Oiloen begia, material berri batentzako oinarria

Oiloen begietako zelula fotosentikorren egitura
Oiloen begietako zelula fotosentikorren egitura "hiperuniformeki desordenatua" da.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Oiloen begietako zelula fotosentikorren egitura “hiperuniformeki desordenatua” da. Fisikariak orain hamar urte hasi ziren arestian egoera horretan dagoen materiala aurkitu nahian, eta berriki oiloen begietan topatu dute.

Hiperuniformeki desordenatutako materiala solido kristalino eta likido baten artekoa da, eta erregulartasun handia du eskala handian, baina izugarrizko desordena eskala lokalean. Egoera horrek oso propietate fisiko interesgarriak ditu, hala nola argia efizientzia handiz transmititzeko gaitasuna. Horrek iraultza handia eragin dezake elektronikan.

Ikerlariek aurkitutakoa, noski, material berri baten oinarria da; orain, material hori sortzea “baino” ez da falta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zientzia
Eguneraketa berriak daude