Irailaren 1ean Euro 6 araua sartu zen indarrean Europar Batasunean. 2009an Euro 5 ezarri zuen Europako Batzordeak: gasolinazko ibilgailuei oso muga zorrotzak ezarri zitzaizkien karbono monoxido, hidrokarburo eta nitrogeno monoxido emisioei dagokienez.
Oraingoan diesel motorrei eragingo die araudiak. Batez ere, mugak jarriko zaizkie nitrogeno monoxidoari eta haren eta hidrokarburoen arteko nahasketari: kilometroko 180 miligramotik 80 miligramora eta 230etik 170erakoak izango dira, hurrenez hurren, jaitsierak.
Esan gabe doa neurri horien bidez hirietako airearen kalitatea hobetu nahi dela, baina horretarako egungo ibilgailuen parkea berritu beharko da. Alegia, auto zaharrenak –eta hortaz, kutsatzaileenak– zirkulaziotik kendu.