'Dieselgate' ostean 'hybridgate'? Auto hibridoek aitortua baino %28 CO2 gehiago isurtzen dute

  • Gasoilezko motorren kutsaketak faltsutzen zituztela-eta, duela bost urte Dieselgate delakoak astindu baldin bazuen autogintzako industria, eskandalu berri bat egon daiteke lehertzeko zorian egunotan, Hybridgate deitu beharko genukeena: Transport & Environnement GKEak ikerlan batean erakutsi du erregai fosilak eta bateria elektrikoak erabiltzen dituzten auto hibridoek fabrikatzaileek aitortua baino askoz geihago kutsatzen dutela ingurumena eguneroko funtzionamenduan, gutxienez esandakoa baino %28 gehiago eta zenbait kasutan ofizialki deklaratuaren 12 halako.


2020ko azaroaren 25an - 09:30
Gero eta gehiago saltzen dira auto hibridoak: argazkian, Europako familien artean ezagunenetakoa den Mitsubishi Outlander modeloa.

Transport & Environment Gobernuz Kanpoko Erakundeak zenbait auto hibrido testatu arazi dizkio Emissions Analyticsi, zeina berezitua baitago autoek baldintza errealetan emititzen dituzten kutsagaien kontrolean. Azken finean, horretan baitatza Dieselgate-ak duela bost urte azaleratu zuen eskandalua: fabrikatzaileek laborategiko baldintza berezietan lortutako emisioak hartu dituzte gero estatuek oinarri errealtzat, baina eguneroko funtzionamenduan oso ezberdinak dira –askoz handiagoak– autoon benetako isuriak.

Ibilgailu hibridoak bi motorrek mugiarazten dituzte, batetik erregai fosila kontsumitzen duen motor termikoak eta bateriak zamatutakoko argindarra darabilen motor elektrikoak. Eta gertatzen da emisioak oso ezberdinak direla une bakoitzean dauden zirkulatzeko baldintzen arabera eta bateriaren karga-mailaren arabera. Transport & Environmenten txostenak azaleratu duenez, "baldintzarik onenetan ere, bateria erabat kargatuta edukita, auto hibridook emititu dute fabrikatzaileek iragarritakoa baino %28 eta %89 CO2 gehiago".

Testatu diren hiru auto hibridoen emisioak, kolorez irudikatuta: homologazioan iragarritako emisioak, bateria erabiliz edo erregai fosila erabiliz edo bateria kargatzen ari dela emititutakoak (iturria: Transport & Environment).

Baina are okerragoa da bateria hustuta dagoenean edo autoa abiadura handian dabilenean. Esaterako, Mitsubishi Outlander autoak –hibridoen artean Europan salduenak– kilometroko 46 gramo CO2 emititzen dituela iragartzen duten arren, bateria kargatzen doala zirkulatzean 164 gramo emititzen ditu. BMW X5 hibridoak berriz, bere homologazioan iragartzen duen arren kilometroko 32 gramo CO2 emititzen dituela, errealitatean 254 emititzen ditu. Volvo XC60-ak berriz, deklaratzen dituen 71 gramoen ordez 242 isurtzen ditu.

Ikerlan zehatza borobiltzeko, Transport & Environnementek Europako agintariei eskatu die lege eta arauetan egin ditzatela beharrezko aldaketan gero eta gehiago saltzen diren auto hibridoen benetako emisioak ezagutu eta kontrolatzeko, gainerakoan ustezko zero CO2 emisioen helburuari iruzurra egiten ari zaizkiolako, horrela alferrik galduz administrazio publikoek auto fabrikatzaileentzako dirulaguntzatan xahutzen dituzten dirutza izugarriak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Automobilgintza
2024-02-20 | Gedar
Europan, auto berri guztiek izan beharko dute datu-erregistragailu bat

"Kutxa beltz" baten modukoa izango da EDR gailua: mikrotxip baten bidez, auto bakoitzaren gidatzeari buruzko datuak gordeko ditu. Derrigorrezkoa izango da uztailetik aurrera.


2023-12-12 | Leire Artola Arin
Elon Musken Tesla blokeatzen ari dira Suedia, Danimarka, Norvegia eta Finlandiako langileak

Auto elektrikoen ekoizlerik handiena den Tesla enpresako Suediako 120 mekanikarik grebari ekin zioten urriaren 27an, hitzarmen kolektiboa negoziatzeko, eta inguruko herrialde eta sindikatu nagusietara zabaldu da Musken aurkako boikota. "Elkartasun greba" deritzonaren... [+]


Iruñean 400 lanpostu murriztuko ditu Volskwagenek datozen bi urteetan

Auto elektrikorako bidean egokitu beharra duela iragarri du multinazional alemanaren Nafarroako lantegiak, eta horren ondorioz, datozen bi urteetan 400 lanpostu murriztuko dituela jakinarazi die langileei.


Jaurlaritzak aitortu du "aktiboki" presionatu duela ibilgailuen isuriei jarritako muga atzeratzeko

Europako Batzordeak ezarri nahi zuen Euro 7 araua indarrean jartzeko epea atzeratzea txalotu du Arantxa Tapiak: "Lehenago edo beranduago hartu beharreko erabakia zen".


Ibilgailuen isurien mugak malgutu dituzte Europar Batasunean, automobilgintza industriari laguntzeko

Euro 7 araua, isuriak murriztea helburu duena, aurreikusitakoa baino beranduago sartuko da indarrean: ibilgailu arinen kasuan 2027an eta 2029an astunen kasuan.


Eguneraketa berriak daude