Gure andereñoak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Kulunka ari den sehaskari”, bertsotarako gai zaharra dirudi eta tai gabe berritzen ari da suprefeta. Zazpi aldiz kantatuko nion aurten, idatzi, mintzatu, eta hala ere ez da aski. Herritik urrun harrapatu nau auzi berri zaharrak, gure herritik zazpi hizkuntzatarako distantzian bai guttienez. Eta perspektiba bitxi horretatik gure andereño izanikoekin oroitu naiz, eta ene kaiera zahar batean horiei idatziriko hitz batzuekin.

Ikastolan gu euskaratik gentozela erakutsi ziguten, baina euskara nondik zetorren ez genekiela. Hipotesietako bat zen Afrika iparraldeko amazigharekin zuen ahaidetasuna. Amazigh hitzak “gizon librea” esan nahi omen du, eta amazighek beren hizkuntzari “tamazight” esaten diote, forma femeninoa emanez esapideari, hizkuntza beraz, emakume libre bat da. Euskarak ez du femeninorik eta maskulinorik bereizten hitzen azaleran, baina gure ikastola andereñoz betea zegoen. Eta nik bizitza osoan maiteko ditut gure andereño izan ziren haiek, ama hizkuntza bat balitz bezala erakutsi zigutelako libertatea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude