoxidoari eta haren eta hidrokarburoen arteko nahasketari: kilometroko 180 miligramotik 80 miligramora eta 230etik 170erakoak izango dira, hurrenez hurren, jaitsierak.

Esan gabe doa neurri horien bidez hirietako airearen kalitatea hobetu nahi dela, baina horretarako egungo ibilgailuen parkea berritu beharko da. Alegia, auto zaharrenak –eta hortaz, kutsatzaileenak– zirkulaziotik kendu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Airearen kalitatea
Ibilgailuen isurien mugak malgutu dituzte Europar Batasunean, automobilgintza industriari laguntzeko

Euro 7 araua, isuriak murriztea helburu duena, aurreikusitakoa baino beranduago sartuko da indarrean: ibilgailu arinen kasuan 2027an eta 2029an astunen kasuan.


Ortuellan hondakin arriskutsu eta kutsatzaileen instalazioa salatu du 'Ortuellan Sader Ez' plataformak

Ortuellako udalerria herritarren mobilizazio baten lekuko izan ziren atzo, Barguilla auzoan, Sader enpresaren instalazioa berria jartzeko proiektuaren aurka. Ortuellan Sader Ez auzo-plataformak deitutako manifestazio honetan, Ekologistak Martxanek ere laguntzen duena, fabrika... [+]


2021-10-07 | Jakoba Errekondo
Marrubien ontasuna, bizitzak bizitza dakar

Aspaldi ez bezala gure etxean marrubiak (Fragaria x ananassa) jan eta jan ari gara udazkenaren sarrera ospakizun hauetan. Ez da gertaera makala, izan ere udazkena da marrubidian lanerako sasoi nagusia. Marrubidia osatu eta gaztetu edo erabat berritzeko landaketak orain egin ohi... [+]


2021-09-22 | ARGIA
OMEk jaitsi egin ditu orain arte segurutzat jotako kutsadura mailak

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) airearen kalitateari buruzko gomendio berriak argitaratu ditu asteazken honetan, 2005az geroztik zituenak baino zorrotzagoak, kutsadurak mundu osoan eragiten dituen urteko zazpi milioi heriotzak geldiarazteko asmoz.


Erandioko airea, Madrilekoa edo Bartzelonakoa baino kutsatuagoa

Aire Zaintzaileak ekimenak ezagutzera eman dituen datuen arabera, Espainiako Estatuan neurtu dituzten 28 udalerrietatik Erandio da aire kutsatuena duena, Madril edo Bartzelonaren aurretik. Ikerketa antolatu duten elkarteetako bozeramaileek azaldu dutenez, harrituta daude emaitza... [+]


Eguneraketa berriak daude