Ibilgailuen isurien mugak malgutu dituzte Europar Batasunean, automobilgintza industriari laguntzeko

  • Euro 7 araua, isuriak murriztea helburu duena, aurreikusitakoa baino beranduago sartuko da indarrean: ibilgailu arinen kasuan 2027an eta 2029an astunen kasuan.


2023ko irailaren 26an - 08:12
Azken eguneraketa: 11:15
Herrialdeek erabaki horrekin automobilgintza industriari lagundu nahi diotela adierazi dute, "ibilgailu elektrikoen garapenean ari direlako lanean". (Argazkia: EDP)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Europar Batasuneko industria ministroek erabaki dute ibilgailuen isuriak murrizteko plana atzeratzea, automobilgintza industriari laguntzeko. Europako Komisioaren Euro 7 plana, errepideko garraioko kutsatzaile atmosferikoen isuriak murriztea helburu duena, bi urte beranduago sartuko da indarrean. Ibilgailu arinetan 2027. urtera arte atzeratu dute eta bien bitartean gaur egun indarrean dagoen araudiak jarraituko du martxan, Euro 6ak. Astunetan, berriz, 2029ra arte ez da indarrean sartuko Euro 7a, eta bitartean gaur egungo araudiaren emisio-mugak murriztuko dituzte.

Herrialdeek erabaki horrekin automobilgintza industriari lagundu nahi diotela adierazi dute, "ibilgailu elektrikoen garapenean ari direlako lanean", kontuan hartuta 2035. urtetik aurrera gasolina eta diesela behar duten autoak saltzea debekatuta egongo dela.

Euro 7 planaren aurka azaldu ziren hasieratik EBko hainbat herrialde: Frantzia, Italia, Txekiako Errepublika, Bulgaria, Hungaria, Polonia, Errumania eta Eslovakia.

Baita automobilgintza industria ere; kexu zen, eskakizun berrietara egokitzeko "milaka milioi euro" inbertitu behar zituztela-eta, handik urte gutxira auto horiek saltzea debekatuta izango duten arren. Automobil Fabrikatzaileen Europako Elkarteak adierazi du Europako herrialdeen erabakia "bide onetik" doala, nahiz eta oraindik "kostuak handiak dituzten".


Airearen kalitatea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...