Gutunaren beltzak

Gutun Zuria jaialdia, Bilboko Alondegian martxoaren 27tik apirilaren 23ra.
Gutun Zuria jaialdia, Bilboko Alondegian martxoaren 27tik apirilaren 23ra.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Izenak berak jotzen dizu bozina bi segundoz pentsatzen baduzu: Gutun Zuria? Hori zer da, “carta blanca” espresio espainiarraren itzulpen traketsa, ala? Zehazki hiztegiak “erabateko esku” ematen dizu arrapostu lokuzio iberikoaren euskarazko ordainaz galdetzen diozunean baina nahiago izan zuten bigarren esanahirik gabeko Gutun Zuria bataiatu Bilboko Alondegian (Alondegi: iz. Aleak eta beste zenbait jangai gorde, saldu eta erosteko lokal publikoa) antolatzen duten literatura jaialdia.

2008tik urterokoa bihurtu den zitak hasi baino lehen eman du aurten titular garrantzitsuena, gehien aipatuko dena: hiru Nobel saridun etorriko zaizkigula Bilbora aizue. Batzuek Herta Müller azpimarratu dute –datozenetatik aupamena jasotzen berriena–, eta beste batzuk, horrelako xehetasunetan sartzeko ere eguzkitan dagoen lehoia bezain nagi. Total, esateko dagoena, argi geratu ez bazaizue, zera da: Bilbok literaturaren Champions Leaguean jokatzen du –futbolean ere akaso bai datorren denboraldian, baina zailago izango da beti–.

Yoko Onok duela gutxi gure Kapitalaren kapitalean osteratxoa egin eta esan du Bilboko Guggenheim gurago duela New Yorkekoa baino. Horrelako adierazpenak, BBK Live jaialdiko kartelburuen iragarpenak, Gutun Zurian izango diren superstar literarioak, denek pack bat osatzen dute eta erosten baduzu, zorionak, urte baten buruan nazioarteko izen entzutetsuak eta hiri bat, Bilbo, elkarri eskua emanda ikusteko aukera paregabea izango duzu. Munduan gaude lagunok, Mundu munduan, nahiz eta Arestiren nobela ez dugun irakurri.

Baina ez ez, nola? Bai zera! Dena ez da atzerrira begiratzea, hiriaren marka saltzea, ho-mo-lo-ga-ga-rri-ak diren ekitaldi kulturalak antolatzea. Se lo explicamos en castellano para que lo entienda todo el mundo: “Gutun Zuria también reservará espacio a escritores vascos como Ramón Saizarbitoria, ganador del Premio de Literatura de Euskadi 2013, Txomin Peillen, Kirmen Uribe o Mikel Urdangarin” (El País, otsailak 17. Mikel Urdangarin idazlea dela deskubritzeko balio izan digun albistea, bide batez).

Problema non dagoen berehala seinalatu dizu Iñigo Astiz kazetariak Berrian: “Inolako elkarrizketarik ez da izango oholtzan bertako eta kanpotik etorritako sortzaileen artean. Erdal kazetariek elkarrizketatuko dituzte erdal idazleak, eta euskal kazetari eta euskal idazleek euskal sortzaileak. Jaialdi berean dena, baina bereizita dena. Egun batzuetan batzuk. Besteetan besteak. Literatura batetik. Eta euskal literatura bestetik. Euskal izanik, erabat literatura ez balitz bezala. Edo literatura izanik, euskal izaterik ez balu bezala”. Eta horrela bizi gara, 2014 betean eta oraindik goizeko lehen kafea kokotsean eskubidea dugula aldarrikatu beharrean, matrize izan gaitezkeela eta ez osagarri huts, lore nahi dugula izan, ez loreontzi; burua daukagula, ez txapela.

Baldintza hauetan alferrik da. Kontua ez baita Gutun Zuriaren planteamenduan euskarak zer nolako lekua duen, berdin antzeko beste jaialdi, ekintza, programetan. Arazoa Bilbo berriaren mitoa da, Guggenheimen eskutik burua altxa zuen zerbitzu-metropoliaren kontakizunak jartzen dizkigun joko-arauak. Mailu mekanikoz jota legez iltzatu zaigu ideia bat: konpetentzia orain globala dela, prest egon behar dugula, etengabe, gure hiriak munduko merkatuetan lehiatzeko baldintzetan egon daitezen.

Aurtengo Gutun Zuriaren ediziora Gao Xingjian etorriko zela jakin aurretik esana utzi zuen Iñaki Azkuna hil berriak, ekitaldi publiko batean: euskara, baietz, noski, baina txineraz hizketan ikasten hasi behar genuela. Dirua orain han dagoelako. Diru hura ekarri behar dugulako. Diru handia gutxitan dagoelako euskaran. 500eko billeteak lo gutun zurietan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Gu, jende berria, jende zaharra

Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022

-----------------------------------------------------

Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Kontalaritza eskola
Ofizio bat, transmititu eta eraberritzeko

2024an sortu zuten Kontalaritza Eskolari buruz hitz egiteko elkartu gara Ane Gebara, Ane Arrugaeta eta Itziar Rekalde ipuin kontalariekin. Kontalaritzaren izaera artistikoaz, bat-batekotasunaz, formakuntzaz, emanaldiez eta abarrez mintzatu dira. Besteak beste, eskolak eman dien... [+]


Negu gorrirako ipuina

Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025

------------------------------------------------------------------------

Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]


2025-07-21 | Behe Banda
barra warroak
Berritu ala hil

Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.

Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]


Bizitzaz eta beste

Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------
 
Zaila da nobela hau definitzea, abenturazkoa da, iniziatikoa, filosofikoa, ekologista; baina horiek baino gehiago, edo horien guztien ondorioz, nobela... [+]

Agustin Kardaberaz
‘Euskararen berri onak’: dagoenean dale, ez dagoenean bale

Parranda dezente egindakoa naiz Kardaberazen –Hernanin izen hori zeukan kalean, alegia–, baina ez nuen asko espero festa egin ahalko nuenik inoiz Kardaberazekin: a ze dibertimendua 1761ean argitaratu zuen Euskararen berri onak. Idatzi zituen beste lan gehienak ez... [+]


Laura Macaya
“Indarkerian esku hartzeko marko hegemonikoek ez diete onik egiten emakumeak suspertzeko prozesuei”

Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]


Atera daitezela herriko plazara

Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]


Eguneraketa berriak daude