Sanferminek hamaika istorio uzten dituzte hiriaren hamaika zokotan. Batzuk aireratzen dira eta beste batzuk santa sekulako lurraldean geratuko dira, sortu ziren txokoetan iltzatuak, preso, aieneka, sortzaileen kontzientziak astinduz edo betirako galduta. Asun eta Antton gure bi lagunen gertaerak joan den uztailaren 13ko bazkariko plater artera egin zuen jauzi lotsagabe.
Sanferminetako egun dotore horietako bat gozatu ondoren etxeratu dira bikotea eta haurrak eta egon-gelara sartzean, ui, ahozabalik geratu dira guztiak sofan lo seko zegoen gizonari begira. “Ama, nor da hori?”, galdetu du ume batek; “zer egiten du gure manta berriarekin gainean”, beste umeak. Ama-aitak ahozabalik jarraitzen dute erreakzionatu ezinik. Irudiaren inpaktua erdi gainditu dutenean amak atera ditu haurrak egon-gelatik eta aita zer egin jakin gabe geratu da: “Esnatuko dut? Nola erreakzionatuko du? Eta eraso egiten badit?”. Tira, emaztea berriz egon-gelan sartu denean esnatzea erabaki dute. “Aizu, esnatu”. Eta begiak zabaltzean, gizona ere aurrez aurre zuena sinetsi ezinik dago: “Nortzuk dira hauek? Non nago? Zer egiten dut hemen?...”, pilatzen ari zaizkio erruki barik dinba-danbada ari zaion buruan.
Eta altxa da sofatik gizona zerbait azaltzeko asmoz, baina egoera okertu besterik ez du egin, senar-emaztearen aurrean biluzik agertu baita. Amak salto batean komunera egin eta “tori toalla”. Segundu gutxi baina amaigabeetan halaxe daude aurrez aurre bikote eta gizona, zer esan jakin gabe ere. “Jean-Pierre naiz, etxeratu naiz, dutxatu eta lotarako etzan naiz, baina bistan da nahastu naizela”. Eta nola, Iparraldeko taldeak alokatua duen beheko pisuan beharko bailuke Jean-Pierrek, baina ez du gogoratzen nola heldu den gora. Lotsatua da guztiz eta ahal dituen azalpenak eman ondoren eta nola-hala hamaika bider desenkusatuta, beheranzko eskailerak hartu ditu. Hurrengo egunean bonboiak eta xanpaina botilarekin itzuli da goiko pisura, oraingoan ere ondo dutxatua, baina jadanik jantzita.
Alfredo Pérez Rubalcaba gertakizuneko bikotea bezain txunditua geratu zen iragan maiatzaren 25ean, Europako hauteskundeen emaitzak jakin zituenean. Are eta begi zabalagoekin egiten zien so Podemosek Espainiako Estatu osoan lortutako emaitzei: 1.245.000 boto, emandako botoen %7,97 eta bost eurodiputatu.
Egoera horrek altxatu du PSOEko idazkaritza nagusira Pedro Sánchez, hauteskunde primarioetan Eduardo Madina eta José Antonio Pérez Tapias aisa gainditu ondoren. Helburu bat du orain 42 urteko idazkari nagusi berriak. Bigun esanda, PSOE dagoen hondamenditik ateratzea; gogorrago arituz, hilotza berpiztea. Sutan frogatuko da eltzea eta, beraz, ezin esan Sánchezek zer egingo duen, baina barne hauteskundeetan zabaldutako irudia ikusita ez dirudi PSOEri behar duen aldaketa sakona ekarriko dionik. Eta aldaketa sakon barik, PSOEk hondoratzen jarraitzeko txartel guztiak ditu. Sánchezek aparatuari lotutako irudia eskaini du, txintxoa, marrarik gainditzen ez duenaren itxura, ez azalean ez mamian. Berak zentro-ezkerrean ondo kokatu nahi du PSOE zaharra, horrela sozialdemokrazia espainiarrak zentro-eskuinerantz egindako bidaia zuzenduz. Baina oztopoz josia du ahalegina. Oztopo batzuk barne mailakoak dira: ezusteko handirik ez bada, lehena bera, gero aparatua, ezkerrerago dauden militanteen etsipena, Ibex 35ekiko sinbiosia... Eta beste batzuk kanpokoak, funtsean krisi ekonomikoa eta Podemos, baina baita Izquierda Unida bera ere, bi hauek PSOEren kalan arrantzatzekotan daude eta.
Eta zer gertatuko da Podemosekin? Iraungo al du? Eta hemen ere erantzun garbirik ez, baina orain arte arrakasta eman dioten faktore guztiak hor daude. Krisia geratzeko etorri da eta kasurik onenean ere ez da lehengo maila ekonomikorik berreskuratuko. Horrez gain, indar politikoa orain antolatuago dago eta jauzirako prest. Asmatuko ote dute? Saiatzea bera ere ez da gutxi, nahiz eta boterea eskuratzeko aliantzak ezinbestekoak diren Espainian. Eta eskuina bera guztiz batua bada, nola ez da batuko ezkerra hari instituzioak lehiatzeko?
2015eko maiatzeko udal hauteskundeetan izango da lehen termometroa eta urte bereko urriko hauteskunde orokorretan bigarrena. Nork jasoko ditu xanpaina eta bonboiak orduan, Pedrok ala Pablok?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]