“Lurraldea eta Hizkuntza” jardunaldiak 16an eta 17an

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Lurralde antolaketak, hazkunde urbanistikoak esate batera, hiztun komunitateetan eragiten du, hizkuntza aldaketak sorraraz ditzake. Lurraldea & Hizkuntza jardunaldietan kontzeptu hori bereziki arnasguneetan nola garatzen den landuko dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk eta Kontseiluak antolatu dituzte Donostian urtarrilaren 16an eta 17an egingo diren jardunaldiak. UEU izango dute bidelagun bi egun horietan. Aipatu lehen hiru erakundeek ELE / Arnasguneak hedatuz proiektua abian jarria dute eta berau gizarteratzeko antolatu dituzte jardunaldiak.

Bi eguneko saioek hiru helburu dituzte: batetik, geografia eta hizkuntzaren arteko harreman estuaz hausnartzea; bigarrenik, lurralde antolaketak eta hirigintzak euskararen hiztun komunitatearengan duen eragin zuzenaz ohartaraztea; hirugarrenik, eragin hori kontuan har dadin hartu beharreko neurriez hausnartzea, kalteak murrizteko eta onurak indartzeko.

Euskal Herriaz kanpoko arnasguneetako (hizkuntza gutxiagotua nagusi den gune geografiko edo soziofuntzionalak dira) esperientziak entzun ahal izango dira Donostian, baita herri euskaldunen bizipenak eta beharrak mahai gainean jarri ere.

ELE /Arnasguneak hedatuz sortu aurretik Kontseiluko hainbat bazkide ari ziren alor hori jorratzen. Bertsozale Elkartea, Emun, Euskal Herrian Euskaraz, Topagunea eta UEMAk lan-taldea osatua zuten. Haiek, egindako gogoetatik ondorioztatu zuten arnasguneek duten garrantziaz jabetu behar dutela eragileek eta gizarteak. Arnasguneen garrantziaz gain, euskararentzat gune berriak irabazteko jendartea aktibatzea proposatu du lan-taldeak.


Euskara kanalean gehiago
2026ko ekainaren 15
Amagoia Gordobil eta Jagoba Apaolaza (Gasteizko Udaleko oposizioak euskaraz egin dituzten euskaldunak)
"Galzorian dagoen espeziea bezala tratatzen gaituzte euskaldunok"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.