Londres, 1917ko azaroaren 2a. Arthur James Balfour Britainia Handiko kanpo harremanetarako idazkariak gutun bat idatzi zion Lionel Wakter Rothschild juduen komunitateko buruzagiari, hark Federazio Sionistari bidal ziezaion. Balfour adierazpena esan zitzaion idatzi horri, eta munduko potentzia batek juduek estatu bat osatzeko eskubidea zutela aitortzen zuen lehen keinutzat jotzen da.
Arthur James Balfour-en keinuak eragin berezia izan zuen, garai hartan Palestina britainiar protektoratua baitzen. Lehenxeago Balfour Chai Weizmann zientzialariarekin bildu omen zen eta, zenbaiten ustetan, bilera horretan erein zen adierazpenaren hazia.
Lehen Mundu Gerran bolbora mota berri bat nagusitu zen: kordita. Potentzia handiagoa zuen, zehatzagoa zen eta ez zuen kerik eragiten. Baina azetona zen korditaren osagaietako bat, eta ekoizpen metodo zaharkituak medio, egur asko eta ahalegin asko xahutzen zen azetonan. Horregatik, garai hartan Britainia Handiko munizioen ministro zen Winston Churchillek Chaim Weizmann kimikari judu gaztearengana jo zuen, hark artoa hartzituz azetona lortzeko metodoa asmatua baitzuen.
Baina, gerra ekonomian, arto eskasia geroz eta larriagoa zen eta urpekari alemaniarrek arriskuan jartzen zuten etengabe AEBetatik zetorren arto hornidura. Orduan, Weizmannek bere metodoa errazago eskura zitekeen produktu autoktono bati aplikatu zion: gaztainei.
Winston Churchillek Chaim Weizmann kimikari judu gaztearengana jo zuen, hark artoa hartzituz azetona lortzeko metodoa asmatua baitzuen
Gaztainak biltzeko lana eskolako haurrei enkargatu zieten; bestela esanda, haurrak esplotatu zituzten gaztainen hornidura bermatzeko. Baina gaztaina bilketak garraioak baino hobeto funtzionatzen zuen, eta tren bagoietan pilatutako gaztaina tonak usteltzen hasi ziren. Kexa horiek parlamentura iritsi ziren, baita haurren lanen lepo aberasten ari zirenen aurkakoak ere. Baina Churchillek berehala isilarazi zituen, helburuak bitartekoak justifikatzen zituelako eta helburua gerra irabazten lagunduko zuen edozer gauza egitea zelako.
Hala, azetona eta, beraz, kordita ekoizteko funtsezkoa izan zen Weizmannen lana. Esker ona adierazteko Balfour idazkaria zientzialariarekin bildu omen zen eta bere laguntzaren ordainetan nahi zuena eskatu zezakeela esan zion. Weizmannek judutar estatu bat sortzeko eskatu omen zion.
Bilera horren frogarik ez dago eta, jakina, beste faktore askok eragina izan zuten Israelgo estatuaren sorreran. Baina istorio hau mendebaldeko potentziek Israelgo estatuarekiko izan zuten eta duten jarrera interesatuaren erakusle da.
Denok genekien gezurra zela. Ukrainari emandako babesaren atzean ez zegoen arrazoi moralik, ez zegoen giza eskubiderik, nazioarteko legedia edo demokrazia defendatzeko asmorik. Urteetan Mendebaldeak beste alde batera begiratu zuen Kievek Donbasseko biztanleria bonbardatzen... [+]
Tsahal Israelgo armadak Gazara jaurtikitako fosforo zuriaz informazio bila hasi eta gerra-estrategia krudel batekin egiten dugu topo: gerra modernoetan soldaduak baino gehiago zibilak dira jo mugan. Airearen kontaktuan zartatzen den fosforo zuriaren erabilpena bada estrategia... [+]
Dugun munduan, gure etxeko sofan eserita, dena egin dezakegula dirudi. Teklatuarekin, mugitu barik gailuekin elikatzen den saretik ia edozein gauza gure eskura dagoela iruditzen zaigu.
Gauzen internetaren kontzeptua entzun duzu noizbait? Gauzak (makinak) euren artean... [+]
Erasoa airetik datorrenean, lurraren azpian ezkutatzea besterik ezin da egin. Europan 1936ko Gerran estreinatu zen gaur egun ikaraturik ikusten ari garen herritarren kontrako aire bidezko eraso eta genozidio estrategia –lehenago Arrifeko amazigen kontra arma kimikoekin... [+]
Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]