Emigratzera behartuak?


Juan Mari Arregi
2014ko uztailaren 27a

Oraintsu arte batez ere Ipar Euskal Herriko biztanleek emigratu izan dute, ezin izan dutelako beren herrian lanik egin. Hala, Iparraldeko hainbat eskualdetako gazteria izan da zigortuena; bizimodua ateratzeko esperantzarik gabe egin dute ospa Parisera edo Amerikara. Orain, krisi kapitalistaren ondorioak Hego Euskal Herrian ere nozitzen ari dira. Emigratzeko txanda iritsi zaie mugaz beste aldeko herritarrei, bereziki gazteei.

Hori ondorioztatu daiteke Espainiako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak (CES) joan den astean argitaraturiko txosten batetik. EAEko 64.000 haur pobrezian edo ongizaterik gabeko egoeran daude, biztanle guztien %23a. Pobreziak erasandako hamar lagunetik seik 35 urtetik behera dute eta “hamar pobrezia kasutik bederatzitan familia buruak ez du ikasketa kualifikaturik”. Lana duten gazteak, berriz, prekarietatean ari dira. Zer etorkizun espero dezake euskal gazteriak? Politika ekonomiko kapitalista basatietan aldaketa sakonik ez badago, gure gazteriaren etorkizuna pobrezian bizitzea izango da, orain arte bezala. Ondorioz, gazte ugarik emigratzea beste erremediorik ez dute izango, biziraungo badute. XX. mendean halaxe gertatu zen, askok eta askok Amerikara eta Europako beste tokietara emigratu behar izan zuten.

Administrazio publikoek, alderdiek, sindikatuek eta eragile sozialek erantzukizuna dute honetan guztian. Larrialdi egoeraren aurrean akordio handia behar da, kalitatezko enplegua lortu eta aberastasuna hobeto banatzeko. Horrela baino ez dugu eragotziko gazteek emigratzea. Gazterik gabe Euskal Herria ez da biziko; ez dago etorkizunik haiek gabe. Euskal herritarrok gure etxean bizi nahi dugu duintasunez. Eta solidarioak izaten segi nahi dugu beste herri batzuetatik hona etorri behar izan dutenekin ere.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Pobrezia  |  Prekarietatea  |  Pobrezia

Pobrezia kanaletik interesatuko zaizu...
2019-03-17 | ARGIA
Bi pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak Zarautzen, etxegabeen neguetxea irekitzearen aldeko kontzentrazioan

Manifestari bat eta kazetari bat identifikatu dituzte larunbatean, etxegabeen aterpea ireki ez izana salatzeko udaletxearen aurrean eginiko kontzentrazioan. Udalaren "utzikeria" salatu eta honela adierazi dute igandeko prentsaurrekoan: “Geratzen zaigun aukera bakarra arazoari geuk heltzea eta kolektiboki erantzutea da”.


Pobreziari aurre egiteko eztabaidari EAJ-PSE-PPk atea itxi izana salatu dute kalean

Pobreziari eta bazterketa sozialari aurre egiteko 51.000 herritarrek sinaturiko proposamena atzera bota zuten EAJ, PSE eta PPk joan den astean, Eusko Legebiltzarrean. Bizitza duina aldarrikatuz eta eztabaida publikoari aterik ez ixteko eskatuz, manifestazioa egin dute Bilbon.


Etxegabeen Neguetxea ireki ez izana salatu dute Zarautzen

Gipuzkoako Foru Aldundiarena da eraikina. Zarauzko Udalak hala eskatuta, azken zortzi urteetan etxegabeei aterpea emateko erabili da. Udalari erantzuteko eskatu diote joan den asteburuan.


2019-02-07 | ARGIA
Gasteizeko Legebiltzarrak ez du aintzat hartu pobreziaren aurkako Herri Ekimen Legegilea

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak aurkeztutako pobreziaren aurkako eta diru sarrerak bermatzeko errentaren aldeko Herri Ekimen Legegilea (HEL) atzera bota du Eusko Legebiltzarrak, "EAJk, PPk eta PSOEk entzungor egin ostean 51.000 herritarri", Steilas sindikatuak salatu duenez.


2019-01-27 | Z. Oleaga
Pobreziaren Aurkako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren Aldeko Herri Ekimen Legegilea
Pobrezia bukatzea Eusko Legebiltzarraren esku

“Ikusten genuen hazkunde ekonomikoko fase batean egonik ere pobrezia eta bazterketa gora doazela”, dio Eskubide Sozialen Kartako kide Bea Martxuetak. Honen aurrean, 2018ko martxoan abiatu zuten Babes Sozialeko Sistema Publiko eta Kalitatezko Baten Aldeko Herri Ekimen Legegilea (HEL) Gasteizko legebiltzarrean, eta urrian hura babesten duten 51.000 herritarren sinadurak aurkeztu zituen Kartak. Talde politikoek proposamena otsailean eztabaidatu eta bozkatuko dutela aurreikusten da... [+]


Pobrezia arriskuan diren nafarren kopurua hazi egin da azken urtean

26.000 pertsona daude Nafarroan 355 euro baino gutxiagoko diru sarrerekin. Beste 86.000 pobrezia arriskuan dira, iaz baino %0,5 gehiago. Krisialdiaren ondorioak jasaten ari dira herritarrak oraindik. Nafarroako Bazterkeria eta Pobreziaren kontrako sarea larrituta dago, batez ere sortu berri den figura batengatik: pobrezian diren langileak.


2018-11-07 | Iņigo Igartua
Amaia Egaņa hil zenetik sei urtera, etxegabetzeek ez dute etenik Barakaldon

Berri Otxoak plataformak, Barakaldoko Langabetuen Asanbladak, Argitan, ELA, LAB, STEILAS, ESK eta CNT sindikatuek antolaturik, Amaia Egañaren heriotzaren seigarren urteurrena oroitzeko kontzentrazioa egingo dute ostiralean, azaroak 9, Justizia Jauregiaren aurrean.


2018-11-06 | Iņigo Igartua
Yemenen hamar minutuan behin ume bat hiltzen da, UNICEF-en arabera

Urtean 30.000 ume hiltzen dira desnutrizioak eta aurrehartzeko modukoak diren gaixotasunek eraginda. Bost urtez azpiko 1,8 milioi haurrek desnutrizio larria pairatzen dute Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak jakinarazi duenez eta Maan agentzian irakur daitekeenez.


2018-10-24 | Iņigo Igartua
Kalean lo egiten duen jende kopurua bikoiztu egin da EAEn

900 bolondresek parte hartu duten gaueko kontaketan, etxerik gabe dauden 435 pertsona zenbatu dira, duela bi urte baino %56 gehiago.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude