Bareak, arma kimikoen aurkako teknologia

  • Lehen Mundu Gerran arma guztiek, kimikoek barne, garapen izugarria izan zuten: negar gasa, ziape gasa, fosgenoa... Horien aurkako babes bakarra gas maskarak ziren, baina denbora guztian jantzita eramatea ezinezkoa zenez, AEBetako armadak “gas toxikoak eta eragile kimikoak garaiz detektatzeko gailu” baten beharra  zegoela erabaki zuen.

AEBetako soldadua gas maskara jarrita, 1919an.
AEBetako soldadua gas maskara jarrita, 1919an.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Orduan, Paul Bartsch (1671-1960) malakologoak bareak aztertu zituen eta gas kaltegarriak gizakiek baino askoz lehenago atzematen zituztela ikusi zuen. Horrek tarte handiagoa emango zien soldaduei maskarak jartzeko. Horrenbestez, 1918an, Lehen Mundu Gerrako azken bost hilabeteetan, AEBetako osteek gasen aurkako “gailu” berria eraman zuten gudu-zelaira: barruan barea eta esponja hezea zituen kartoizko kaxa


Eguneraketa berriak daude