Bertsozale Elkarteak Bertsolari Txapelketa Nagusia baliatu du beste behin euskaltegietako ikasleak bertsolaritzara gerturatzeko. Saio didaktikoak antolatu dituzte, bai euskaltegietan, baita ikastetxeetako gazteentzat ere.
Jendartearen zati handia harrapatu duen olatua, euskaran murgiltzeko pausoa eman dutenengana zabaltzeko xedea du egitasmoak. Euskaldunberriek, bertsolaritzaren bidez, euskal komunitatean norbere txokoa aurki dezaketela frogatu nahi dute.
Ikastaroan, ahoz inprobisatzeko artearen inguruko xehetasunak lantzen dituzte; saioen egitura eta erritualak; ariketa bakoitzaren berezitasunak; ulermen estrategiak; bertsolariak nor diren eta abar. Horrez gain, Txapelketaren tradizio luzea, eta gainerako plazen artean betetzen duen leku garrantzitsua erakusten da.
Hainbat bertsolari aritu dira Euskal Herri luze zabalean euskaltegi eta hizkuntza eskoletan saio didaktikoak eskaintzen. Euskalduntze mugimenduarekin harremana duten edo izan duten bertsolariak dira, oro har. Bertsolaritza, euskara ikasteko, lantzeko eta hobetzeko tresna dela ezagutarazi nahi dute.
Miranda de Ebrotik Maulera, 1.200 ikasle eta 29 euskaltegi
Bertsozale Elkartearen proiektuak 42 saio didaktiko eskaini ditu. Antolatzaileei garrantzitsua iruditu zaie bertsolaritza lantzeko saioak gune ez hain euskaldunetan egitea. Horregatik perimetroa zabaltzeko saiakera berezia egin da aurten.
Egitasmoaren bultzatzaileek uste dute euskara ikasi nahi duen orok norbere bizitzan euskararentzako gune bat bilatzea ezinbestekoa duela. Zonalde erdaldunetan euskaraz ikasi eta bizi nahi dutenek arnasguneak behar dituzte eta bertsolaritzak gune euskaldun hori eskaini dezakeela erakutsi nahi dute.
Arabako esperientzia arrakastatsua
Araban 400 ikasle hurbildu dira Miranda de Ebron, Gasteizen, Murgian eta Oionen egindako hogei ikastaroetara. Ruben Sanchez Bakaikoa bertsolariak hainbat saio didaktiko eman ditu. Hark dio Araban tradizio luzea izan duela euskaldunberriak eta ikastoletan euskaraz alfabetatu direnak bertso eskoletan aritzeak. “Gipuzkoan Jon Maia eta Bizkaian Payatarrak salbuespen diren bezala, gure herrialdean errealitatea izan da”, ohartarazi du.
Duela 30 urte, bertso transmisioa galdua zegoen Araban, baita eremu euskaldunetan ere. Duela hiru hamarkada sortutako bertso eskolei esker berpiztu da bertsolaritza. Lehenengo eskolak Gasteiz eta Laudiokoak izan ziren eta partaide guztiak euskaldunberriak ziren. Ezinbestekotzat jotzen du euskarak bere gain euskal kultura badaramala ohartaraztea: “Ezin da kultura hizkuntzatik erauzi”. Bertsolaritza, kultur adiera gisa, euskalduntzea bideratzeko tresna izan daitekeela uste du arabarrak. Bere hitzetan, “euskara aisialdiarekin lotzeko aukera bikaina eskaintzen du. Modu formalean ikasitakoa praktikan jarri eta eduki akademikoei buelta emateko bidea izan daiteke. Arauak hautsiz hizkuntzarekin jolasteko abagunea irekitzen du, euskararekin ongi pasatzeko modua, alegia”.
Saio didaktikoetan hainbat dinamika lantzen dituzte. Sanchezek esaterako, hastapeneko jardueran egoera bat planteatzen die: Gasteizko festetara kanpoko lagun bat etorri zaie bisitan eta trago bat hartzen ari direla bertso saioa hasi da. Lagunari bertsolaritza zer den azaldu behar diote.
Horrela, ikaskide guztien artean bertsoen inguruko informazio anitz biltzen dute. Horrekin bertsolaritzaz uste dutena baino gehiago dakitela ohartzen dira.
Barakaldoko BEC aretoko finaleko irudiak ikusita ikasle guztiak harrituta gelditzen direla kontatu du Sanchezek. “Ez dute uste bertsoek hainbesteko arrakasta dutenik, ez dakite Txapelketaren amaierako saioak halako aretoa betetzeko gaitasuna duenik. Euskararen mundu txikian bertsolaritza gauza handia dela jabetzen dira Barakaldoko irudiak ikusita”.
4. edo 5. saio didaktikoan bertsoak idazten jartzen ditu ikasleak eta batzuk oso maila altua dutela azpimarratu du. “Hizkuntza gehiago menperatuko balute bertsolari askoren pare egongo lirateke. Bide horretatik jarraitzen badute nork daki etorkizunean baten bat oholtza gainean ikusiko dugun”, azaldu du bertsolariak.
Ikastetxeetan 20.000 ikasle
Euskal Herriko herrialde guztietan, eskola orduetan, aritzen dira bertsolaritza jorratzen. Azken hilabeteetan ordea, bertso irakasleak ikasleak lagun, Bertsolari Txapelketaren jarraipena egiten ari dira.
Estitxu Arozena Albizu lesakarrak eskolak ematen ditu Nafarroako Lesaka, Bera eta Doneztebeko hainbat ikastetxetan. Bertsolariak azaldu duenez, haurrek umetatik bertsolaritzarekin kontaktua izatea eta horren berri edukitzea garrantzitsua da. Familian edo inguruan bertsolaritza afiziorik ez badago zaila baita umeak bertso mundura gerturatzea. “Ikastaro hauek emanda ohartzen naiz hainbat umek oinarrizko ezagutzarik ere ez dutela. Futbolari izarren izenak primeran dakizkiten bezala, askok ez dakite Maialen Lujanbio edo Andoni Egaña nor diren”.
Haurren interesa pizteko teknika ugari erabiltzen ditu. Txapelketaren harira, adibidez, porra berezia antolatu du, finalera zein bertsolari iritsiko diren asma zezaten haurrek. Asteburuetako saioak landu dituzte klasean, eta puntuazioak nola joan diren komentatzen ibili dira. Final handiari begira podiumerako porra eginen dutela dio Arozenak. Ariketa horri esker zenbait haur eta guraso Txapelketaren jarraipena egitera animatu dira.
Bestalde, bat-bateko ariketak lantzea gustatzen zaio, eta jolas moduan bat-batean puntua erantzuten aritzen dira sarri. Noizbehinka saioen zatiak ere ikusten dituzte, eta horretarako haurrentzako moduko gai egokiak lantzen dituzten bertsoak hautatzen ditu. Fredi Paya eta Iker Zubeldiak Amasa-Villabonako saioan bota zutena jarri du adibide. Gai jartzaileek bi ume sahararren paperean jarri zituzten bi bertsolariak eta umeentzako gertuko gaia, hizkuntza eta mundua irudikatu zuten haien inprobisazio lanetan.
Gainera, “aurten finalaurreko saioak zuzenean telebistan emateak ekarri du, edonork, momenturen batean edo bestean, bertsolaritzari tarte txiki bat eskaintzea. Umeengan nabaritzen da; lehen bertso edukiak bilatu egin behar ziren bezala, orain etxeko egongeletara sartu dira”.
IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]
Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.
Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal.
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]
Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]
Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]