Iruñerrian musika euskaraz egitea doinu eta akorde errenkada bat jotzetik harago doa. Testuinguru jakin batean euskaraz bizitzeko hautua dakar. Hautu horrek hamalau musika talde elkartu ditu, diskoa kaleratzeko egitasmoan. Helburua argia da: euskararen aldeko mugimenduari euren eremu naturaletik, musikatik, ekarpena egitea.
Hamalau musika taldeek Iruñeko euskararen aldeko mugimenduaren esku utziko dituzte diskoaren salmentatik eratorritako etekinak, “Iruñean eragiten jarrai dezan”.
Julen Gil Gaur Ez taldeko bateria jotzaileak izan zuen diskoa kaleratzeko ideia. “AEKn lan egin izan dut, eta musika taldeetan aritzen naiz. Bi arlo horiek uztartu eta euskararen aldeko diskoa sortzea pentsatu nuen”. Esan eta egin. Euskalgintzako kideei ideia proposatu eta disko horretan parte hartzeko taldeen zerrenda osatzeari ekin zioten. “Lehenengo momentutik talde guztiek eskerrak eman zizkidaten haiekin gogoratzeagatik” dio Gilek, “eta horrelako esker ona jasotzeak indarra eman zigun proiektuarekin aurrera jarraitzeko”. Bide horren emaitza izan da aurkeztu berri duten diskoa, Euskaraz bizi nahi dut izenekoa, hamalau musika taldeen kanta bana jasotzen duena.
Diskoaren titulua argia da, parte hartu duten taldeen asmoa bezainbeste. Musikari guztien egoerak ezberdinak izanagatik, denengan ageri da euskararen aldeko jarrera. Euskaldun zaharrak dira horietako batzuk, eskolan eta euskaltegietan euskaldundutakoak besteak eta euskara ikasten hasi berriak azkenak. Baina denek egin nahi izan diote keinua euskararen aldeko mugimenduari. Non eta Iruñean.
Eta ez da kasualitatea. Ez behintzat Patxi Juaniz Kasu! taldeko kidearen ustetan: “Iruñerrian ahalik eta indar handienez egin behar dugu euskaraz. Azken finean, ez digute errazten euskaraz bizitzea, euskaraz hitz egitea, ikastea, musika jotzea, gozatzea, sexu harremanak izatea euskaraz”. Horregatik, argi du musikan ere euskararen aldeko apustua egin behar dela.
Musika taldeek euskararen balioa azalarazi nahi dute, Juanizen hitzetan: “Ikusarazi nahi dugu euskaraz bizi ahal dela, nahi den oro egin daitekeela. Baina egia da Iruñean esfortzu berezia eskatzen duela”.
Bada musika herri baten arima dela dioenik. Hortaz, euskaraz kantatzeak doinutik harago doazen elementuak dakartza. Identitatearekin zerikusia duten elementuak. Oskar Estanga Zwekere taldeko kideak argi du hori. Bere ustez, euskaraz kantatzeak komunitate baten parte izatea dakar: “Zorionez, Iruñerrian euskaldun komunitate handia dago, euskara beraren presentziaz harago doana. Iruñerrian euskaldun izatea bizitzeko modu bat da, nola parranda egin, nola jendearekin harremanak izan baldintzatzen duena, zer ikusi, zer ikasi eta zer entzun. Neurri batean, kantak euskaraz egitea komunitate horren parte izatea da”.
Aberastasunak aberastasun, pentsa liteke komunitateko parte izatea muga ere badela. Espazio mugatuan sartu eta atea barrutik ixtea, nolabait. Eta bai, Estangak badaki euskaraz kantatzeak badituela mugak, “euskarari mugak jartzen zaizkion heinean”, baina edonola ere, ez du bere burua mugatua sentitzen: “Kontrakoa, komunitate horren parte izateak bide batzuk ematen dizkit, emozio bereziz betetako bide batzuk”.
Euskaraz aritzen diren taldeen aukerez galdetuta, Juanizek txanponaren bi aldeak azalarazten ditu: “Badago finkatutako ibilbide bat, txosnak, taberna zenbait eta herriko jaiak adibidez, baina badago beste errealitate bat guretzat guztiz ezezaguna dena. Hamaika egitasmotatik ez gaituzte deitzen, eta uste dut euskaraz hitz egiteagatik izan dela, baita, noski, letretan bazterrak astintzen ditugulako ere”.
Gil, edonola, muga horiek apurtzearen alde dago. Nahiago du musikaren unibertsaltasuna nabarmendu: “Euskaraz kantatzerakoan publiko batengana jotzen dugu, euskaldunengana. Baina bada euskalduna ez den jendea ere gure musika gustuko duena. Azken finean, musika da eta gustatzen bazaizu gustatzen zaizu”. Edonola, ez du ukatzen oraindik badela euskarazko musikaren gaineko aurreiritzirik. Azalean bizi izan du berak egoera: “Alacanteko lagun batek esan zidan, gure diskoa behin entzunda: ‘Asko gustatu zait, baina zergatik ez duzue espainolez egiten jende gehiagok entzun dezan?’”.
Errepikatzen den iritzia izanagatik, euskaraz kantatuta arrakastarik ezin dela lortu mito faltsua dela uste du Gilek. Eta ingurura begiratzen du: “Badira taldeak, Fermin Muguruza edo Berri Txarrak, adibidez, euskaraz kantatuta pauso handiak eman dituztenak munduan. Musika ona baldin bada eta jendeari gustatzen bazaio, aski da.”
Hain zuzen ere, musikak duen berezko indarra baliatu nahi izan dute euskarari bultzada emateko, musika erreminta indartsua izan baitaiteke. Sentimenduetan eragina duen tresna. Atzera begira konturatzen da Juaniz horretaz: “Su Ta Gar eta Negu Gorriak entzuten hazi naiz, eta noski, nigan eragina izan dute. Euskara musikan entzuteak eta letrak ezagutzeak sentimendu asko pizten dituzte. Hori garrantzitsua da, azken finean, euskara bizirik badago erabiltzen delako izango delako, euskaraz kultura berria sortzen delako”.
Gil bat dator musikak jendearengana iristeko duen dohaina nabarmentzerakoan. “Musika jendearen etxeetara sartzea, kalean egotea edo irratian euskaraz entzun ahal izatea euskararen aldeko mugimenduaren baitan koka daiteke”.
Baina zer du bada musikak, halako tresna baliotsua izateko? Estangak badu horretarako erantzuna: “Esaten da musika harmonia, melodia, batasuna eta mugimendua dela. Niretzat hori ez da borroka, bizitza baizik. Eta musika bizitza den heinean, bizirik gaudela erakusten du. Horri borroka deitu ahal diogu, edo garenaren ospakizuna. Eta neurri horretan, ospatzen jarraitu nahi dugu”.
Borroka eta ospakizuna, biak jasotzen ditu kaleratu berri duten diskoak. Egunero, tresnak altzoan hartu eta musika euskaraz egiteko hautua hartu dutenen isla. Euskaraz bizi eta musika egin nahi dutelako.
Euskaraldia martxan da, hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatzeko ekimen erraldoia. Milaka eta milaka herritarrek konpromisoa hartu dute, hamaika egunotan, euskarak presentzia gehiago izan dezan euren eguneroko bizitzan. Askorentzat pauso txikia baina ahalegin handia izango da,... [+]
Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute.
Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia. Laugarren edizioa da eta antolatzaileek aurtengoa “herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa” izatea dute helburu. Izan ere, hirugarren edizioan apalaldia sumatu zuten, pandemia garaiko Euskaralditik burua altxa ezinda. Ostegun... [+]
Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]
Frantziako Hezkuntza Ministerioak oraindik ez dio Seaskari argitu hurrengo urtean zenbat ikasgela eta irakasle izango dituen. Hori dela eta Baionako kaleak betetzera deitu dituzte guraso eta euskaltzaleak. Igandean, Herri Urratsera milaka lagun hurbildu dira beste urte batez,... [+]
Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]
Sorionekuak mugimenduak larunbaterako mobilizazioa deitu du. Goizean herriz herri Nafarroako zubietan elkartuko dira eta arratsaldean Iruñean manifestazioa abiatuko dute, Kostarapea parketik (Trinitarios-Tren parkea) abiatuta 17:30ean. Ireki ateak euskarari lelopean... [+]
Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]
Euskaraldiaren laugarren edizioaren bezperatan egon gara Goiatz Urkijorekin. Hirugarrenean apalaldia sumatu zuten; bigarrena pandemia betean egin izanak ez zuen askorik lagundu. Aurtengoa herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa izatea dute helburu. Oraingoz pozik daude tokian tokiko... [+]
Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]
Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]
Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]
Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]