Kanpainan

Sare sozialetako liskarrei ezin zaie benetako liskar edo eztabaida deitu. Sare sozialetako arrazoiaren aldeko hartu-eman horiek, handiagoa nork ote duen (jarraitzaile kopuruaz ari naiz) argitzeko eztabaidak izan ohi dira normalean.

Hauteskunde bezperetan halakoak propagandaren eta kanpainen oihartzuna bilakatzen dira bat-batean, edo kontra-kanpainenak (erredundantea ez bada esatea hori bera dela kanpaina).

Bi egunetan, maitea behar nukeen koalizio gertukoari bi kritika egitea otu zait twitter bidez. Koalizioaren muturreko defentsa platonikoa egin zuen batekin topatu nintzen. Ez genuen elkar ulertu. Tutik ez. Sozialisto batzuen nire txioaren erabilera iritsi zitzaidan beste baten bidez. Edozein kasutan, batere gustura ez geratzeko bi erreakzio.

Hala ere, uste dut, mugimendu sozialetako kideoi, botoa sartzen dugun lekuan sartzen dugula ere (sartzen badugu), alderdiei eta kanpainari adi egotea dagokigula.

Argi geratu zait autokritika ez dela gure fuertea (gutxiago “publikoan”), eta ulertzeko gaitasun handirik ez dugula. Ados beraz. Agur txioak, tabernetan egingo dugu topo, betiko lez.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude